Irungo udal gobernua ez da gai izan 29 urte luzetan alardeari lotutako gatazka konpontzeko… ez duelako nahi izan, beste alde batera begiratu duelako, alarde baztertzailea babestea aukeratu duelako, ausardia politiko falta eta arduragabekeria instituzional itzela erakutsi dituelako, eta zenbait diskurtso arriskutsu ez dituelako moztu. Hala erakusten digute urte guzti hauetako gertakariek, zenbait adituren hitzetan.
2025eko ekainaren 30ean, Irungo kaleetatik normaltasun osoz desfilatuko du, beste behin, emakumeak soldadu rolean onartzen ez dituen Alarde Tradizional auto-izendatuak. Gezurra badirudi ere, 29 urte pasa dira emakumeak alardean lehenengoz atera zirenetik, eta ahots askok garbi du: oraindik ere horrela egotearen ardura eta erantzukizuna Irungo udal gobernuarena da, hein handi batean.
“Gizartea eta belaunaldi berriak aurrera doaz eta berdintasuna gailendu egingo da azkenean, denbora kontua da, baina denborari lagundu egin behar zaio, denborak berak bakarrik ez zuen esklabotzarekin edo bestelako hainbat diskriminaziorekin amaituko, halakoetan botere publikoek planto egin eta esku hartu behar izan dute, eta hemen hori falta da, herritarren gain utzi dute ardura guztia”, adierazi du berriki Garbiñe Biurrun epaileak, Garazi La Fantasyren Alarde giroa saioan (gaztelaniaz ikusgai). Eta adibidea jarri du: Donostiako Danborradan diskriminazioa ez zen amaitu udaletik agindua iritsi zen arte, “gauzak gaizki egiten direnean instituzioek esku hartu behar dutelako, instituzioek ezin baitute neutralak izan askatasunaren eta berdintasunaren aurkako erasoetan”.
Biurrunen hitzetan, Irungo udal gobernuaren aldetik “koldarkeria politiko izugarria egon da, hauteskundeetako arrakasta-porrota kalkuluen arabera”, baina irakurketa interesgarria egin du epaileak: hori ere, hauteskunde emaitzetako balizko kaltea ere, saihestu zezakeen udal gobernuak, lehen egunetik pedagogia pixka bat egin balu eta ulertarazi eskubideez ari garela, inpunitate osoz herritar batzuen aldetik zabaldu zen diskurtsoaren aldean: festa zapuztera datozen lau emakume ero gaiztoena. “Denari ezetz esaten korapilatzen zarenean, alardean atera nahi duten emakumeei eta haien aldekoei dena aurpegiratzen, esanaz lianta batzuk direla, festa zapuzten saiatu direla, arriskua izugarria da, gero oso zaila delako pauso bat atzera ematea. Baina lehen unetik normaltasunez egin balira gauzak, emakumeak deabrutu ordez, ondorioa bestelakoa litzateke”. Elur-bola handitu aurretik neurriak hartu izan balira? Zera gehitu du epaileak: “Udal gobernuaren aldetik ez zen eta oraindik ez da inongo erantzukizunik hartu, espazio publikoa guztientzako defendatzeko”.
"Denbora kontua da, baina denborari lagundu egin behar zaio, botere publikoek esku hartu behar dute, eta hemen hori falta da, herritarren gain utzi dute ardura guztia"
29 urteotako hainbat adibide, udalaren jarreraren erakusgarri
1996 urrun hartan, Bidasoaldeko Emakumeak taldeak, lehenik, eztabaida gisa plazaratu zuen emakumeen parte-hartzea, baina Irungo gizartearen zati handi batean iruditeria kolektiboak dio festa zapuztu nahi izan zuten emakume bakan batzuen kapritxoa izan zela, eta alardea suntsitu nahi izatea leporatu zitzaien hasiera-hasieratik, ez zen eztabaidarako inolako tarterik ez asmorik ahalbidetu. Udalari begira, Bidasoaldeko Emakumeek eskatu zuten udal ordenantzak jaso zezala alardean parte hartzea ez zitzaiola inori mugatuko arraza, sexu edo erlijio arrazoiengatik; bada, PSOE, EAJ eta PP alderdiek (udal ordezkarien gehiengoak) horren kontra bozkatu zuten, eta HB, EA eta IUk alde. Are, bereziki gogor aritu zen EAJ, eta eskatu zuen ordenantzan “soldaduak” hitza ordezkatzea “gizonak” hitzagatik, garbi gera zedin soldaduek gizon izan behar zutela nahitaez.
