“Presoen herenak baino gehiagok beren etxeetan behar lukete”

  • Espetxe politikaz eta egiten diren salbuespen legeez gogoeta txostena aurkeztu du Sare euskal presoen eskubideen aldeko mugimenduak. Presoak bigarren graduan blokeatuta eta beren zigorrak osorik betetzera behartuta daudela salatu du mugimenduak, eta azpimarratu du “espetxe-politika normalizatua aplikatuko balitz”, preso horien herena baino gehiago beren etxeetan egongo ziratekeela gaur egun.


2022ko urtarrilaren 25ean - 11:32
Azken eguneraketa: 12:33
Argazkia: Sare
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

“Salbuespen-araubidea da oraindik ere Estatuko botereen jarduera-araua”, dio Sarek. “Euskal presoek aspalditik egon beharko lukete Euskal Herrian, eta horrek esan nahi du beren eskubideak urratzen ari zaizkiela eta indarrean dagoen legeria ez direla betetzen ari”.

Kritiko agertu da baita ere Fiskaltzak eta Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak erakutsi duten jardunarekin. “Gure ustez, jarduteko modu hori botere judizialaren egituretatik aurrera eramaten ari diren blokeo politikoko estrategia baten zati da, gaizki ulertutako ikuspegi sasi-patriotiko batean oinarritzen dena, eta, jakina, ez du helburu humanitarioekin bat egiten duen espetxe-politikarik bilatzen, eta demokraziatik urrun dauden ikuskera politikoen zordun da”.

Salbuespen legeak berrikusteko eskatu du Sarek, baita lege aldaketak egiteko ere; “adibidez, 7/2003 Legea eta 7/2014 Legea indargabetu behar dira, espetxe-zaintzako epaitegi arruntek espetxe-politika fiskalizatzeko behar diren erabakiak har ditzaten; eta ez, ostera, Auzitegi Nazionaleko espetxe-zaintzako epaitegi zentralak”.

Finean, mugimenduaren hitzetan espetxe politikak bat etorri behar du lege-aginduekin, espetxean dauden pertsonen oinarrizko eskubideekiko errespetuarekin eta Giza Eskubideetan adituak diren Nazioarteko Erakundeek arlo horretan defendatzen dituzten printzipioekin.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sare plataforma
Sarek eta Etxeratek mobilizazioak egin dituzte Hego Euskal Herriko 11 hondartzatan

Urtero legez, hitzordua izan dute igandean Sare eta Etxerat elkarteek Hego Euskal Herriko 11 hondartzatan. Euskal preso, iheslari eta deportatuak etxeratzearen aldeko aldarriak egin dituzte. 


Sarek ‘Puzzlea osatu arte’ ekimena antolatu du, asteburuan 29 herri zeharkatuko dituena

Ekimena larunbatean abiatuko da, Lesakatik, eta igandean amaituko da, Iruñean. Behin betiko konponbidea eskatzeko eta oraindik etxerako bidea egiteko duten presoen eskubideak aldarrikatzeko, orotara 544 kilometro egingo dituzte. Ekimena aurkezteko agerraldia... [+]


Gaixo dagoen Gotzon Telleria euskal presoa etxeratzeko eskatu dute sindikatuek

ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT-LKN, CNT, HIRU, EHNE eta ETXALDE sindikatuak, Sarek abiatutako Gotzon SOS kanpainara batu dira. 2019an antzeman zioten gaixotasun genetiko sendaezina 68 urteko preso politiko bilbotarrari. Sindikatuek gaixotasun larriak dituzten presoak kartzelatik... [+]


Xabier Zabalo euskal presoa espetxera itzularazi du Auzitegi Nazionalaren Fiskaltzak

Frantziako Poliziak 2002an atxilotu zuen zumarragarra, eta 30 urteko zigorra betetzen ari da. Sare Herritarrak mobilizazioa deitu du datorren ostiralerako, Urretxuko Potros Plazan.


Izan, badira salbuespen legeak, bai horixe!

Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.

Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]


Aurrera egiteko aukera

Datorren larunbaterako, urtarrilaren 11rako, Sare Herritarrak euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa deitu du, beste urte batez, Bilbon. Aukera paregabea da gure herriarentzat elkarbizitzaren bidean aurrera egiteko, hainbat hamarkadatan liskar bortitzetan murgilduta egon... [+]


2025-01-07 | Leire Ibar
‘Behin betiko’ lelopean egingo du Sarek urtarrilaren 11n Bilboko manifestazio nazionala

Konponbide prozesuari eta etxeratze prozesuari behin betiko amaiera emateko aldarrikatuko dute, eta euskal preso behin betiko etxean nahi dituztela. Laguntza ekonomikoa jasotzeko Bizumkada Nazionala ekimena jarri dute martxan.


Mikel Mundiñano (Sare)
“Zigorrak bateratuko dituen erreforma urrats handia da presoen egoeran”

Europar Batasunak presoen zigorren bateratzea erabaki zuen 2008an. Espainiak ez zuen agindu hori bete. Legearen erreforma etorri da, orain. 52 presori eraginen die neurriak. Sare elkarteko kide Mikel Mundiñanok xehetasunak eman dizkigu Metropoli Forala saioan.


2024-09-27 | Ahotsa.info
Urtarrilaren 11n izanen da presoen etxeratzeko ohiko hitzordu nazionala Bilbon

Datorren urtarrilaren 11n Bilbon Sare Herritarrak deitutako mobilizazioaren leloa “Behin betiko konponbidea” izanen da, eta urtero bezala milaka lagunen babesa espero du Sarek.


Euskal preso politikoei espetxe politika arrunta aplikatzeko eskatu dio Sarek Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Giza Eskubideen Sailari

"Jarrera proaktiboagoa" eskatu dio Eusko Jaurlaritzaren Justizia Sail berriari Sarek, abuztuaren 20an egindako prentsaurrekoan. Espetxeetako normalizazioa "oraindik urruti" dagoela salatu dute, ikusita 148 presoetatik "ehun preso baino gehiago" egon... [+]


Euskal preso, iheslari eta deportatuen etxeratzea aldarrikatu dute hondartzetan

Bakio, Laida, Lekeitio, Mutriku, Orio eta Donostian egin dituzte Etxeratek urtero antolatzen dituen hondartzetako mobilizazioak. Aurten Sare Herritarra batu da aldarrikapenera.


Bidegabekeriaren aurrean ez dela isilduko nabarmendu du Sarek bere hamargarren urteurrenean

Plataforma herritarrak gaur egun arte lortutakoaren balioa nabarmendu du, eta adierazi du gizarteak “bultzada bat” eman behar duela “oraindik erbestean eta deportazioan daudenak” etxeratzeko. Etorkizuneko belaunaldiei gizarte hobeago bat uzteko garrantzia... [+]


2024-01-15 | ARGIA
Espetxe politikan salbuespeneko arauak desagertzeko exijitu dute 68.000 lagunek Bilbon

Hamarnaka mila lagunek Bilboko kaleak bete dituzte larunbatean, euskal preso politikoen eskubideak betearazteko eskatzeko manifestazioan. Sarek gogorarazi du ez direla pribilegioak eskatzen ari eta azpimarratu du “euskal gizarte pluralaren ahalegina” ezinbestekoa... [+]


Eguneraketa berriak daude