Hamasek onartu du bitartekariek egindako su-eten proposamena baina Israel Rafah-ra indarrez sartu da

  • Rafah ekialdea ebakuatzeko agindu du armada sionistak eta ordu gutxira hasi dira bonbardaketak. Hamasek onartutako su-eten proposamena ez da Israelek aurrez onartutakoa, Egipto eta Qatarrek egindako beste bat baizik. Israelek akordioa onartuko duen argitu behar du oraindik.


2024ko maiatzaren 07an - 09:23
Rafah-ra indarrez sartu da Israel eta Egiptorako pasabidea kontrolpean hartu du.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Hamasek su-etena onartuko zuela zioten ahotsen artean, Rafah bonbardatzen hasi da Israelgo Armada, eta Rafah-ko pasabidearen kontrola hartu du bart. Ordu batzuk lehenago Rafah ekialdea ebakuatzeko eta jadanik jendez lepo dagoen Khan Yunisera joateko agindua eman diete sionistek bertan dauden ehunka mila pertsonei. 1,4 milioi pertsonak hartu behar izan dute babesa Rafah-n azken hilabeteetan, 64 kilometro koadrotan, Gazako beste zonaldeetatik ihesi. Azken bonbardaketek hamarnaka palestinar hil eta eraikin ugari suntsitu dituzte.

Rafah ekialdea bereziki garrantzitsua da. Egiptorako igarobidea dago bertan, laguntza humanitario urriaren zati handi bat bertatik aritu da sartzen eta, bestalde, Rafah-ko ospitale nagusia eta osasun zerbitzu gehienak daude ekialdean. Astelehen gauean Israel indarrez sartu da, eta Egiptorako pasabidea ere tankeen kontrolpean geratu da, beraz, giza laguntzaren sarbidea itxi dute. Unicef Haurren Laguntzarako Nazio Batuen Funtsak ohartarazi du Rafah-n dauden 600.000 haurrek “ez dutela nora joan”, eta indarrez ez lekualdatzeko eskatu du.

Su-eten proposamena

Rafah-ren aurkako azken erasoa abiatu eta gutxira heldu da Hamasen onarpena. Qatar eta Egiptok egindako su-eten proposamena onartu dutela jakinarazi du Ismail Haniyeh Hamaseko buruak. “Orain pilota Israelen teilatuan dago”. Ez da ziurra akordioa lortuko denik, proposamen horrek su-eten iraunkorra aipatzen baitu, Israelek marra gorri gisa jarri izan duena azken asteetan. Estatu sionistaren ordezkariek adierazi dute Hamasek onartutako proposamena aztertzen ari direla, baina Israelgo iturriak hasi dira jadanik esaten onartezina dela. Hamasek onarpena jakinarazi ondoren, ehunka pertsona atera dira Rafah-ko kaleetara, erabakia ospatzera.

Khalil al-Hayya Hamaseko mahai politikoko kideak proposamenaren xehetasunak eman dizkio Al Jazeerari. Azaldu du Egipto eta Qatarren proposamenak hiru fase izango dituela, bakoitza 42 egunekoa. Lehen fasean, su-etena abiatuko litzateke. Bestalde, bitartekarien bidez preso eta bahituen trukea egingo lukete bi aldeek. Tropa israeldarrak Gazako zonalde batzuetatik aterako lirateke, iparraldea eta hegoaldea banatzen dituen Netzarim korridoretik, esaterako, eta lekualdatzera behartutako familien itzulera ahalbidetuko litzateke. Gainera, laguntza humanitarioa eta erregaia sartzeko bidea zabaldu beharko luke Israelek.

Bigarren fase batean, al-Hayyaren esanetan, su-eten iraunkorra onartuko litzateke, eta baita Israelgo indar armatu guztiak Gazatik ateratzea ere. Iturri batzuen arabera, hirugarren fasean Gazaren aurkako blokeoa ere amaitu beharko litzateke. Zaila dirudi Israelek proposamena dagoen moduan onartzea, ikusteko dago zer erantzuten duten.