1996an Alardeko Juntak erabaki zuen, Alberto Buen (PSOE) orduko alkatea presente (eta bilerako presidente) zelarik, alardea gizonek baino ez zutela osatuko. Alegia, hasieratik argi utzi zuten alkateak eta udal gobernuak bere posizioa. Alardean parte hartzea erabakia zuten emakumeek segurtasuna eskatu zioten udalari, antzematen zen giroaren beldur, baina ezin zuela haien segurtasuna bermatu erantzun zien udalak.
EAJ-k eskatu zuen ordenantzan "soldaduak" hitza ordezkatzea "gizonak" hitzagatik, garbi gera zedin soldaduek gizon izan behar zutela nahitaez
Auzitegiek ebatzi ostean alardea diskriminatzailea zela, Alarde Tradizionalak erabaki zuen pribatizatzea, eta udal gobernuak alarde ofiziala (eta beraz ez diskriminatzailea) antolatu zuen hainbat urtez, baina inongo momentutan ez zuen legitimatu, ordura arte udalak zuen parte-hartzea ia hutsean utzi baitzuen. Azkenean, udala alarde ofizialetik deslotzea (eta beraz alarde parekidea ez antolatu behar izatea) lortu zuen alkateak.
2001ean, hainbat herritarrek eztabaidarako bitartekaritza eskatu zion udal gobernuari, baina horren ordez, Alarde Tradizionalarekiko errespetua eskatzen zuen komunikatua atera zuen udal gobernuak.
Irunek José Antonio Santano (PSOE) alkate berria zuelarik, Bidasoaldeko Emakumeek eskatu zuten alardea berriz ere udalak antola zezala, baina Santanok txosten juridiko bat eskatu zuen, alardea antolatzera behartuta zegoen ala ez jakiteko. Santanok berak esana da, gainera, 2000ko hamarkadan, berarentzat alarde bakarra zegoela, Tradizionala, eta bestea manifestazio bat zela, eta urte luzetan Alarde Tradizionalari baino ez zion egin harrera udaletxeko balkoitik. Beste era batera esanda, mespretxua eta ezikusia adierazi zion alarde parekideari, urte luzez.
Udalaren Berdintasun planetatik, alardeen inguruko puntua desagerrarazi zuen PSOE-k, horren inguruan eztabaidatu behar ez izateko
Udalaren Berdintasun planetatik, alardeen inguruko puntua desagerrarazi zuen PSOEk, horren inguruan eztabaidatu behar ez izateko.
2023an (alegia, duela bi urte eskas) egin zion Santanok lehen aldiz harrera Alarde Parekideari, Alarde Tradizionalari egitearekin batera. Alkateak, azken urteetan, normaltasunaren diskurtsoa haizatu du etengabe: nahi duenak aukera duela festa nahi duen gisan bizitzeko, festak arazorik gabe egiten direla Irunen, eta gatazka artifiziala dela, medioek sortua. 2023ko abendutik Irungo alkate den Cristina Labordak mezu bera zabaltzen duen heinean, eta beraz gatazkarik ikusi nahi ez den heinean, ez dirudi berau konpontzeko inongo asmorik duenik udal gobernuak.
Are gehiago, bi alarde eta itxura neutrala eman nahi den arren, Alarde Tradizionalarentzako dirua biltzeko antolatzen den egun berezian udal gobernukide batek baino gehiagok hartzen du parte.
Alardea udalak berak antolatu behar duela urtero eskatzen du Alardezaleak elkarteak. Udal gobernuak ez dio inoiz eskaera horri erantzun.
Garbiñe Biurrunen hitzetan, “une bat iritsiko da non batek baino gehiagok, eta instituzio batek baino gehiagok, atzera begiratuko duen eta esango duen, ‘baina nola utzi dugu hau gerta zedin? Zer nolako lotsa!’”.
