Euskal preso, iheslari eta deportatuen etxeratzea aldarrikatu dute hondartzetan

  • Bakio, Laida, Lekeitio, Mutriku, Orio eta Donostian egin dituzte Etxeratek urtero antolatzen dituen hondartzetako mobilizazioak. Aurten Sare Herritarra batu da aldarrikapenera.

Argazkia: Sare Herritarra

2024ko abuztuaren 05ean - 12:08
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Igandean, Hego Euskal Herriko sei hondartzatara eraman dute euskal preso eta iheslariak etxeratzearen aldarria. Etxeratek dio “elkarbizitza” sendoa eraikitzeko “sufrimendu” guztiak amaitu behar direla. Hori lortzeko adierazi du ezinbestekoa dela preso, iheslari eta deportatuen auziari "behin betiko aterabidea" ematea, eta herri honetan bizitako "biolentzia guztien biktimen mina" aitortzea.

Etxeratek ondorengoa azpimarratu du: "Dispertsioari amaiera ematea lortu genuen bide beretik lortuko dugu etxeratze prozesua bukaeraraino gauzatzea”. Horretarako, presoen senideen elkartearen ustez egun indarrean dagoen eta "zigorra behar baino gehiago luzatzen duen salbuespen legedia" indargabetu behar da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espetxe politika
2025-06-12 | Gedar
2022tik hona, gutxienez 68 preso izan dituzte uhalekin loturik EAEko espetxeetan

Eusko Jaurlaritzak 2022an eskuratu zuen Zaballako (Araba), Basauriko (Bizkaia) eta Martuteneko (Gipuzkoa) kartzelen gaineko eskumena, eta ordutik uhalen edo eskuburdinen bidez loturik izan dituzten pertsonen inguruko datu batzuk eman ditu Maria Jesus San Jose (PSE-EE) sailburuak... [+]


Iruñeko espetxeko presoek tratu txarrak, birgizarteratzeko baliabide falta eta generoaren araberako desorekak sufritzen dituztela dio Salhaketak

Nafarroako espetxean dauden pertsonen bizi baldintzak aztertu ditu elkarteak. Ondorioztatu du Nafarroako Gobernua kartzelaren kudeaketaz arduratu beharko litzatekeela.


Gaixo dagoen Gotzon Telleria euskal presoa etxeratzeko eskatu dute sindikatuek

ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT-LKN, CNT, HIRU, EHNE eta ETXALDE sindikatuak, Sarek abiatutako Gotzon SOS kanpainara batu dira. 2019an antzeman zioten gaixotasun genetiko sendaezina 68 urteko preso politiko bilbotarrari. Sindikatuek gaixotasun larriak dituzten presoak kartzelatik... [+]


2025-03-19 | ARGIA
Espetxetan jarduerak edo emankizunak antolatu nahi dituzten artista eta eragileei auto-zentsura agiri bat sinatzea exijitzen hasi da Jaurlaritza

“Saihestu egingo dira giza eskubideen, ordenamendu juridikoaren eta espetxeetako tratamendu psikosozialaren aurkako balioak eta jarrerak babestea, justifikatzea eta goratzea ekar dezaketen adierazpenak”, dio, besteak beste, agiriak. Azaroan Eusko Jaurlaritzako... [+]


Xabier Zabalo euskal presoa espetxera itzularazi du Auzitegi Nazionalaren Fiskaltzak

Frantziako Poliziak 2002an atxilotu zuen zumarragarra, eta 30 urteko zigorra betetzen ari da. Sare Herritarrak mobilizazioa deitu du datorren ostiralerako, Urretxuko Potros Plazan.


2025-02-06 | Aiaraldea
Kartzela, gurasotasuna eta seme-alabatasuna
MULTIMEDIA - solasaldia

Aiaraldeako Ideien Faktorian egindako hitzaldia da honakoa, Eztizen Artolaren Gurpilak liburua aitzakia hartuta. Bertan hitza hartu zuten eleberriaren egileak, Joxe Blanco euskal preso politiko ohiak, Ilazki Ussia motxiladun umeak eta Ainhoa Ayesta presoen aldeko elkartasun... [+]


2024-12-05 | Ahotsa.info
Karmele Solagurenen heriotzaren hogeigarren urteurrenak biktima gisa aitortzeko eskaera dakar
MULTIMEDIA - Albistea

Bere heriotzaren hogeigarren urteurrenean, sakabanaketaren biktima izan zen Karmele Solagurenen aldeko manifestazioa eta omenaldia egin dira Barañainen, eta Nafarroako Gobernuari biktima gisa errekonozimendu ofiziala eskatu diote.


