Aska bazkaz etengabe hornitu ondoren, txerria gizendu dugu. Izan ere, Euskal Herrian txerria dugu protagonista San Tomas egunean. Aska-bazka-txerria. Txerria protagonista, urtero legez, San Tomas egunean. Euskal telebistak aurten ere haren handitasuna erakutsiko digu, ziur egon. Egun berean, baina, elikagaien azoka globalak inoiz baino gose gehiago eragingo die munduko beste muturrean edo ez hain muturrean bizi diren herritarrei. Zer demontre, ordea! Gure txerria handia da, itzela, eta festara etorri da; ez da etorri ezer aldatzera eta gutxiago ezer salatzera.
Abenduaren 21ean Tomas apostoluaren eguna ospatzen da; urtarrilaren 28ak Aquinoko San Tomas ere gogoratzen digu. Teologo eta filosofoa azkeneko hau. Biek, Tomas apostoluak eta Aquinoko Tomasek, hamabi menderen aldea eduki zuten euren bizitzen pasadizoetan; baina, ardura batek batu zuen bigarrena lehenengoarekin, ikusi-sinetsi leiak. Sinesteko ikustea beharrezkoa den ala ez, alegia.
Hilabete honetan seguruenik arrazionaltasunaren eta teologiaren fedearen arteko erlazioa ez dugu argituko. Baina, agian, hilabete honetan euskal politikagintzan koherentzia eta esandakoari eusteko ahalmena dagoen ikusteko aukera izango dugu. Esaterako, Espainiako aurrekontuak babestuko diren edo ez jakiteko, edo Puigdemonti eta Kataluniako nazioari babes zintzoa emateko ausardia agertuko den edo ez ikusteko aukera. Bigarren aukera baten antzekoa izango dugulakoan nago.
Puigdemontek hauteskundeak konbokatzea soluzioa izango zela iragarri zutenek, hauteskundeok zeren soluzioa izan diren argitu beharko dute. Besteok ikusi ondoren sinetsiko dugu zeren soluzio izan diren. Agian, politikari berari ihes egiteko aitzakia izan da guztia. Agian, politika ez egiteko, Konstituzioa bera aitzakiatzat erabili da oraingoan ere
Beste aukera politiko bat, alegia; zeren, 155. artikuluaren ondoren bideratutako hauteskunde hauek ezer gutxi gehiago emango baitute. Kataluniako gehiengo batek –eta gutxiengoa bada ere, arazoa berdina delakoan nago– Espainiako Estatuan gustura ez dagoela esaten jarraituko baitu. Puigdemontek hauteskundeak konbokatzea soluzioa izango zela iragarri zutenek, hauteskundeok zeren soluzioa izan diren argitu beharko dute. Besteok ikusi ondoren sinetsiko dugu zeren soluzio izan diren. Agian, politikari berari ihes egiteko aitzakia izan da guztia. Agian, politika ez egiteko, Konstituzioa bera aitzakiatzat erabili da oraingoan ere.
Guk San Tomas egunean, txerriaren kiloak eta handitasuna direla eta, geure buruak harritzen jarraituko dugu, eta inposatu diguten gidoiari jarraituko diogu; zeren, aste honetan berriro azaldu baitigute, inkesta baten bidez, Euskal Herria eta Katalunia oso errealitate desberdinak direla euskal herritarrentzat, oso. Nonbait, euskal herritar guztiok, hilabeteak eta urteak pasa ditugu Katalunian bizitzen inkestako galdera horiei behar bezala erantzuteko. Egia esan, nik neuk ere dagoeneko zalantzak ditut, eguberrietan atabala txistulariekin ala Gironako Castellersekin joko dudan…
Desberdina dena, oso desberdina, euskal arrazako txerriarekin alderatuta, azokan ikusiko dugun txerria izango da. Ez, euskal txerria ez baitago gonbidatua Euskal Herriko santomasetako azoketara. Baina, zer axola horrek, jarrai dezagun txerriaren handitasuna miresten! Itzela gurea!
Eneko Egibar Artola / Albaitaria eta politologoa
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Telesforo Monzon laborategiak antolatutako uda eskolak euskararen etorkizunaz gogoeta egiteko plaza beroa ekarri zuen Bergarara. Hasieran, Garikoitz Goikoetxeak eta Olatz Altunak euskararen egungo egoera eta etorkizuneko joerak marraztu zituzten, eta horren gainean aritu ziren... [+]
2018ko uztailean, CAF Beasaingo enpresa batzordeak lehen aldiz eskatu zion ofizialki CAFeko zuzendaritzari Jerusalemgo tranbiaren esleipen konkurtsoan ez parte hartzeko. Momentu horretan egoerak gaurkoarekin zerikusirik ez bazuen ere, ohiko trenbide batetik harago, proiektu hori... [+]
Mundua Israel Gazan egiten ari den genozidioaren hondamendira begira dagoen bitartean, kolonoen mugimenduak eta Israelgo armadak triskantzak egin dituzte Zisjordanian eta Ekialdeko Jerusalemen. Ondorioz, palestinar gisa han bizitzea eguneroko borroka bihurtu da, biziraupenekoa:... [+]
Dena aldatu da urriaren 7an Al-Aqsa Uholde Operazioa hasi zenetik. Palestinarrok utzi diogu biktima perfektuen eta terroristen arteko nahasketa izateari, batzuek konturatu nahi ez dutela dirudien arren. Irudi lazgarrien gaindosiak, azkenik, masa handien enpatia erreala eragin du... [+]
Asteburu honetan jakin dugu, Palestinarekin Elkartasuna plataformako kideen bitartez, Israelek 33. FCI/IGP Munduko Txapelketan parte hartu duela, Gasteizen ospatu den nazioarteko txakur lehiaketa batean. Duela egun batzuk izan genuen txapelketaren berri, baina Israel ez zegoen... [+]
Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]
Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.
Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]
The Searchers filma ari ginen ikusten. Western bat, klasiko bat. Indioek Texaseko familia bati eraso egin eta bahituta eramango dute alaba. John Waynek urteak emango ditu indio gaiztoen atzetik alaba hura erreskatatu nahian. Filmak, bistan da, ez du kontatzen nolakoa zen Amerika... [+]
Ordenagailua piztear nintzela, eta udako azken eskaera bailitzan, “amatxo, kontatu artikuluan gaurko karreran ze ondo ibili naizen” eskatu dit txikiak. Kontatu diot trenei buruz hitz egin behar nuela gaurkoan, ez etapen amaierei buruz edota Palestinako banderek izan... [+]
Radical futures diseinu espekulatibora zuzentzen den estudioak aurkezpen interesgarri bat partekatu du: A quick guide to the mythologies driving tech power (gida azkarra teknologien boterean daudenak gidatzen dituzten mitologien inguruan). Bertan diote Silicom Valleyko eliteak... [+]
Nahiz eta, entzun dudanez, hala deitzen dioten gertuko herri batekoek. Mugako biztanleok izaera jakin bat omen dugu; nabaritzen omen zaigu inguru horretakoak garela, esaterako, irundarroi. Ba omen dugu zera berezi bat. Ez dut gehiegi sinesten kontu horietan, ondoren zera hori ez... [+]