Gizon bat kantinera aterako da lehen aldiz Irungo alardean

  • Antxon Jauregik 19 urte ditu eta kantinera izango da Irungo alarde parekidean. Maskulinitate eredu hegemonikoari aurre egin eta hainbat muga mental eta sozial apurtuko ditu Jauregik, genero rol markatua duen kantineraren paperean. “Nire ametsa izan da betidanik, baina ez nuen uste lehen mutila izango nintzenik”.

Oraina arte, inoiz ez da gizonik aurkeztu kantinera izan nahian, ez alarde tradizionalean, ezta parekidean ere. Argazkian, Antxon Jauregi, kantinera aukeratu duten unean (arg: Irungo Alardea)

2023ko maiatzaren 15an - 01:00

Femeninotasunera gerturatzen den oro gaizki ikusi ohi da gizonengan, eta horren erakusgarri da inoiz ez dela gizonik aurkeztu kantinera izan nahian, ez alarde tradizionalean, ezta parekidean ere. Baina genero estereotipoek gure gorputz eta identitateetan hainbesteko presioa egiten duten gizarte honetan, bada muga horiek apurtzen dituenik.

Ate berri bat ireki du Antxon Jauregik: lehen aldiz, gizon bat kantinera rolean aterako da alardean. Badaki jende bati hazkura eragingo diola, halaxe esan du Diario Vascon, baina berdin zaiola gaineratu du, errespetatzen badute.

Irungo San Miguel auzoko konpainia aurten sortu da alarde parekidean, eta konpainia horretan aurkeztu du bere burua kantinera izateko Jauregik. Konpainiaren aldetik zabalik izan ditu ateak uneoro, eta garbi utzi dute ez dagoela araurik gizon batek kantinera aurkeztu ezin duela dioenik. Babes handia jaso duela dio Jauregik eta ilusioz espero ditu ekaina bukaeran ospatuko diren Sanmartzialak.

Haurrak aitzindari

Iaz, lehen aldiz, bi mutil kantinera atera ziren Donostiako haurren danborradan. Irunen, 13 urteko mutilaren kasua kontatu genuen duela lau urte: Irungo jaien aurretik ikasleek eskolan egiten duten Alardean kantinera izatea hautatu zuen. Ausardia eta segurtasuna behar da halakoetarako, isekarako jomuga erraz bihurtzen baita rol maskulinoetatik aldentzen den mutikoa, baina gizartean aurrerapausoak ematen ari garenaren adibide ere badira belaunaldi berriak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irungo Alardea
2023-06-30 | Ilargi Manzanares
Irungo alkateak lehenengoz egin dio harrera alarde parekideari

Alderdi politiko guztietako ordezkariek egin diote harrera Alarde Publikoari.


Hemeroteka
Zuri-beltzaren gainetik, zuri-gorria

Halaxe dirudi bukatu ez den eztabaidak. Zuri-beltzekoa. 1997ko ekainaren 30eko argazkia bezalaxe. Ordurako ondo sartua zegoen kolorea analogikoan, ez horrenbeste zenbait burutan. Efemeride honekin egin dut topo egutegian, urteurren borobila aurtengoa Irunen, eta aztarka hasi... [+]


2022-06-30 | ARGIA
Lehen aldiz Udal Gobernuko kide baten eskutik jaso du hiriko bandera Irungo alarde parekideak

Miren Etxebeste Ahal Dugu-ko Irungo Udaleko Berdintasun zinegotziak eman die alarde parekidekoei bandera. Haatik, Irungo alkate Jose Antonio Santanok ez die harrera egin, emakumeak baztertzen dituen desfileari bakarrik bideratuz arreta.


Irungo alardea eta Braveheart nafarra

Zigarro mentolatuak, Dire Straits taldea eta “dabuten” esaten zuen jendea iraganeko kontuak dira. Inork aldarrikatzen ez duen iragan batekoak. Bazkari familiar batean zure osaba inoiz martxosoak ekarriko ditu gogora eta horri esker jakingo duzu existitu zirela. Are,... [+]


Eguneraketa berriak daude