Ziur aski zuetako askok gogoratuko du Robin Hood ipuinetako pertsonaia: Erregeren soldaduen jazarpenetik ihesi, Sherwoodeko basoan ezkutatzen zen eta bertan bide-lapur aritzen zen. Ustez, aberatsei lapurtzen zien pobreei emateko. Kontua da Robin Hood bezalako bide-lapurrek, kondairatik bazuten arren, errealitatetik ere bazutela. Eric Hobsbawm maisuak bide-lapur sozial modura definitu zituen.
Hobsbawmen arabera, bide-lapur sozialen ohiko profila hauxe izaten zen: injustiziaren baten ondorioz edo arrazoi ekonomikoak zirela medio ihes egin behar izan zuten pertsonak ziren, eta beraz, bizirauteko lapurgintza ogibidetzat hartu behar izan zutenak. Botereak edo justiziak delitugiletzat zituen eta gogorki jazartzen zituen, baina nekazarien eta herri xehearen babesa zeukaten. Izan ere, herri xeheak haien egoera bidegabetzat hartzen zuen eta babesa edo konplizitatea ematen zieten bide-lapurren bandei, beti ere baldintza bat betetzen bazuten: bide-lapur sozialek ezin zieten sekula nekazari pobreei ebatsi, nekazarien komunitatearen parte baitziren.
Bide-lapur sozialen fenomenoa boterearen bidegabekerien aurkako erresistentzia keinu edo jende zapalduaren biziraupen estrategia modura interpretatu izan da. Alabaina, bide-lapur sozialek ez zuten sekula politika eraldatzailerik martxan jarri. Borroka mugimendu bat baino, boterearen eta bidegabekeriaren aurkako erresistentzia instintibo bat izan ziren; programa eraldatzaile definiturik gabekoa. Gainera, ipuin, kondaira eta kantuetan pertsonaia horien figura mitifikatu den arren, iturri historikoetan ez da ebatsitakoa birbanatzen zutelako frogarik aurkitu.
Bide-lapur sozialena fenomeno unibertsala izan da, Industria Iraultzaren aurreko gizarte atzeratuetan, boterearen kontrolpetik urruti geratzen ziren tokietan presente egon da, munduko kontinente guztietan. Euskal Herrian ere mota horretako bide-lapurrak izan dira. Larrauriko Bautista Landa Tretatxuri, esaterako, lapurren gobernadorea esaten zioten eta 1751 eta 1753 artean Bizkaiko bidaiariak eta jauntxoak izutu zituen, Hektor Gonzalez historialariak ikertu duenaren arabera. Joseba Agirrezkuenagak, halaber, Manuel Antonio Madariaga Patakon-en (1796-1850) berri eman digu. Hartaz zera esaten zen: lapurre zan baie, errukitzue. Usabarri kendu ta alargunei emon. Gisa berekoa omen zen Bardeetako Santxiko Rota.
Bide-lapur sozialak gizarte industrialaren zabalpenaren eta komunikazio sistemen zein garraiobideen garapenaren ondorioz desagertu ziren. Baina auzune periferikoetako no-go zone direlakoetako delitugileak ez al dira Robin Hooden oinordekoak? Izan ere, iruditzen zait egungo kale-lapur horiek, atzokoak bezala, erresistentzia keinu hutsa direla, txirotasunaren ondorio; baina ez hura desagerrarazteko programa bat.
Ituren (Nafarroa), 1777. Erramun Joakin Sunbil (1755-1821) arotza Donamariako Joana Mari Ezpondarekin ezkondu zen. Ia 40 urte eman zituzten ezkonduta, Joana Mari 1806an hil zen arte. Eta tarte luze horretan, noizbait, Iturengo arotzak santu baten kobrezko estatua urtu omen zuen... [+]
Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]
Antropologo eta ingeniaria den Yayo Herrerok dioen bezala, datu bat da. Horren jatorria ulertzeko erraza den baieztapen xume batean laburbil daiteke: Lurra agortzen ari da.
Gaia konplexua da. Ikuspegi asko daude, interesak gurutzatzen dira, informazioa desinformazioarekin... [+]
Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]
Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]
Goizaldeko lehenengo eguzki-izpiekin batera zabaldu ditu ateak Kirikiño Ikastolak. Zapatua da, auzolan eguna. Parte-hartze batzordeko arduradunak irrintzia egin eta lanera bideratu ditu bertaratu diren ehundik gora partaide: “Hemen erronkak denonak dira! Aurrera,... [+]
Amasa-Villabonako EH Bilduk argitaratutako idatziaren harira, hainbat adierazpen egin nahiko genituzke. Lehenik eta behin, argi utzi nahi dugu larrialdi klimatikoari aurre egitearen urgentzia ukaezina dela, eta horregatik, krisi honekiko dugun kezkagatik beragatik jartzen dugula... [+]
Hainbat talde "neonazik" azkenaldian Irunen zabaltzen ari dituzten mezuak salatu dituzte asteazkenean Harrera Sareak eta hainbat kolektibok herrian. Eskuin muturreko "auzo patruilak" antolatzen ari direla salatu dute, eta hauek jendearen jatorriaren arabera... [+]
Euskalgintzaren Kontseiluak deituta, Espainiako Auzitegi Gorenak joan den astean ebatzitako sententzia salatzeko prentsaurreko bateratua egin dute Bilbon. Sententzia "euskal gizartearen eta euskal erakundeen borondate demokratikoaren aurkako eraso zuzena" dela... [+]
Egun EH Bilduren esku dagoen udalak ia milioi bat euro itzuli beharko lioke foru erakundeari, duela hamairu urte, EAJ agintean zenean, diru-laguntza bat ez zelako behar bezala erabili, baizik eta iruzurra egiteko, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi duenez. Eskaerak erabat... [+]
Eusko Jaurlaritzako Ogasuneko Kontrol Ekonomikoko Bulegoak barne txosten bat egin zuen Ertzaintzak jaso dituen 300 BMWen esleipen kontratuaren hainbat baldintza kritikatzeko. Ezarritako baldintzak zehatzegiak eta murriztaileegiak zirela salatu du ogasunak, eta horrek enpresa... [+]
Bi aste barru hasiko diren hiriko jaietan txosna jartzen utzi ez dietela salatzeko kanpaldia egin nahi zuten Gasteizko GKSk eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistak, Andre Maria Zuriaren plazan. 20:30ak aldera, ertzainak oldartu egin dira kanpaldian zeudenen aurka, eta bi... [+]
Milaka pertsonak modu aktiboan parte hartu dute, eta hala jarraitzen dute, XXI. mendeko holokausto telebisatu handienaren aurka protestatzeko, eta pertsona horiei errespetu eta miresmen handiena zor diet. Baina, gizateriaren zoritxarrerako, askoz gehiago dira, egoerarekin... [+]
Jarduera ekonomikoak sinplifikatzeko eta lehiakortasuna indartzeko aitzakiarekin, Europa mailan baita Europar Batasuneko hainbat estatutan ere, klima, ingurunea eta giza osasuna kaltetuko dituzten legeak biderkatzen ari dira 2024tik, askotan interes pribatuen lobbyen eraginpean... [+]