Putzuetan jolastea aldarri

  • Bustitzearen eta zikintzearen beldur, eguraldi euritsua eta putzuak desatsegin jotzen ditugu maiz helduok, baina jolaserako eskaintzen duten aukera aldarrikatu nahi du "Putzuetan plast!" ekimenak. Esana du Mary Ruebush zientzialariak: “Zure seme-alabak egunero zikin itzultzen ez badira, behar bezala aritu ez diren seinale”.


2022ko otsailaren 8an - 12:27
Azken eguneraketa: 13:30
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Hain euritsua dugun Euskal Herrian “hiri, herri, auzo eta natur inguruetan dauden putzuek jolaserako eskaintzen duten aukera balioan jartzea” du helburu Putzuetan plast! ekimenaren bigarren edizioak. Otsailaren 28ra arte, putzuetan ateratako irudiak partekatzera gonbidatu dute jendea Guraso.eus eta Txatxilipurdik, “putzura salto egin eta zipriztintzearen gozamena” aldarrikatzeko.

“Zikintasuna ona da”

Putzuetan bakarrik ez, belarretan, lokatzetan, baratzean… jolastea ere ez da gomendio txarra, jakinik lokatzetan aurkitzen den bakteriak (Mycobacterium vacae) serotonina sortzen duela gure gorputzean, eta serotonina lagungarri dela antsietateari eta depresioari aurre egiteko, umorea hobetzeko eta kontzentrazio eta ikasketa gaitasuna handitzeko.

Mary Ruebush mikrobiologo eta immunologoaren hitzak jaso genituen Argian: “Utzi umeari ume izaten. Zikintasuna ona da, umeek erantzun immuneak sortu ahal izateko. Haurra beti garbi mantendu nahi badugu, bere sistema immunologikoaren garapena kaltetzen egon gaitezke. Amei bonbardatzen zaie esanez ez direla ama onak, garbitasunarekin obsesibo jokatzen ez badute, baina erlaxatu gaitezen denok. Umeek berezkoa dute inguruko germenak xurgatzeko gaitasuna”.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Aisia
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!