Sarrionandiak Huheziren ikastaroetan parte hartuko du, “birtualki” bada ere

  • Joseba Sarrionandiaren itzulera Euskal Herrira ez dagoen arren baieztatuta, Huhezik antolatutako Euskal Kulturgintzaren Transmisioa ikastaroetan parte hartuko du. Josu Zabala errektoreak adierazi du gaur egungo baliabide teknologikoak baliatu daitezkela Sarrionandiak bere bi hitzaldiak “birtualki” eman ditzan, baina espero duela bertaratu ahal izango duela.


2014ko uztailaren 16an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Sarrionandiaren lehenengo agerpen publikoa izango litzateke hau, 29 urtez klandestinitatean egon eta gero

Zabalak Radio Euskadin azaldu du oraindik ez dutela idazlearen itzuleraren baieztapenik. Unibertsitatea honen zain dago eta ez dakite noiz iritsiko den, Sarrionandia “hainbat jakinarazpenen zain dagoelako bere posizio partikularra ziurtatzeko”.

Sarrionandia “kultura eta literatura arloetan ospe handiko pertsonaia” dela adierazi du Zabalak. Ikastaroetan “normaltasun osoz, beste hizlariak bezala” parte hartu ahal izatea espero du, eta gogoratu du arazorik egonez gero baliabide teknologikoak erabil daitezkela bere partze-hartzea birtuala izan dadin.

Pasa den astean Julen Arexolaleiba koordinatzaileak Goienan iragarri zuen Sarrionandia etorri zitekeela. Dena den biharamunean Zuzeu-k adierazi zuen ez dela itzulerarik izango, ez legebidez, behintzat: "Sarrionandiak dagoen lekura itzuli nahi luke ostera ere Euskal Herrian egon ondoren, eta horixe da lortzen ez duena, dagoen lekura itzultzeko baimena".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Joseba Sarrionandia
Poesia mailu bat da jaialdia
Literatura ez da ezer arriskutsua, ezta?

Poesia mailu bat da jaialdia antolatu du Azpimarra irakurle taldeak Gasteizko Gaztetxean. Ikasturtean egindako saioetan landu dituzten auziak plazaratu dituzte tailer, solasaldi, errezitaldi zein hainbat erakusketatan. “Garaia kolpatuko duen literaturaren alde” egin... [+]


2022-08-30 | Peru Iparragirre
Joseba Sarrionandia eta Castillo Suarez, Poesia Orduak ekimenean

Donostiako Victoria Eugeniako Club Aretoan izango dira emanaldiak. Juantxo Zeberio musikaria izango du alboan Suarezek, eta Ines Osinaga Sarrionandiak.


Joseba Sarrionandia
“Badirudi nazioa eraiki beharrean futbol talde bat egiten ari dela”

Donostiako Aieteko euskara batzordeak antolatuta, solasaldia eskaini du asteartean Joseba Sarrionandiak. Habanako gaukarien trilogia zuen aitzakia, baina literaturaz gutxi, eta bizitzaz asko hitz egin du. Irati Zubia filosofoa arduratu da testuinguruaz eta saioa gidatzeaz.


Argazki historiko bat

Ez nuen uste Gasteizen aparkatzea hain zaila izanen zenik. Edo, hobe esanda, ez nekien hainbeste koloretako marrak egon zitezkeenik pintaturik errepide ertzetan. Ez, ez dut gidabaimenik eta bai, denbora gure kontra zihoan. Azken minutuan heldu gara Principal Antzokiko... [+]


2021-07-12
Joseba Sarrionandia: «Abuztuan bidali zidaten karta bal oraindik itxoiten nago»

Joseba Sarrionandiarekin euskararen egoera eta errepresioa gartzeletan gaiaz. "Korrika 4"-ren prentsa bulegoak eskaini digu ondoko elkarrizketa argitaratzeko aukera. Joseba Sarrionandia Herrerako desterru urrunetik desterru hurbilago batetara ekarri zuteneko aukera... [+]


Joseba Sarrionandia Euskal Herrira itzuli da ia 40 urte erbestean egon ostean

Ia 40 urte erbestean igaro ostean, azkenean, Euskal Herrira itzuli da Joseba Sarrionandia gertukoak eta familia bisitatzera. 


2019-02-26 | ARGIA
Loraldiaren bosgarren edizioak euskal kulturaz beteko du Bilbo

Astearte goizean aurkeztu da Loraldia Festibalaren bosgarren edizioa, "Sentikariz blai!" lemapean.


2019-01-30 | Mikel Asurmendi
“Sarrionandiak argitasun gardena eskaintzen digu, ezerezkerian eta arinkerian erori barik”

Otsailaren 1ean eta 2an, ostiralean Iurretan eta larunbatean Donostian, ekitaldiak izango dira, katalanera itzuli duten Joseba Sarrionandiaren  Hilda dago poesia? liburuaren harira. Pamielak antolaturiko saio horietan, besteak beste, Ainara Munt Ojanguren eta Víctor... [+]


2018-04-13 | Uriola.eus
‘Gure oroitzapenak’, Joseba Sarrionandiaren obran oinarritutako film kolektiboa

Hamabi zinemagilek, Adabaki ekoiztetxearen ekoizpenarekin, Joseba Sarrionandiaren poemak eta ipuinak film kolektibo batean zinemara ekartzea erabaki dute. Aste honetan aurkeztu dute proiektuaren trailerra. Filma udazkenerako amaituta egotea espero dute... [+]


Joseba Sarrionandiari buruzko dokumentala estreinatuko dute larunbatean Iurretan

Joseba Sarrionandia, hemen eta han idazleari buruzko dokumentala estreinatuko dute larunbat honetan Iurretan. Askondon izango da, 18:30ean.


2017-10-20 | Anboto
“Autoreak baino gehiago, irakurleak imajinatzen duena da liburua”

Duela urte bi eskainitako elkarrizketan kontatu zigun idazmakina zahar bat duela etxean, tekletako letrak borratuta dituena. Baina, irakurle sentitzen dela idazle baino gehiago. Bide horretatik, jardunaldiek eragindako sentsazioez gainera, literaturaz gogoeta egin du hurrengo... [+]


2017-03-03 | Mikel Asurmendi
Ile beltzetik ile zurira, bidaztiaren baitako izuak

Joseba Sarrionandiaren "Izuen gordelekuetan barrena" poesian gaindi ibili naiz bidazti, basamortuan edota itsasaldian. Liburua argitaratu zenean, irakurrezina zela esan ei zion mundu guztiak idazleari. Haatik, 37 urte ez dira alferrik igaro euskal literaturaren eremu... [+]


Eguneraketa berriak daude