Irungo alkateak lehenengoz egin dio harrera alarde parekideari

  • Alderdi politiko guztietako ordezkariek egin diote harrera Alarde Publikoari.

Irungo 2023ko alardea. Argazkia: @antxetairratia

2023ko ekainaren 30ean - 12:25
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Aurten, lehenengo aldiz alarde parekideari udaleko alderdi politiko guztietako ordezkariek egin diote harrera. Jose Antonio Santano alkateak jaso du lehenengo, EAJko, PPko, EH Bilduko eta Elkarrekin Podemoseko zinegotziekin. PSE-EEko gobernukideak eta hainbat erakundetako ordezkariak ere izan dira.

EH Bilduko zinegotzi Oihana Brionesek eman dio hiriko bandera Bidasoako konpainiako buruari. Bidasoko Hitzak jaso duen moduan, “Atzerapauso” gisa ikusi dute ekintza hau, gobernu ardurarik ez duen hautetsi batek eman behar izan diolako hiriko ikurra Alarde Publikoari. Iaz, Berdintasun zinegotzi zen Miren Etxebestek eman zien bandera alarde ez baztertzaileko kideei. Hala ere, Brionesek “ohore guztiz” eman du oihala, eta Bidasoa konpainiako buruak harro jaso du. Txalo zaparrada eta irrintzi artean, “Gora Irun! Gora San Martzial! Gora Bidasoa! Gora emakumeak alardean!” ohikatu du, parekidetasunaren alde dauden guztien izenean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irungo Alardea
Eguneraketa berriak daude