Euskal presoen egoera larria dela eta, bestelako espetxe politika garatzeko deia egin die Frantziako eta Espainiako gobernuei.
Aterki zuriekin eta "Resolution" lelopean, 600 pertsona inguruk parte hartu dute Sare Herritarra plataformak eraiki duen mosaikoan, larunbatean Donostiako Kontxako hondartzan. Hasiera batean manifestazioa eta mosaikoa egitea zen asmoa, baina koronabirusak eragin duen egoera dela eta, mosaikoa solik eratu dute. Bestelako espetxe politika garatzeko eskakizuna luzatzea izan du helburu ekintzak. Elkarretaratzera batu ziren, besteak beste, EH Bildu, EAJ, Podemos alderdiak eta ELA eta LAB sindikatuetako ordezkariak. CCOOk ere, hitzetz babestu zuten Sareren ekintza, baina ez zen elkartaratzean izan.
Joseba Azkarragak eta Inaxio Oiartzabalek egungo espetxe politika "helduleku eta gizatasun gabeko espetxe politika" dela salatu dute. Pandemiaren egoerak egoera are gehiago okertu du espetxeetako bizikidetza eta honekin amaitzea eskatu die Espainiako eta Frantziako gobernuei.
Sareko bozeramaile den Bego Atxak beren eskakizunak zein diren aipatu du: adinekoak diren eta gaixotasun larriak edo sendaezinak dituzten presoak aske uztea, urruntze politikarekin amaitzea, eta "etxeratze prozesuak martxan jartzea dakarren gradu progresioa" ahalbidetzea. Atxak, Andaluzian edo Galizian bizi diren presoek, eta berauen familiek bizi duten egoera gordina azaleratu du, azpimaratuz 40 kilometro egin behar dituztela bisitan igaro dezaketen minutu bakoitzeko.
Mosaikoa Donostiako Kontxako Hondartzan #Resolution Etxera! lelopean; konponbidearen, elkarbizitzaren eta presoen etxeratze prozesuaren alde. #IzanBidea pic.twitter.com/AJSolCVsPg
— Sare #IzanBidea ↗️ (@sare_herritarra) October 24, 2020
Ekimena larunbatean abiatuko da, Lesakatik, eta igandean amaituko da, Iruñean. Behin betiko konponbidea eskatzeko eta oraindik etxerako bidea egiteko duten presoen eskubideak aldarrikatzeko, orotara 544 kilometro egingo dituzte. Ekimena aurkezteko agerraldia... [+]
ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT-LKN, CNT, HIRU, EHNE eta ETXALDE sindikatuak, Sarek abiatutako Gotzon SOS kanpainara batu dira. 2019an antzeman zioten gaixotasun genetiko sendaezina 68 urteko preso politiko bilbotarrari. Sindikatuek gaixotasun larriak dituzten presoak kartzelatik... [+]
Frantziako Poliziak 2002an atxilotu zuen zumarragarra, eta 30 urteko zigorra betetzen ari da. Sare Herritarrak mobilizazioa deitu du datorren ostiralerako, Urretxuko Potros Plazan.
Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.
Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]
Datorren larunbaterako, urtarrilaren 11rako, Sare Herritarrak euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa deitu du, beste urte batez, Bilbon. Aukera paregabea da gure herriarentzat elkarbizitzaren bidean aurrera egiteko, hainbat hamarkadatan liskar bortitzetan murgilduta egon... [+]
Konponbide prozesuari eta etxeratze prozesuari behin betiko amaiera emateko aldarrikatuko dute, eta euskal preso behin betiko etxean nahi dituztela. Laguntza ekonomikoa jasotzeko Bizumkada Nazionala ekimena jarri dute martxan.
Europar Batasunak presoen zigorren bateratzea erabaki zuen 2008an. Espainiak ez zuen agindu hori bete. Legearen erreforma etorri da, orain. 52 presori eraginen die neurriak. Sare elkarteko kide Mikel Mundiñanok xehetasunak eman dizkigu Metropoli Forala saioan.
Datorren urtarrilaren 11n Bilbon Sare Herritarrak deitutako mobilizazioaren leloa “Behin betiko konponbidea” izanen da, eta urtero bezala milaka lagunen babesa espero du Sarek.
"Jarrera proaktiboagoa" eskatu dio Eusko Jaurlaritzaren Justizia Sail berriari Sarek, abuztuaren 20an egindako prentsaurrekoan. Espetxeetako normalizazioa "oraindik urruti" dagoela salatu dute, ikusita 148 presoetatik "ehun preso baino gehiago" egon... [+]
Bakio, Laida, Lekeitio, Mutriku, Orio eta Donostian egin dituzte Etxeratek urtero antolatzen dituen hondartzetako mobilizazioak. Aurten Sare Herritarra batu da aldarrikapenera.
Plataforma herritarrak gaur egun arte lortutakoaren balioa nabarmendu du, eta adierazi du gizarteak “bultzada bat” eman behar duela “oraindik erbestean eta deportazioan daudenak” etxeratzeko. Etorkizuneko belaunaldiei gizarte hobeago bat uzteko garrantzia... [+]
Hamarnaka mila lagunek Bilboko kaleak bete dituzte larunbatean, euskal preso politikoen eskubideak betearazteko eskatzeko manifestazioan. Sarek gogorarazi du ez direla pribilegioak eskatzen ari eta azpimarratu du “euskal gizarte pluralaren ahalegina” ezinbestekoa... [+]