"Sagardo lurrintsuak dira, freskoak eta iazkoak baino alkohol graduazio txikiagoa dutenak"

  • Euskal Sagardoa osatzen duten 49 sagardogileen 75 produktu aurkeztu dituzte astelehenean Bilbon. "Sagardo orekatuak eta alkohol graduazio txikiagokoak" dira, azaldu du Kontseilu Arautzaileak, %100 bertako sagarraz eginak diren sagardoez.

Euskal Sagardoa jatorri-deituraren koordinatzaile Unai Agirre (eskuinetik hirugarrena), jatorri-deitura sustatzen duten hainbat sagardogile eta sagargilerekin eta erakunde publikoetako ordezkariekin batera, Bilbon emandako prentsaurrekoan / EUSKAL SAGARDOA

2022ko ekainaren 14an - 12:12

Uzta "handia" izan da 2021ekoa, sagardogileen hitzetan. Guztira, 3,5 milioi litro Euskal Sagardo ekoiztu dira bertako 6 milioi kilo sagarrekin, iaz baino hiru aldiz gehiago. "Sagardo lurrintsuak dira, freskoak eta iazkoak baino alkohol graduazio txikiagoa dutenak". Aurkeztu dituzten 75 sagardoak 250 sagargileren aleekin eginak dira.

Aurtengo uztak aukera handia eskaini die sagardogileei, proposamen berriak egiteko. "Gauza bereziak merkaturatzen ari dira" diote Euskal Sagardoatik: lursail jakineko sagardoak, sagar mota jakinekoak, kriantzakoak, egurrean paseak eta abar.

Dibertsifikazioa

"Euskal Sagardoa zigilua daramaten sagardoek bi ezaugarri nagusi dituzte", azaldu dute jatorri deituraren ustattzaileek: "%100 bertako sagarrarekin eginak dira eta kalitate-bermea dute. Baina hirugarren ezaugarri bat ere badute, dibertsifikaziorako aukera zabaltzen ari direla".

"Azken bi urtetako ez ohiko egoeraren ondoren, sagardo sektorea etorkizunerako pausoak ematen ari da", gaineratu dute. "Linealetan sagardoaren presentzia eta posizionamendua hobetzeko lanean jarraitzen du, eta horrez gain ostalaritzarekin ere lanean hasi da Kontseilu Arautzailea buru belarri. Taberna, jatetxe, elkarte eta abarretan Euskal Sagardoak presentzia handitzea izango da helburua eta horretarako Euskal Sagardo kartak egiteko aukera, materiala izateko aukera eta formazioa eskainiko dira".

Sagardotegi denboraldi "berezia"

Sagardotegi denboraldia hizpide hartuta, 2022ko denboraldia ere "ezohikoa" izan dela nabarmendu dute, ezin izan baitzen otsaila erdialdera arte txotxik egin. "Aurtengo denboraldia ere, sagardo berria botila garden eta pitxarretan dastatuz hasi zuten bezeroek, eta otsaila erditik aurrera izan da zutitu eta txotxetik dastatzeko aukera".

Hala, 2021arekin alderatuta, bataz beste % 25handitu dira sagardotegien erreserbak. "Irteera, dastatze eta bisita gidatuen inguruan, iazko urte osoko erreserba datuak gainditu ditugu dagoeneko Sagardotegi Denboraldian. Nabarmentzekoa da garai honetan dastatze gidatuek izan duten eskari kopurua".

Kontsumo ohiturei dagokienean, bestalde, joera aldaketa sumatzen da, eguerdiko zerbitzuak igo baitira, eta gauetakoak jaitsi.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sagardoa
"Euskal Sagardoa" jatorri deituran zazpi lurraldeetako sagardogileak izendatuko dituzte

Euskal Sagardoaren eremu geografikoa EAEtik zazpi lurraldeetara handitzeaz gain, mugaren bi aldeetako sagar motak ere Jatorri Deituran sartzea adostu dute. Dagoeneko tramitazio guztiak martxan jarri dituzte, eta izapide administratiboa ixtear dute.


2023-12-17 | Jon Torner Zabala
Stalinen mandatupean gatibu hil zen botanikari sobietarra

Nikolaï Ivanovich Vavilov, Moskun jaioa 1887ko azaroaren 25ean. Hainbat elikagai kultibaturen jatorria identifikatu zuen botanikari eta genetista. 1940an, Ukrainako lurretan haziak biltzen ari zela, polizia sekretuak atxilotu egin zuen, eta 1942an gulag batean sartu zuten... [+]


2023-12-17 | Jon Torner Zabala
Sagarrondu
Sagastia okupatu, hura biziberritzeko

Jaiotzez hangoak ez baina Donostia inguruan bizi diren zazpi-zortzi neska, trans eta bollerak osatzen dute Sagarrondu “desjabetuon ekoizpen taldea”. 25-30 urteren bueltakoak dira ia denak, kaletarrak, baina lurrarekin lotura dutenak; bakarren bat aritua da lehen... [+]


2023-12-17 | Jon Torner Zabala
Usurbilen, esperientzia parte-hartzaile eta burujabea

Usurbilen (Gipuzkoa), 30 urteren bueltan dabiltzan bost gazte sagardoa egiten hasi ziren duela zortzi bat urte. Beñat Irazusta, Mikel Rosales, Josu Furundarena, Aitor Pagola eta Joxe Mari Zubimendi –“kalekumea ez den bakarra”, Irazustak esan... [+]


2023-10-30 | Garazi Zabaleta
Eztibeltza kooperatiba
“Afizioa ofizio bihurtu zaigu sagardotegiarekin”

Baztango sagar mota baten izena da eztibeltza, eztigorri eta eztixuriarekin hirukotea osatzen duena. Iaztik, baina, bertako kooperatiba baten izena ere bada Eztibeltza. Kirikoketa besta, Baztango sagarraren kultura eta Arizkungo Gamioxarrea dolaretxea bultzatzeko lanean urteak... [+]


Eguneraketa berriak daude