Saharatik nola kanporatu dituzten azaldu dute Askapenako brigadistek

  • Mendebaldeko Saharan zeuden Askapena talde internazionalistako brigadistak kanporatu ditu Marokok. Gertakaria nola bizi izan duten azaldu dute bideo batean.


2014ko abuztuaren 6an - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Bideoko adierazpenez gain, Maialen Saenz de Okariz brigadistarekin hitz egin du Info7 irratiak. Gertakariak azaltzearekin batera, jasan duten kontrolaren berri eman du.

Askapenako brigada kanporatu badute ere, beste hainbat elkartasun mugimenduk ere Marokok ezarritako trabak jasan dituztela gogoratu du brigadistak. "Marokoko poliziak kanpoko jendea ikusten duenean zuzenean doaz beraiengana, argi dago ez dutela inor sartzen utzi nahi, hemendik informazioa ateratzea ez zaie batere interesatzen".

Jazarpenak jazarpen, aurrera segitzeko borondatea erakutsi du Saenz de Okarizek. "Gu kanporatuak izan arren, honek gogoa ematen digu lanean jarraitzeko".


Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.