Saudi Arabiari armak sekretupean saltzeko neurria adostu dute PPk, PSOEk eta Ciudadanosek

  • Espainiako Estatuko Buletin Ofizialak jasotzen du Espainiako Erreinuak eta Saudi Arabiak egiten dituzten tratu militarrak sekretupean mantendu behar direla. PP, PSOE eta Ciudadanosen babesarekin onartu zen neurria 2016an eta abuztutik indarrean da.


2017ko irailaren 07an - 11:52
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

“Bi herrialdeen arteko adiskidetasuna indartzeko” neurria da sekretupean mantentzea armen salerosketa. Informazio klasifikatua zein izan behar den eta zein ez, erabaki subjektibo bihurtuko da, herrialdearekin egiten diren negozioak gardentasunik gabe egingo dira ondorioz.

Bartzelonako atentatuen ostean polemika izugarria egon da Espainiako Estatuak egiten dituen armen salmentagatik, eta gainontzeko oposizioak gogor salatu du neurria.

 

 

 

2016an 116 milioi euro izan ziren Espainiako Defentsa Ministerioak Saudi Arabiara esportatutako armen balioa, hirugarren arma saltzaile nagusia izanik herrialdearentzat.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Armagintza
2025-05-12
Euskal armagintza industria eztabaidagai (IV)
Moldaketa eraldatzailea

2025-04-28
Euskal armagintza industria eztabaidagai (II)
Itsutu nahi gaituzten gerra hotsak

Eguneraketa berriak daude