2024-11-19 | Jon Torner Zabala
Fermin Muguruza: "Pradales lehendakaria bere Justizia Sailarekin ados dagoen jakin nahiko nuke"

Fermin Muguruzak kontzertua eskaini zuen pasa den larunbatean Martuteneko kartzelan, Iñaki Pikabea 'Piti' eta Joseba Sarrionandia ETAko kideek espetxe horretatik ihes egin eta 39 urtera. Orain, kontzertua dela-eta hainbat jenderen kexak jaso ostean, Eusko... [+]


Sareren kalkuluen arabera
52 presori eragingo lieke 7/14 Legearen erreformak, eta zazpi berehala aterako dira

Hori da ostegun honetan Sare elkarteak adierazi duena. Azken unera arte saiatu dira legearen erreforma gauza ez zedin, baina azkenean ez da berriz Espainiako Kongresuan bozkatu behar, PPk nahi zuen moduan. Hortaz, aste honetan bertan legea Espainiako Aldizkari Ofizialean... [+]


Eztizen Artola Iturrate
"Horrenbeste erromantizatu dugunez auzia, ez gara kontziente espetxeak sor ditzakeen ondorioez"

Heldu da eguna: espetxetik aterako dute Ihintzaren aita. Une horixe du irekiera Eztizen Artolaren (Bilbo, 1999) Gurpilak eleberriak (Txalaparta, 2024). Hortik egingo du atzera, aita bisitatzeko kartzelara egiten dituen joan-etorrietan haur motxiladuna hazten, egoeraz jabetzen... [+]


Jaurlaritzako Justizia sailburua: "ETAko presoek eragindako kaltea injustua zela aitortu behar dute"

ETAko presoek espetxetik ateratzen direnean, egindako mina onartzeaz gain, "eragindako kaltea injustua" izan zela aitor dezaten lan egingo du Jaurlaritzak, María Jesús San José sailburu sozialistaren arabera.


2024-05-29 | Nekane Txapartegi
Zenbat lo?

Palestinako umeek ere galdera hori buruan ote duten pentsatu dut gure liburua eskuartean dudala. Zenbat lo falta ote diren genozidioa amaitzeko. Zenbat haur hil ote behar dituen oraindik Israel estatu sionistak munduko estatuen konplizitatearekin.
Beraien amei luzatuko ote... [+]


2023-12-07 | Ahotsa.info
Karmele Solaguren sakabanaketa politikaren biktima gogoratu dute Barañainen

Bere heriotzaren 19. urteurrenean, Karmele Solaguren gogoratu dute bere omenez herrian jarritako monolitoaren aurrean. Solaguren kotxe istripu batean hil zen, bere semea Ekain Gerra Madrilgo espetxe batera bisitatzera egindako bidai batean. Solaguren bezalako biktimen aitortza... [+]


Sara Fernandez preso politikoen senidea biktima gisa aitortzea eskatu dute

“Sara gogoan” plataformak preso politikoen senidea motibazio politikoko “biktima gisa” ofizialki aitortzeko beharrezkoak diren mekanismoak antolatzeko eskatu die Nafarroako erakunde nagusiei. Hura omentzeko memoria ekitaldia egingo dute azaroaren 28an.


2023-11-06 | ARGIA
Espetxera itzularazi ditu Auzitegi Nazionalak Juan Carlos Subijana eta Joseba Borde euskal preso politikoak

Subijanaren eta Borderen kasuan bigarren aldiz, Basauriko espetxeak onartutako hirugarren gradua lehengoratu du Espainiako Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak. Subijana preso arabarra larriki gaixo dago. Sarek “atsekabea eta haserrea” adierazi ditu, eta... [+]


Eguneraketa berriak daude