Atzeko patioa

Haitiko presidentea tiroz hil dute. Washingtonek babestutako enegarren enpresari-txontxongiloa. Dekretu eta sarraski bidez gobernatzen zuen Jovenel Moisek, areago parlamentua deseginarazi zuenetik. “Egoera beretzeko”, AEBei eta NBEri “laguntza” militarra eskatu die Moiseren ordezkoak; kalean, paramilitarrak, herritarren mobilizazioa eta etor daitekeenaren beldurra nagusi direla. Diktadoreen gisara gobernatzen zuen Moisek, baina hilketak ez du eraitsiko bera parte zen sistema ustela. “Gosea, miseria eta segurtasun-eza” delako Haiti, naturaltzat eta endemikotzat aurkezten dizkiguten gaitzen paradigma. Bere burua “gobernatzeko” besteen “laguntza” behar duen gizarte “atzeratua”. Haiti neokolonialismoaren atzeko patioetako bat da eta. Irudian: ehunka haitiar, pasaportea eskuan asilo eske, AEBetako enbaxadaren aurrean, asteburuan.

Argazkia: Valeria Baeriswyl / AFP
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.