Sai arreen kopurua kontrolatzea eskatu du EHNEk, erditze garaian aziendei eraso egiten dietelako

  • Nafarroako EHNE nekazari sindikatuak eskatu du Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentuak neurriak har ditzala “gure lurraldean putreen populazio neurrigabea konpontzeko”.


2020ko ekainaren 18an - 13:42

Sindikatuaren esanetan, espezie honek bere ohitura naturalak aldatu ditu “hegazti sarraskijale gisa eta jarrera oldarkorragoak hartu ditu”. Horren ondorioz, “aziendei eraso egiten diete eta abeltzain asko erditze garaian euren animaliak ia modu iraunkorrean ukuiluratzera” behartzen dituzte. Afiliatu batek bidalitako argazkia erakutsi dute egoeraren erakusgarri.

Duela egun gutxi Pablo Muñoz Nafarroako Gobernuko Ingurumeneko zuzendariari egoeraren berri eman diotela adierazi du EHNEk oharrean, eta hark arazoa badagoela onartu zuela, baina irtenbiderik eman gabe. Laguntza ekonomikoak eskaini zizkiela erasoak daudenerako. Hala ere, jarraitzen du sindikatuak, “ordain horiek jasotzeko, albaitari baten aldeko txostena behar da, aberea hil aurretik erasotua izan dela aitortuz, baina askotan ez da erraza hau frogatzea, putreek osorik jaten dutelako azienda”.

Horregatik guztiagatik, kalte-ordainen kudeatzea arintzea eskatzen dute eta bestelako neurriak ere hartzea: “Hegazti sarraskijaleek funtsezko eginkizuna betetzen dute kate trofikoan, eta gure azienden erabilera tradizionalarekin batera bizi izan dira historikoki. Hala ere, uste dugu hegaztien ugaltzea arazo bihurtu dela, eta aurre egiteko garaia dela, haien kontserbazioa kudeatzen duten erakundeen eta erasoen eraginpean daudenen artean adostutako konponbideak bilatuz”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Abeltzaintza
Caparrosoko makroetxaldean ingurumen-delituen aztarnak aurkitu ditu Tafallako Epaitegiak

Ikerketaren zantzuak aintzat hartuta errudunak epaitu eta kalte-ordaina ezarri dezan eskatu diote Nafarroako Gobernuari Sustrai Fundazioak eta Greenpeacek. "Babes bereziko eremu bat kaltetu zuten isurketek", eta hartara, "ingurumen delitu" kontsideratzen... [+]


2024-01-18 | ARGIA
Nafarroako Gobernuak Baztango Erdiz inguruan magnesita meategia eraikitzeko plana onartu du

Nafarroako Gobernuak asteazken honetan onartu du proiektua udalerriz gaindiko eragina duen plan modura (UGEP), eta horren ondorioz, Magnesitas Navarras SAk 25 urtez ustiatu ahal izango du Erdizen ireki nahi duen meatzea.


Eguneraketa berriak daude