"Euskal Sagardoa" jatorri deituran zazpi lurraldeetako sagardogileak izendatuko dituzte

  • Euskal Sagardoaren eremu geografikoa EAEtik zazpi lurraldeetara handitzeaz gain, mugaren bi aldeetako sagar motak ere Jatorri Deituran sartzea adostu dute. Dagoeneko tramitazio guztiak martxan jarri dituzte, eta izapide administratiboa ixtear dute.


2024ko urtarrilaren 22an - 12:17
Azken eguneraketa: 2024-01-23 13:11:42
Ezkerretik eskuinera: Unai Agirre, Euskal Sagardoa Jatorri Deituraren zuzendaria; Aierdi, Nafarroko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko sailburua; Arantxa Tapia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen sailburua; Joseba Erramundeguy, Euskal Herria Hirigune Elkargoko, mugaz gaindiko, Europako eta nazioarteko kontseilaria; eta Bixintxo Aphaul, Domaine Bordattoko sagardogilea.

Euskal Sagardoa, Pirinioetako mugaz gaindiko Jatorri Deitura duen lehen edaria izango da. Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabatik, Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoara hedatuko dela adierazi dute, eta eremu geografikoa zabaltzeaz gain, Jatorri Deituraren araudi bakarrean mugaren bi aldeetako sagar motak sartzea erabaki dute. Dagoeneko Europar Batasunak jaso ditu baimen administratibo guztiak eta izapide administratiboa ere Bruselarekin ixtear da, adierazi dutenez.

Araudi bera izateaz gain, kudeaketa eta zertifikazioa ere bateratuta egitea adostu dute eta horretarako HAZI-ko Kontrol eta Zertifikazio arloa dagoeneko hasia da INAOrekin harremanetan Frantzian ere homologatua izateko eta Jatorri izendapenaren zertifikazioa HAZIk egin dezan.

Nafarroako sagar eta sagardogileak ere proiektu honetara batu dira eta prozedura honi heltzeko konpromisoa hartua dute Kontseilu Arautzaileak, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak. “Nafarroako iparraldea sagar ekoizlea da, sagardotegi batzuk badira eta hemengo baldintza klimatiko berak dituzte, beraz, logikoa da Nafarroa proiektura batzea”, adierazi du Bixintxo Aphaulek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sagardoa
2023-12-17 | Jon Torner Zabala
Sagarrondu
Sagastia okupatu, hura biziberritzeko

Jaiotzez hangoak ez baina Donostia inguruan bizi diren zazpi-zortzi neska, trans eta bollerak osatzen dute Sagarrondu “desjabetuon ekoizpen taldea”. 25-30 urteren bueltakoak dira ia denak, kaletarrak, baina lurrarekin lotura dutenak; bakarren bat aritua da lehen... [+]


2023-12-17 | Jon Torner Zabala
Stalinen mandatupean gatibu hil zen botanikari sobietarra

Nikolaï Ivanovich Vavilov, Moskun jaioa 1887ko azaroaren 25ean. Hainbat elikagai kultibaturen jatorria identifikatu zuen botanikari eta genetista. 1940an, Ukrainako lurretan haziak biltzen ari zela, polizia sekretuak atxilotu egin zuen, eta 1942an gulag batean sartu zuten... [+]


2023-12-17 | Jon Torner Zabala
Usurbilen, esperientzia parte-hartzaile eta burujabea

Usurbilen (Gipuzkoa), 30 urteren bueltan dabiltzan bost gazte sagardoa egiten hasi ziren duela zortzi bat urte. Beñat Irazusta, Mikel Rosales, Josu Furundarena, Aitor Pagola eta Joxe Mari Zubimendi –“kalekumea ez den bakarra”, Irazustak esan... [+]


2023-10-30 | Garazi Zabaleta
Eztibeltza kooperatiba
“Afizioa ofizio bihurtu zaigu sagardotegiarekin”

Baztango sagar mota baten izena da eztibeltza, eztigorri eta eztixuriarekin hirukotea osatzen duena. Iaztik, baina, bertako kooperatiba baten izena ere bada Eztibeltza. Kirikoketa besta, Baztango sagarraren kultura eta Arizkungo Gamioxarrea dolaretxea bultzatzeko lanean urteak... [+]


Eguneraketa berriak daude