Sandy urakana mundu osoko hedabideek nola jorratu duten kritikatu du Daniel Schneidermann kazetari frantziarrak Rue 89 gunean. Modu berezian kontatu du Haitin 52 hildako eragin dituen ekaitzari buruz informatu ordez, kazetariak New Yorken gertatuko zenari begira jarri direla, Karibeko irlako egoera erabat ahaztuz. Artikulua euskaraz irakur dezakezu segidan.
Hamarnaka hildako, desagertu eta zauritu. Eroritako etxeetan harrapatuta geratu diren familiak; mundutik banatuta geratu diren herriak, laguntza jasotzeko ere iritsi ezinak diren tokiak, errepide eta zubi kaltetuak; Lehen Ministroa bera ere, kameren aurrean, biktimei jatekoa banatzen: Haitin Sandy urakana espero zitekeena baino hilkorragoa izan zen. Kontuan hartu behar da gainera, hainbat biktima oraindik ez zirela abuztuko Isaac urakanetik errekuperatu.
Hedabideek beren lana egin dute...
Halako desolazio eszenen aurrean, ez izan aitortzeko arazorik: suspentsoan izan gaituzte hedabide frantziarrek zikloiaren aurretik. Mundu guztiak bere papera jokatu du.
Albistegiek berriemaile berezien zuzeneko interbentzioak biderkatu egin dituzte, azalduz zer den euritan eta haizetan bizitzea. Argazkilariek irudirik sentsazionalistenak bidali dituzte. Hizlariek barne mailako politikan zer eragin izan dezakeen espekulatu dute. Erreportariek erbesteratu frantziarren testigantzak bilatu dituzte. Albisteen webguneek internauten testigantzak bilatu dituzte.
Adibide zehatzek publiko nagusiari lagundu diote gertatuari neurria jartzen, normalean halakoetan nahiko indiferente izan ohi dena. Robert Senatus izeneko Savana Grande-ko nekazariaren istorioak kasu: urakanak zituen bi idiak eraman dizkio. Hedabideek behingoz egoki jorratu dute mediatizatu gabe dagoen herrialde batean gertatua, eta inor ezin da kexatu.
...edo ez.
Azken ordukoa: Zorigaiztoko distrakzioa. Esan didate gaizki begiratu dudala, gaizki ikusi, gaizki entzun. Goian aipatu ditudan irrati eta telebistetako erreportajeak Ipar Amerikako herri bati buruzkoak ziren, New York izeneko leku batekoak. Bere inguruan kontzentratu da urakanak izan duen mundu mailako jarraipen mediatikoa. Hain zuzen ere, gertatu ez den gertaera bati buruzko erreportajeek jada gertatu den katastrofe bati buruzko kontuei lekua irabazi diote. Distortsio harrigarri honen arrazoi eta baldintzei dagokienez, ikertu egin beharko dugu.
Pasa den ostiralean bete ziren 220 urte Toussaint Louverture hil zela, Haitiko 1791ko esklaboen iraultzaren buruzagia. Askorentzat, garai hartako politikari garrantzitsuena izan zen Louverture, ez bakarrik Napoleon Bonaparteren gudarostea garaitu eta Amerikako lehen herrialde... [+]
Haitiko egoera 2010etik okerrena da, 2,6 milioi haurrek laguntza behar baitute: 4,7 milioi biztanle daude gosez. Ezegonkortasun politikoak eta koleraren hedapenak eragin dute herrialdearen muturreko egoera.
Guadalupe (Karibe itsasoa), 1772 inguruan. Solitude izeneko esklabo mulatoa jaio zen Capesterre-Belle-Eau herrian. 1794an, Haitiko iraultza betean eta Antilletako egoera pil-pilean zela, Solitudek errebelde talde batekin egin zuen bat, Desfoneaux general frantziarraren erasoari... [+]
Haitiren egungo miseria egoerak badu bere azalpena herrialdearen iragan iraultzailean: mendekuaren ondorio da. 1825ean Frantziak Haiti derrigortu zuen kolono-ohiei 150 milioi urrezko frankorekin konpentsatzera, lurretan eta esklabotan izandako galerengatik.
Lapurdiko hiriburuko ontzingintzak garapen handia izan zuen esklabotzari esker, Nantes eta Bordeleko tratularientzako ere eraikitzen baitzituzten barkuak. Euskaldun, biarnotar eta gaskoiek bete-betean hartu zuten parte Saint-Domingueren kolonizazioan, eta iturri batzuen arabera,... [+]
1791ko abuztuan mundua astindu zuen iraultza batek. Eta ez zen Europan gertatu. Esklabotzan oinarrituriko sistema ekonomiko kolonial atlantiarra hankaz gora jarri zuten milaka beltzek Saint-Domingue uhartean: hainbat urtetako borrokaren ostean Haiti herrialde librea sortu zuten... [+]
7,2 magnitudeko lurrikarak herrialdea suntsitu du. Erreskate taldeak hondakinen azpian harrapatutako biztanleak ateratzen ari dira oraindik. Ospitaleak kolapsatuta daude, eta ur eta janari eskasia dago. Datozen orduetarako laguntza lanak zailduko dituen eurite gogorrak... [+]
Claude Joseph lehen ministro ohiak hartu zuen agintea uztailaren 7an, Jovenel Moïse presidentearen hilketaren ondotik. Asteartean aurkeztu du dimisioa Josephek.
AEBetan bizi den Christian Emmanuel Sanon medikua da, ustez, Jovenel Moïse presidentea hiltzeko operazioa agindu zuena. Hilketa antolatu zuten beste bi pertsonaren bila ari da Polizia. Momentuz, 20 atxilotu baino gehiago daude.