Santiago zubian elkartu dira Frantziako Gobernuaren immigrazio politika deitoratzeko

  • Etorkinen eskubideen urraketak aztertzeko Ikerketa Batzorde bat osatzea eskatu diete Frantziako Parlamentariei etorkinak laguntzen dabiltzan hainbat elkartek. Hamarnaka lagun elkartu dira Irun eta Hendaia lotzen dituen Santiago zubian, Frantziako Gobernuaren immigrazio politika "gogorra eta arrazista" salatzeko.

Etorkinen eskubideen errespetua exijitzeko elkarretaratzea, Santiago zubian

2019ko abenduaren 04an - 14:27

Etorkinen eskubideen urraketak aztertzeko Ikerketa Batzorde bat osatzea eskatu diete Frantziako parlamentariei etorkinak laguntzen dabiltzan Cimade, Amnesty International, Mugarik Gabeko Medikuak, Munduko Medikuak eta Caritas egiturek. Eskaeraren berri eman dute Irun eta Hendaia lotzen dituen Santiago zubitik, baita Dunkerque, Menton eta Calais hirietatik. “Harrera ezean dago Frantzia, immigrazio politika geroz eta gogorragoa dauka Gobernuak”, Corinne Torre Mugarik Gabeko Medikuak egiturako ordezkariaren hitzetan. Pankartak eta banderolak esku artean, hamarnaka lagun batu dira Santiago zubian.

Irungo Harrera Sarekoak eta Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformako kideak ere egon dira bertan, Frantziako Gobernuaren “politika arrazista” deitoratzen. Irungo Anaitze Agirre Larretak dioenez, Frantziako Gobernuaren politika ilegalak azkarki senti dituzte: “Frantziako Poliziak etorkinak Irun aldera bueltatzearena ez da fenomeno berria, baina azken aldi hauetan kanporaketa gehiago daude”. Gainera, kanporaketa hauek etorkinen eskubideak urratuz egiten direla nabarmentzen du: egin beharreko tramite legalak ez dituzte egiten.

Politika geroz eta gogorragoa

Frantziako Gobernuak immigrazio politika oraindik gogorragoa xede duela argi geratzen da azaro hastapenean aurkezturiko neurri berriei fidatuz gero. Besteak beste, 2021 urtetik aitzina kuotak jarriko ditu, lanaren esparruan dauden langile beharren araberakoa. Bestalde, gaur egun, eritasun geriza orokorra jaso dezake lehen egunetik babes politikoa eskatu duenak. Neurri horiei segi, lehen hiru hilabeteetan ezingo du jaso mediku-arta eta segipenik kitorik. Papergabeek edota geriza politikoa errefusatua izan zaienek sei hilabetez jasoko lukete eritasun geriza, gaur egun hamabi hilabetez daukatelarik eskubidea. Gainera, arta guztiak ez ditu estaliko, demagun, belauneko edota hankako operazioak ez ditu gehiago aseguru sozialak ordainduko. “Etorkinak hemen ez gelditzeko helburuarekin hartuak dituzte neurri horiek guztiak”, Torreren ustez.

Papergabeen kanpalekuen desegiteak eta atxikitze zentro berrien eraikitzeak ere dira Edouard Philippe Lehen Ministroak azaroan aurkeztu erabakien artean.

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ongi Etorri Errefuxiatuak
2023-08-21 | Hiruka .eus
Pertsona guztien erroldatzea bermatuko duen protokoloa eskatu du Marea Horiak

Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak urteroko Marea Horia izeneko mobilizazioa egin du zapatuan, Plentzia eta Gorlizko hondartzetan. Horietan bildutako lagunek salatu dute mundu osoko milioika pertsonak, euren jatorrizko herrialdeak utzi eta Europara iritsi nahian,... [+]


Bilboko Segurtasun zinegotzia kargugabetzeko eskatu dute, kale saltzaileen aurkako Poliziaren “esku-hartze neurrigabea” justifikatzeagatik

Duela gutxi Bilboko Alde Zaharrean kale salmentan ari zirenen aurka Poliziak izandako esku-hartze “neurrigabe eta biolentoa” ikertzeko eta esku-hartze hori “legitimatu eta justifikatu” duen Amaia Arregi Segurtasun zinegotzia kargugabetzeko eskatu du... [+]


Euskal Herriko hainbat herritan kalean lo egingo dute harrera duina eskatzeko

Migratuen eta arrazializatuen kolektiboek eta elkarri laguntzeko sareek eta kolektiboek gau osoko kontzentrazioa deitu dute ekainaren 8an Bilbo, Donostia, Gasteiz, Iruñea, Barakaldo, Irun eta Artean, harrera duina aldarrikatzeko.


Eguneraketa berriak daude