Irungo Alarde Parekidean sortu berri den Meaka konpainiako kapitaina da Nagore Olaskoaga. Alarde Tradizionala vs. Parekidea, “kopuruak direnak dira, baina oso pozik gaude gazte askok eta askok hartzen dutelako parte Alarde Parekidean, eta beraiek dira gure herriaren oraina... [+]
Alderdi politiko guztietako ordezkariek egin diote harrera Alarde Publikoari.
Antxon Jauregik 19 urte ditu eta kantinera izango da Irungo alarde parekidean. Maskulinitate eredu hegemonikoari aurre egin eta hainbat muga mental eta sozial apurtuko ditu Jauregik, genero rol markatua duen kantineraren paperean. “Nire ametsa izan da betidanik, baina ez... [+]
Miren Etxebeste Ahal Dugu-ko Irungo Udaleko Berdintasun zinegotziak eman die alarde parekidekoei bandera. Haatik, Irungo alkate Jose Antonio Santanok ez die harrera egin, emakumeak baztertzen dituen desfileari bakarrik bideratuz arreta.
Halaxe dirudi bukatu ez den eztabaidak. Zuri-beltzekoa. 1997ko ekainaren 30eko argazkia bezalaxe. Ordurako ondo sartua zegoen kolorea analogikoan, ez horrenbeste zenbait burutan. Efemeride honekin egin dut topo egutegian, urteurren borobila aurtengoa Irunen, eta aztarka hasi... [+]
Zigarro mentolatuak, Dire Straits taldea eta “dabuten” esaten zuen jendea iraganeko kontuak dira. Inork aldarrikatzen ez duen iragan batekoak. Bazkari familiar batean zure osaba inoiz martxosoak ekarriko ditu gogora eta horri esker jakingo duzu existitu zirela. Are,... [+]
Jendetza bildu zen asteazken arratsaldean Irungo San Juan plazan, Su Txikian elkarte feministak egindako deiari erantzunez. "Alarde bakarra eta feminista" nahi dutela aldarrikatu zuten bertaratutakoek.
Erabat militantzian bizi ziren garai batean; lan ordaindua eta militantzia denborak bereizi zituzten ondoren beren egunerokoan; eta ama egin zirenean... beren lanbidea sortzeari ekin zioten, ordura arte militantziaz landu izan zuten feminismoa lan ordutan egin ahal izateko. Zer... [+]
Irugo alarde parekidearen aldeko borrokaren 25. urtemuga gogoratzeko "historiaren paseo" interaktiboa sortu du Parean elkarteak, 25 urtez zapiak lotuz ekimenaren barruan. Horrez gain kalean bertan ere egingo dute paseo hori hilak 19an, Mertxe Tranche historialariak... [+]
"Koronabirusak eragin duen osasun krisia" dela eta, ekainaren 30ean egitekoa zen Irungo alarde parekidea bertan behera utzi dute.
21. aldiz irten da alarde parekidea Irungo kaleetan zehar, San Martzialetan. Orain arteko parte-hartze handiena izan dute aurten konpainia parekideek, 1.800 pertsona. Herritarrek txalo artean hartu dituzten bitartean, Irungo alkateak eta Gipuzkoako ahaldun nagusiak ez diote... [+]
Aitorrek 13 urte ditu, “luma” dauka eta bullying homofobikoa jasan du ikastetxean, baina genero arauak zorrotz bete ordez, iseken jomuga izan daitekeela jakin arren, Irungo jaien aurretik ikasleek eskolan egiten duten Alardean kantinera izatea hautatu du... [+]
Irun eta Hondarribiko Alardeekin aski surik ez, nonbait, eta hara non bota nahi diogun gasolina gainera: batetik, "San Martzialgo Guduaren V. mendeurrena" fundazioa sortzearekin; eta, bestetik, Loiolan kuarteleratutako Tercio Viejo de Sicilia izeneko 67. zenbakidun... [+]
Irungo Brontë liburu-dendan bildu gara Mertxe Trancherekin. Non bestela? Liburuak ditu Tranchek pasio eta bizibide; denetik egin omen du horiekin: irakurri, saldu, ordenatu, idatzi, tailerrak gidatu… Beraz, elkarrizketa honetan, literaturaz aritu gara ezinbestean... [+]