Sarek abuztuaren 3an Gasteizen egindako martxan “etapa berri” bati ekingo diola adierazi du. Plataformak euskal preso guztiak Euskal Herriratzeko eskatuko du, eta espetxeratuen graduen progresioan jarriko du indarra, urruntze politika atzean utzi ondoren. Urriaren 7, 8 eta 9an "Ibilian-Ibilian, etxerako bidean" martxa antolatu dute Araban zehar.
Euskal presoen salbuespeneko espetxe politikarekin amaitzeko hurrengo pausura heldu direla esan du Sarek abuztuaren 3an Gasteizen egindako manifestazioan. “Atzean utzi ditugu urrunen zeuden kartzelak. Orain, etapa berri bati ekin behar diogu, ibiltzen jarraitu behar dugu bidea egiten jarraitzeko: euskal preso guztiak etxera itzultzeko bidea”.
Madrildik beherako kartzeletan jada ez da euskal presorik gelditzen. Sarek nabarmendu du urruntze politika hori atzean utzi ondoren, beste bide bati jarraitzeko ordua heldu dela. “Euskal preso eta iheslarien etxerako bidea egiteko etapari” helduko diote datozen hilabeteetan. Bi aldarriren baitan egingo dute bide orria: batetik, euskal preso guztien Euskal Hrriratzea, eta bestetik, kartzelaratuta daudenen graduen progresioa eskatuko dituzte.
Euskal presoen %33 baino ez dago Euskal Herriko presondegiren batean, eta Sarek “legez” dagokien bezala, zigorra etxean bete dezaten exijituko du. Gaixo dauden euskal presoengan ere jarriko dute jarriko dute fokua. Izan ere, horietako askok “ez daukate sendatzeko aukerarik eta hiltzear daudenean baino ez diete uzten etxera bueltatzen”. Naiz hedabideak informatu bezala, 19 euskal preso daude larriki gaixo. Sarek presondegitik “berehala” atera ditzaten eskatuko du.
Bestalde, presoei ezartzen zaien “legedi arrunta” jarraituz, kondenaren hiru larudenak beteak izatean, euskal presoei baimenak eta baldintzapeko askatasuna eskuratzeko aukera eskaini diezaieten eskatu du Sarek. Etxerat elkarteak uztailean salatu zuen bezala, oraindik zigorra betetzen ari direnek “salbuespeneko” tratua jasotzen dute: azken urtean, fiskaltzak helegitea jarri die 21 presok egindako hirugarren gradurako edo irteera baimenetarako proposamenei; bederatzi presori erredentzioak eta baimenak ukatu dizkie Tratamendu Batzordeak; eta bi presoren espedienteak abian dauden arren, auzitegiek ez diete erantzunik eman. Gainera, 60 euskal presok bete dute zigorraren hiru laurden, eta 50 baino gehiagori Frantzian bete duten kartzelaldiaren zati bat ez zaie kondenatik kendu.
“Ibilian-Ibilian, etxerako bidean” lelopean, urriaren 7, 8 eta 9an Araba zeharkatuko duen martxa antolatu du Sarek. Gau eta egunez, geratu gabe, egingo dute bidea, eta herritar guztiei luzatu diete parte hartzeko gonbidapena.
Urtero legez, hitzordua izan dute igandean Sare eta Etxerat elkarteek Hego Euskal Herriko 11 hondartzatan. Euskal preso, iheslari eta deportatuak etxeratzearen aldeko aldarriak egin dituzte.
Ekimena larunbatean abiatuko da, Lesakatik, eta igandean amaituko da, Iruñean. Behin betiko konponbidea eskatzeko eta oraindik etxerako bidea egiteko duten presoen eskubideak aldarrikatzeko, orotara 544 kilometro egingo dituzte. Ekimena aurkezteko agerraldia... [+]
ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT-LKN, CNT, HIRU, EHNE eta ETXALDE sindikatuak, Sarek abiatutako Gotzon SOS kanpainara batu dira. 2019an antzeman zioten gaixotasun genetiko sendaezina 68 urteko preso politiko bilbotarrari. Sindikatuek gaixotasun larriak dituzten presoak kartzelatik... [+]
Frantziako Poliziak 2002an atxilotu zuen zumarragarra, eta 30 urteko zigorra betetzen ari da. Sare Herritarrak mobilizazioa deitu du datorren ostiralerako, Urretxuko Potros Plazan.
Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.
Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]
Datorren larunbaterako, urtarrilaren 11rako, Sare Herritarrak euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa deitu du, beste urte batez, Bilbon. Aukera paregabea da gure herriarentzat elkarbizitzaren bidean aurrera egiteko, hainbat hamarkadatan liskar bortitzetan murgilduta egon... [+]
Konponbide prozesuari eta etxeratze prozesuari behin betiko amaiera emateko aldarrikatuko dute, eta euskal preso behin betiko etxean nahi dituztela. Laguntza ekonomikoa jasotzeko Bizumkada Nazionala ekimena jarri dute martxan.
Europar Batasunak presoen zigorren bateratzea erabaki zuen 2008an. Espainiak ez zuen agindu hori bete. Legearen erreforma etorri da, orain. 52 presori eraginen die neurriak. Sare elkarteko kide Mikel Mundiñanok xehetasunak eman dizkigu Metropoli Forala saioan.
Datorren urtarrilaren 11n Bilbon Sare Herritarrak deitutako mobilizazioaren leloa “Behin betiko konponbidea” izanen da, eta urtero bezala milaka lagunen babesa espero du Sarek.
"Jarrera proaktiboagoa" eskatu dio Eusko Jaurlaritzaren Justizia Sail berriari Sarek, abuztuaren 20an egindako prentsaurrekoan. Espetxeetako normalizazioa "oraindik urruti" dagoela salatu dute, ikusita 148 presoetatik "ehun preso baino gehiago" egon... [+]
Bakio, Laida, Lekeitio, Mutriku, Orio eta Donostian egin dituzte Etxeratek urtero antolatzen dituen hondartzetako mobilizazioak. Aurten Sare Herritarra batu da aldarrikapenera.
Plataforma herritarrak gaur egun arte lortutakoaren balioa nabarmendu du, eta adierazi du gizarteak “bultzada bat” eman behar duela “oraindik erbestean eta deportazioan daudenak” etxeratzeko. Etorkizuneko belaunaldiei gizarte hobeago bat uzteko garrantzia... [+]
Hamarnaka mila lagunek Bilboko kaleak bete dituzte larunbatean, euskal preso politikoen eskubideak betearazteko eskatzeko manifestazioan. Sarek gogorarazi du ez direla pribilegioak eskatzen ari eta azpimarratu du “euskal gizarte pluralaren ahalegina” ezinbestekoa... [+]