Ruper Ordorika Artzibarko Hiriberrin


2024ko ekainaren 19an - 15:44
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Iruñetik berrogei minutura, Artzibarren, Hiriberri herri ttipia, bi dozena bizilagun dauzkana. Bertako emanaldira Ruper Ordorikarekin batera azaldu zen Martin Larralde, Ruperren emanaldietan sekula falta ez den lagun zaharra. Egia da beste lagun anitz ere agertu zirela, Hiriberrin jarritako karpa handiskoa betetzeko lain. Bihotz egoskorra izaki gurea, Artzibarrekoak ez ezik Agoitzekoak ere, aetzak eta Iruñerritik eta are mugaren bertze aldetik hurbildutako Ruper-zaleok bildu ginen; alde genuen garagarzaroko giro goxoa eta, aspalditxotik iraganda ere, baita Haize Garizumakoa ere.

Errudun sentitzen denik ere bada, sakelakoa autoan ahaztuta ezin izan zuelako irudirik edota bideorik jaso, eta gero lagun eta senideei matraka ematen ibili baita saioaren oroigarri bat izateko, zeren eta saioak grabatzea merezi zuen, eta autoa Hiriberrira heldu aitzineko azken bihurgunean utzia zuen sakelakoa ahantzita. Egin kontu: bertan bizi den lagun euskaldun batek baieztatu zidanez, Hiriberrin gutxitan bildu da horrenbeste auto, ezta Hiriberriko jaietan ere.

Artzibarrekoak ez ezik Agoitzekoak ere, aetzak eta Iruñerritik eta are mugaren bertze aldetik hurbildutako Ruper-zaleok bildu ginen; alde genuen garagarzaroko giro goxoa, baita Haize Garizumakoa ere

Izen zaharrak eta lagun berriak entzuteko eta ikusteko giro ederra sortu zen emanaldian, eta Ruper Edertasunaz mintzo zitzaigun, baina ez soilik edertasunaz, maitasunez eta engaiamenduz ere bai: Zaindu maite duzun hori horren lekuko. Emanaldian ene belarri eta Ene begiek jaso zuten Fernando Pessoa poetaren heteronimo Aberto Caeiroren bisita, eta gero, Ruperrek Joan soseguz xuxurlatu zion, bidea emateko Dionisio Cañas poetaren Zerutik gertu ez da ondo egoten poemari eta eskaintza bat egiteko: Geratu zaitez nirekin. Gustura geldituko ginen, Ruper, baina bederatziak eta hogei abantzu ziren, saioa biribiltzeko tenorea, beraz. Etxahun Iruri xiberotarraren Ama Euskadi hautatu zuen emanaldia finitzeko, bis bakarra, maleruski, egin aitzin.

Autorako buelta xamurragoa egin zitzaidan: aldapan behera zelako ala emanaldi gogoangarri bat gozatua nuen sentsazioa neramalako? Artzibarko Hiriberri, herri ttukun askoa, mendi ederrez inguratua, eta larunbat ezkero Ruper Ordorikaren emanaldi gogoangarri bat eman zen Artzibarko herri txiki polit hori.

Josu Jimenez Maia, idazlea

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
Statkraft, Kutxabank eta Azpeitiko Udala

Ia oharkabean pasa da joan zen asteazkenean (2025eko ekainak 18) Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen iragarkia.

Izenburua: Azpeitiko 5. poligonoko 58. lurzatian aldi baterako estazio meteorologiko bat
interes publikokotzat deklaratzeko eskaera (GHI-049/25-J01)
. Hemen... [+]


Ugatza Azazetan: kontserbazioa edo txikizioa?

Joan den igandean, ekainak 15, ugatzari buruzko artikulu interesgarria argitaratu zuen Rosa Canchok El Correo egunkarian. Azken urteotan hegazti sarraskijale adierazgarri honek Araban bizi duen itxaropen onaren egoeraz hitz egiten zen testuan. Arabako Foru Aldundiko Ingurumen... [+]


Euskadi nazioa da

2025eko Aberri Egunean, Imanol Pradales lehendakari jaunak “Euskadi Nazioa da” eta “hemen jarraitzen dugu eta jarraituko dugu, gure hizkuntzarekin eta gure nazio nortasunarekin, ez izan zalantzarik”, ozenki esan zituen.