Netanyahuri presioak Israelen

Gazan bahituta egondako sei pertsonak eta oraindik bahituta daudenen familiek eskutitz bat bidali diete Israelgo agintari batzuei, Netanyahu lehen ministroaren aurka eginez. Rafah-ko erasoak aginduta bahituak heriotzara kondenatu izana leporatu diote, eta su-eten negoziaketei buruz “egia” esateko eskatu diete agintariei. Azken asteetan, gainera, manifestazio jendetsuak izan dira Tel Aviven gobernuaren aurka. Presoak trukatzeko akordio bat exijitu diote gobernuari, eta baita hauteskundeak deitzea ere.

Baina Netanyahuk eskuineragotik ere izan du presioa. Itamar Ben Gvir Botere Judua alderdiko buru eta Israelgo Segurtasun ministroak, adibidez, mehatxu egin zion Netanyahuri, bere alderdiaren babesa galduko zukeela ez balitz Rafah-n sartzen eta Hamasekin su-eten akordio bat egingo balu. Lehen ministroak alderdi ultraeskuindar sionisten babesa ezinbestekoa du gobernuan jarraitzeko. Rafah kontrolpean hartuta, Ben Gvir-ek esandakoa bete dute.

Bigarren Mundu Gerratik eman den suntsiketarik handiena, NBEren arabera

Israelek Gazan eragindako sarraskiari buruzko txostena eman du argitara Nazio Batuen Erakundeak. Ohartarazi du Gazaren aurkako oldarraldia orain amaituko balitz, berreraikitze lanek hamasei urte iraungo luketela, 2040. urtera arte. Lurralde osoa berreraikitzearen kostua 40 mila milioi dolarretan kalkulatu du txostenak. 37 milioi tona hondakin dago Gazan, 300 kilogramo kilometro koadroko.

Urriaren 7tik etengabe jaurti ditu lehergaiak Israelek Gazako biztanleen aurka, eta 34.735 pertsona baino gehiago hil ditu, Al Jazeerak jaso dituen Gazako Osasun Ministerioaren azken datuen arabera. Hau da, Gazako biztanleriaren %5. NBEk salatu du “aurrekaririk gabeko heriotza kopurua” dela hori, hain denbora laburrean. 78.018 pertsona baino gehiago daude zaurituta, eta desagertuta daude 8.000 baino gehiago.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gazaren aurkako sarraskia
2025-09-04 | ARGIA
Erresuma Batuan 700 lagun atxilotu dituzte jadanik, Palestine Action taldeari babesa adierazteagatik

Uztailean Keir Starmerren gobernuak erakunde "terrorista" gisa izendatu zuenetik, Palestine Action taldearen aldeko mezuak erakusteagatik ehunka lagun atxilotu dituzte. Larunbatean manifestazioa antolatu dute Londresen eta beste mila pertsonatik gora atxilotzeko... [+]


2025-09-04 | El Salto
Genoako portuko zamaketariek Israelerako bidalketak blokeatuko dituzte, sionistek elkartasun ontzidiari eraso eginez gero

2010ean "Mavi Marmara" itsasontzia abiatu zenetik, Palestinarekiko elkartasun itsas operaziorik handiena osatzen du Global Sumud Flotillak. Israelgo Gobernuak terroristatzat jo ditu nazioarteko ekintzaileak.


2025-09-03 | ARGIA
Israel-Premier Tech txirrindulari taldearen aurkako protestek Vueltaren Nafarroako etapa hartu dute

“Israelgo Estatuaren enbaxadore” gisa datozen txirrindulariei parte hartzen uzteagatik, zale ugarik protesta egin du Vueltaren aurka, hamargarren etapan. Irunberrin, errepidea mozten saiatu diren herritarrak baztertu eta bi pertsona identifikatu ditu Poliziak.


