Seaskak mobilizazioak deitu ditu ostiral arratsaldean

  • Seaskak danborrada antolatu du gaurko Baionan, behar dituzten 25 irakasle postuetatik Frantziako Estatuak bakar bat ere ez diela eman salatuko dute. 3.200 ikasle kalera ateratzea espero dute antolatzaileek, “Parisek entzun dezan”.


2018ko maiatzaren 4an - 11:43
Danborradaren ibilbidea (Arg: Seaska)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

17:00etan abiatuko da mobilizazioa, Poternetik. Ikastolen danborradak banan-banan abiatuko dira, tartean guraso eta euskaltzaleak. Iaz Lanbide Heziketako bigarren profesionala estreinatu zuen Seaskak, eta horri erantzuteko irakasle berriak behar dituzte. Horrez gain, ikastola batzuetan ikasle kopurua handitzen ari denez, postu gehiago behar dituztela galdegingo dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Seaska
Eguneraketa berriak daude