Euskalduna naizen aldetik,... [+]


Arabako Herri Unibertsitatea: Krisi eko-sozialaren inguruko laborategi bizia abian da

Noizbehinka aipatu ohi da zientzia, edo hobe esanda akademia, gizartetik urrunegi dagoela. Gauzak honela, aditu eta arituen arteko distantzia ahalik eta txikien izatea da jasangarritasunaren zientziaren zioetako bat. Jasangarritasunaren arloan aritzen garen zientzialariok... [+]


Non daude kaparrak?

Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]


“Zaurgarritasun Indizea”, Jaurlaritzak nahi duena egiteko koartada

Nork sinesten du urtebetean Ordiziako errealitatea goitik behera aldatu dela eta desorekak desagertu direla?

Udaberriko oporren ataritan egunkarietan Begoña Pedrosak eman zigun titularra: Ordiziak ez du desorekei aurre egiteko plan berezirik behar... [+]


2025-06-02 | Behe Banda
barra warroak
Politikoa ez den poesia idazteko

Zein da otordu egoki baten proportzioa. Nondik dator egunero ahora eramaten dudan ogia. Zergatik ez dut goserik. Nork erabakitzen du zu ez zarela ni, gu ez garela berdinak. Nola egiten da janaria. Non altxatzen dira dorre garaiak eta non harresi mortalak. Nork jaten du eskuekin... [+]


2025-05-28 | Joan Mari Beloki
Istanbul II

Europako lau presidente gudazaleek (Emmanuel Macron, Keir Starmer, Friedrich Merz eta Donald Tusk), maiatzaren 10ean 30 egunetako su-etena exijitu zioten Vladimir Putini. Errusiako presidentearen erantzuna: “Maiatzaren 15ean has gaitezen bakea negoziatzen... [+]


40 minutu Iratxerekin

Historikoa izan da, Monarkia Espainiarreko epaitegi batek honako ebazpen hau onartu du: "Iratxe Sorzabal zaintzeaz arduratzen ziren funtzionarioek elektrodoak aplikatu zizkioten deklaratzera behartzeko, eta horrek zera dakar, haren oinarrizko giza eskubideak nabarmen... [+]


Itzali sistema, piztu alternatibak

Energia eta telekomunikazio burujabe eta iraunkorraren aldeko manifestu kolektiboa.


2025-05-19 | Behe Banda
barra warroak
Zeri Kantatzen Diogun

Israelgo Estatuaren aldeko funts batek Espainiar Estatuko makrojaialdi gehienak erosi ditu. To. Hondartza ondoan noria eta guzti duen jaialdia zein hardcoreta tatuajedunak joaten direna, 1.400 miloi euroko trukea, Palestinako kolonia israeldarretan etxebizitzak eraikitzeko... [+]


Gorrotoa, arrazakeria eta xenofobia postontzietan banatuz

Gasteizko Arana auzoan Nazioarteko Babeserako Harrera Zentroa birgaitzeko lanak hasi ondoren, bizilagun okupatuak eta kezkatuak garen aldetik eta Euskal Herria benetako harrera- herria izan dadin, berriz ere publikoki posizionatu beharra ikusi dugu. Beste behin ere lengoaia... [+]


Zure onurarako da

Ikusiz zenbat psikologok, medikuk, terapeutak… metodo mirakuluak partekatzen dizkiguten, pentsa daiteke haurren heziketa nazioarteko kezka dela eta denok adituak bilakatu garela.


Soluzioa ez da teknikoa, soziala da; Arnaldo Otegiri erantzuna

Azken asteotan, energia berriztagarriei buruzko eztabaida komunikabideetan zabaldu da. Euskal Herrian, lehenik eta behin, Aritz Otxandianok jasandako erasoaren kasu mediatikoa izan genuen, berak energia berriztagarrien aldeko jarrerari egotzi ziona; handik egun gutxira,... [+]


GFAren Lurralde Oreka Berdeko Departamenduaren konpromiso eza

Izenak, berez, ez du izana gordetzen. Papera ez da nahikoa, nahiz eta paperak denari eusten dion. Busti arte. Halaxe gertatu da Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Oreka Berdeko Departamenduarekin. Izan ere, izenak gorde beharko lukeen izanari uko egin dio; besteak beste, 2023ko... [+]


Eguneraketa berriak daude