Teknologia
Turistak eta aktibistak

Oporretan nengoela, gorputza eta burua gozatzera bideratu ditut. Turista bilakatu naiz, eremu digitalean zenbait trebezia dugunontzat, oso erraza. Motxila hartuta familiarekin handik hona ibili naiz, poltsikoan dibisa asko barik, mapa fisiko barik, plan asko barik…... [+]


Ontzidian doazenak “terroristatzat” hartu ditu Israelek eta mehatxu egin du: “Ez dira atxiloketa arinak izango”

Israelgo Gobernuaren esanetan, bere subiranotasunaren aurka eta Hamasen alde dago Global Sumud Flotilla egitasmoa. Hortaz, esku hartze gogorrak iragarri ditu.


Genozidioa salatzeko ekintza, Hondarribiko egun nagusian: “Aldarrikapenak zentzu sakonagoa ematen dio jaiari”

Kufiya palestinar zapia eramango du Jaizkibel konpainia berdinzaleko kide ugarik, Hondarribiko jaien egun nagusian, Palestinarekiko elkartasuna ikusarazteko. Jaiak eta politika ez nahasteko diotenen aldean, “jaiak ere badira justizia eta eskubideak adierazteko plaza... [+]


Global Sumud Flotillako euskal ordezkaritza
“Israelek Gazara heltzea eragotzi nahi badigu, indarrez egin beharko du”

Igande arratsaldean irten da Bartzelonako portutik Palestinaren aldeko inoizko ontzidirik handiena: 30 itsasontzi inguru eta 300 bat ekintzaile, Gaza helburu, blokeoa apurtu eta genozidioa salatzeko. Bidean ontzi gehiago batuko zaizkie Mediterraneoko hainbat portutatik. Gauean... [+]


2025-08-30 | Patxi Aznar
Beste urrats oker bat

Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]


Nafarroako informazioaren arloko profesionalek Gazako kazetarien sarraskia salatu dute

Informazioaren arloko dozenaka profesional bildu dira ostegun arratsaldean Iruñeko Gazteluko Plazan, Gazan kazetari lanetan ari direnen aurka Israelgo armada egiten ari den sarraskia salatzeko.


Bigarren aldiz moztu dute Espainiako Vuelta Israelen parte-hartzea salatzeko

Bigarren aldiz gelditu dute Katalunian Espainiako Vuelta Israel-Premier Tech taldearen parte-hartzea salatzeko. Hainbat pertsonak Palestinako banderak atera dituzte eta txirrindularien bidea oztopatu dute Oloten.


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez 20 pertsona hil ditu, tartean bost kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean bost kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


Paul Laverty gidoilari britainiarra atxilotu dute Edinburgon, Gazako genozidioaren aurkako kamiseta eramateagatik

Poliziak Palestine Action ekintzaileen taldea babestea leporatzen dio, Erresuma Batuko Gobernuak uztailean erakunde terrorista izendatu zuena. Bizpahiru orduz atxilo egon ondoren aske geratu da, baina epailearen aurrean deklaratu beharko du irailaren 18an.


Reem Dandan, Gazarako Mugimendu Globala
“Gure herrian genozidioaren konplizeak badaude, gure erantzukizuna da horiek salatzea”

Global Sumud Flotillak deituta, dozenaka ontzi itsasoz ahaleginduko dira Israelek ezarritako blokeoa hausten. Ekimenera mundu osoko aktibistak batu dira, tartean lau euskal herritar. Deialdiari babesa adierazteko, Gazarako Mugimendu Globaleko Euskal Herriko delegazioak hainbat... [+]


Gazara abiatuko da Global Sumud Flotilla, Euskal Herriko ordezkaritzarekin

Ontzidia abuztuaren 31n irtengo da Bartzelonatik. Euskal Herriko lau kide joango dira bertan, munduko beste 40 herrialdeetako solidarioekin batera. 


Israelek eta Hamasek su-etenerako negoziazioekin jarraitzen dute, Gazan gosetea “larritzen” ari den bitartean

AEBetako Estatu idazkari Marco Rubio astelehenean biltzekoa da Israelgo atzerri ministro Israel Katzekin, su-etenerako akordioez mintzatzeko. IPC Jakien Segurtasunaren Faseen Sailkapen Integratuak agentziak ostiralean kaleratutako txosten batek ohartarazi du Gazan gosete... [+]


Eguneraketa berriak daude