Rodrigo Ratok kartzelan amaitu du, M15aren garaian antolatutako herri akusazio baten ondorioz

  • "Gizarteari barkamena eskatu nahi diot" esanaz espetxean sartu zen ostegunean Rodrigo Rato Espainiako presidenteorde ohia eta Nazioarteko Diru Funtseko zuzendari ohia. Finantza krisiaren arduradunetako baten gisa hartua da sektore askoren partetik. Berarekin batera, bi urtetik gorako zigorrekin Ezker Batuko Moral Santin eta PP, PSOE, CCOO eta UGT-ko ordezkari gehiago kartzelaratuak izan dira.


2018ko urriaren 26an - 12:22
Rodrigo Rato Soto del Real kartzelara sartzeko bidean.

"Hau ez da besterik gabe gertatu" adierazi dute 15MpaRato plataformako kideek pozik. Plataformako kideek, herritarren borrokaren emaitza zuzena dela espetxeratzea eta gizarte zibilak hasieratik bultzatu ez balu, lehen edo bigarren urtean artxibatuko zutela kasua adierazi dute.

Aldi berean, “kasu honetan pertsona fisikoen gainetik, ustelkeriaren arduradun diren eta zigorgabetasun osoz jarduten duten alderdi politikoak epaitzen dira”, nabarmendu dute.

 

 

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ustelkeria
EAJk Mundakako bere alkatea presionatzen zuen, udaleko idazkariaren gainetik aritzeko

Mundakako alkatea Mikel Bilbao zen gertaerak deskribatzen diren garaian, 2019 eta 2020an, eta EAJko herriko Uri Buru Batzarrak presioa egin zion aurreko udalak kontratatutako zerbitzu juridikoak berriz kontratatzeko. Udaleko idazkariak kontratazio horren aurkako txostena egin... [+]


Ustelkeriaren normalizazioa

904.000 milioi euro. Hori da ustelkeriaren kostua urtean Europar Batasunean, 2020an egindako ikerketa baten arabera. 2008. eta 2020. urteen artean 3.743 ustelkeria kasu plazaratu ziren komunikabideetan Espainiako Estatuan, horietatik 109 Hego Euskal Herriari zegozkien. Atzera... [+]


Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


'Bidegi auzia' berriz ireki eta txosten independentea egiteko agindu du Gipuzkoako Auzitegiak

EH Bilduren helegite baten bidez, Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak berriz ireki du Bidegi auziko bi kereiletako bat, AP1 autobidearen Eskoriatza-Arlaban zatiari dagokiona. Pasa den irailean Azpeitiko epaitegiak erabaki zuen kasua behin behinean artxibatzea. Orain, auzitegiak... [+]


Jaurlaritzak ez zuen Zubietatik Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioaren berri

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak ez zuen Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioari buruzko informaziorik; hala dio Eusko Legebiltzarrera igorritako dokumentazioan. Gipuzkoako erraustegia kudeatzen duen Ekondakinek lixibiatuak bidaltzen jarraitu zuen, Ecofert enpresak... [+]


Eguneraketa berriak daude