CAN

Sanz, Maya eta Miranda inputatu dituzte CANeko dietengatik

  • Miguel Sanz Nafarroako presidente ohia, Enrique Maya Iruñeko alkatea eta Alvaro Miranda Nafarroako Gobernuko kontseilari ohia inputatu gisa deklaratzera deitu ditu Iruñeko Instrukzioko Epaitegiak, Nafarroako Kutxako (CAN) dieten aferagatik.


2013ko apirilaren 2an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Sanz, Maya eta Barcina deklaratzera deitu dituzte.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Sanz apirilaren 12rako deitu dute deklaratzera, Maya 15erako eta Miranda 16rako, Diario de Noticiasek jakinarazi duenez. Goizeko 10:00etan deklaratuko dute hiruek.

Era berean, epaileak Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun Sailari eskatu dio dietak jasotzeko baimen eta baldintzen inguruko dokumentazioa helarazteko.

Autoak dioenez, aipatu dietak "ordaindu eta kobratzeak" ez dakar ustezko sozietate deliturik, baina eroskeria edo soborno delitua egon daiteke.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: CAN
Eguneraketa berriak daude