"Valderejoko hegazti sarraskijaleen janlekuak erabilera turistikoa izango du". Atentzioa eman digu Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute kazetariak Alea.eus agerkarian plazaratutako albistearen goiburuak. "Putreak baliatu, putreak erakartzeko?", ateraldi gatzduna nirea, turistak hainbeste zeresan ematen ari diren... garenean.
Arabako Foru Aldundiak, ohiko bisitariak eta natura-argazkigintzaren zaleak erakartzeko asmoarekin, hegazti sarraskijaleen janlekuaren eta behatokiaren kudeaketa turistikoa aurreikusten duen proiektua esleitu du, 21.366 euroan. Eredu bezala hartu ditu Espainiako Estatuko beste proiektu batzuk, euskaldun askoren peregrinazio-gune den Ainsakoa (Huesca) tartean. Lehen fasean –honek ere gure etorria hauspotu du– hegaztiak turismora ohitzea izango da helburu nagusietakoa, Alea.eus-en irakurri dugunez. Horretarako, elikadura osagarria emango zaie hamaika hilabetez. Bigarren fasean bisita pilotuak egingo dira, gehienez bost lagunez osatutako taldeetan.
Kuriosoak iruditu zaizkigu, halaber, bisitariek argazki ahalik eta ederrenak ateratzea xede, eszenografia prestatzeko gomendioak: "Jarduera honek eskatzen dituen eskakizun estetikoak direla eta, enpresa esleipendunak hobekuntza txiki bat egin beharko du janlekuan. Hobekuntza horretan, landare igokariak edo zuhaixkak landatuko dira perimetroko hesiaren ondoan, eta 'eszenografia' bat egingo da behatokiaren aurrean. Eszenografiak, bestalde, elementu naturalak izan beharko ditu, hala nola enborrak edo harriak, argazkiak atera edo filmatu beharreko eszena erakargarriagoa egiteko".
EAEko sai arreen kolonia handiena
EAEko sai arreen kopururik handiena Araban dago –erdia baino gehiago–, eta kolonia handiena Valderejokoa da. 2019ko azken datuen arabera 103 sai bikote daude Gaubeako parkean, Estitxu Ugarte kazetariak azaldu bezala. Valderejoko janlekua 1970eko hamarkadan zabaldu zuten, Lahoz herriaren ipar-mendebaldeko muino batean. 2001etik 2007ra ez zen bertan hildako animaliarik utzi –behien entzefalopatia espongiformea zela-eta–. 2007an janlekuaren perimetroa (11.800 metro koadro inguru) hesitu zuten.
2007. urteko egunkariek jaso zutenez, putreentzako janlekuak jartzeak helburu argia zuen: hegaztiek ganaduari eraso ez egitea, "behi eroen" gaitza dela-eta hildako animalia gutxiago uzten zelako mendietan. Ondorioz, putreek zabortegietan bilatzen zuten geroz eta sarriago jatekoa. Bazen, gainera, putreek ganaduari eraso egiteko beste arrazoi bat. Arabako ingurumen diputatu Mikel Mintegik azaldu zuenez, Badaiako mendizerran zegoen janlekua itxi zenean –alboan zegoen parke eolikoko haize-erroten hegalek putreak kolpatzen zituzten– hegaztiak beste bide batzuetatik hasi ziren jateko bila, El Correo-n irakurri dugunez.
Egiari zor, lehen begi-kolpean irriñoa aterarazi digun goiburuari tiraka gai interesgarriak azaleratzen dira, turistak erakartzearen helburu hutsetik haratago. Putreen presentzia garrantzitsua baita ingurumenarentzat, larreetan hildako animalien gorpuak –ehiztariek "galdutakoak" izan daitezke, autoek harrapatutakoak...– txikitzen dituztelako, Arabako sai arreen koloniez mintzo den Noticias de Alava egunkariko artikuluak nabarmendu bezala.
Oporretan nengoela, gorputza eta burua gozatzera bideratu ditut. Turista bilakatu naiz, eremu digitalean zenbait trebezia dugunontzat, oso erraza. Motxila hartuta familiarekin handik hona ibili naiz, poltsikoan dibisa asko barik, mapa fisiko barik, plan asko barik…... [+]
639 'minipisu' ari dira eraikitzen Barakaldon, BEC erakustazokaren aldamenean. Udal ordenantzak aginduta, hotel erabilera eman behar zaio espazio horri, baina "alokairu malgua" dela dio Be Casa-k. Egun batzuetako alokairuetatik hasi eta "hilabete batzuetarako... [+]
"Gure herria izugarrizko irabazi-iturria da turismotik negozioa egiten dutenentzat. Bertako langileok, berriz, horren albo-kalteak jasaten ditugu: miseria eta esplotazioa", seinalatu dute mobilizazioa deitu duten Kontseilu Sozialistak eta Etxebizitza Sindikatu... [+]
BiziLagunEkin plataformak desazkunde turistikoaren aldeko Euskal Herriko topaketak iragarri ditu, Donostian, elkar ezagutzea, esperientziak partekatzea eta gogoeta kolektiboa egitea helburu. Egitarauaren xehetasunak datozen asteetan jakinaraziko dituzte.
Azken urteotan Donostian gero eta ozenago entzuten ari gara bizilagunen ahotsa: turistifikazioa gure hiria itotzen ari da. Joan den ekainaren 15ean, ehunka donostiar atera ginen berriro kalera gure bizi-baldintzak eta bizimoduak defendatzera. Jendartearen eta auzoen beharrak... [+]
Udako opor hauetan ez dira gutxi izango Andaluziako eguzki eta ur epel bila doazen euskal herritarrak. Kontrako bidea egin zuen Ana Geranios (San Pedro Alcántara, Andaluzia, Espainia, 1988) kazetari eta idazleak martxo amaieran, Euskal Herrira etorri baitzen Costa del... [+]
Reggaetonarekin eta antzekoekin, musika estilo bat ez ezik, Puerto Ricok beste ideia bat zabaldu du mundu osora: turistifikazioaren eta iragan kolonialaren artean dagoen lotura estua. Milioika jarraitzaile dituen Bad Bunny artista da mezu horren bozgorailu. Azken diskoan Jorell... [+]
Donostiako desazkunde turistikoaren aldeko BiziLagunEkin plataformak deituta, Europa hegoaldeko turistifikazioaren aurkako SET sarearekin koordinatu dute ekimena.
Mingainari kosk txikia eginda joan ginen oporretan Kanarietako Lanzarote irlara. Maiatzaren erdian, turista asko-askorik topatuko ez genuela jakinda, prezio guztiak ere merkeago, eta hara eta hona mugitzeko lasaitasun gehiago. Espero bezalaxe izan zen. “Esperientzia”... [+]
BiziLagunEkin desazkunde turistikoaren aldeko Donostiako plataformak ekainaren 15erako deitu du manifestazioa, Europa Hegoaldeko beste hainbat hiritako eragileek bezala. Turistifikazioa salatu eta hiri eredu alternatiboa aldarrikatuko dute.
Europa hegoaldean turistifikazioaren aurrean dauden hirien SET sareak topaketa egin du Bartzelonan, apirilaren 25etik 27ra. Turistifikazioak lurralde eta bizitzetan duen eraginaren tamainaz ohartarazi dute: “Ez da turismo handia jasotzen duten guneen arazoa soilik; sistema... [+]