Putinek presidente izaten jarraituko du, botoen %76 lortu ostean

  • Vladimir Putinek irabazi ditu Errusiako hauteskundeak. Inoizko babesik handiena jaso du eta 2024 arte egongo da postuan.


2018ko martxoaren 19an - 11:14
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Aurreikuspenak bete dira Errusian: Vladimir Putinek presidente izaten jarraituko du datozen sei urtetan. Boto emaileen hiru laurdenak bere hautagaitza babestu dute, eta jaso duen babes zabala izan da ezusteko nagusiena: botoen %76,67 bereganatu ditu eta abstentzioa jaistea lortu du. Hala ere, parte hartzea azken hauteskundeetan baino txikiagoa izan da, %67,47koa.

Parte hartzea izan da Putinen kezka nagusia hauteskunde hauetan: garaipena ziurtatuta zuela jakinda, herriaren babesean jarri zuen fokua. Botoen %70 baino gehiago lortzea jarri zuen helburutzat; %76 lortuta, aise gainditu du jarritako langa. Aspaldion egin den hauteskunde kanpainarik gogorrena izan dela nabarmendu du eldiario.es-ek eta horrek ere zerikusi zuzena izan duela. Errusiako bazter guztiak Putinen aldeko mezuz bete baitzituzten.

Pável Grudinin izan da bigarren, %11,79rekin, eta Vladímir Zhirinovski hirugarren, %5,66rekin, hauteskunde batzordeak emandako datuen arabera. Putini itzala egitetik urruti egon dira gainontzeko hautagai guztiak. %90eko babesa gainditu du bost eskualdetan, Krimean esaterako. Lehen aldia izan da Krimeak Errusiako hauteskundeetan parte hartu duela. Mosku edo San Petesburgo bezalako hiri nagusietan %70eko langa gainditu du.

Hogei urte beteko ditu Kremlinean Putinek agintaldi berrian. Indar berarekin jarraituko duela lanean nabarmendu du emaitzak jakin berritan eta azken urteetan egondako baldintza zailen lorpenen aitortza izan dela adierazi du. “Konfiantza eta itxaropena ikusten ditut. Indar berarekin jarraituko dugu lanean, ardura berarekin eta emaitza hobeekin”, berretsi du presidenteak.

 

 

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Maddi Ane Txoperena Iribarren  |  Pikara Magazine
#2
Melisa Perez Garcia  |  Pilar Revilla Martinez  |  Yolanda Payueta Lopez de Robles
#4
Eneko Atxa Landa
#5
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errusia
2025-09-15 | CTXT | Rafael Poch
Europak ezin du Errusiaren ohartarazpenei entzungor egiten jarraitu

"Londresi eta Parisi ohartarazi behar zaie, tropak Ukrainara bidaltzen badituzte, gatazkako partaide zuzentzat hartuak izango direla. Eta Errusiak bere aktibo eta baseen aurkako erasoak egin beharko ditu, lehenik atzerrian eta munizio ez nuklearrekin". "Berlinek... [+]


Errusiako droneak Poloniako aire eremuan sartu direla salatu du Varsoviak

Hemeretzi errusiar dronek Poloniako muga zeharkatu dute, eta Poloniak leherrarazi egin ditu. Poloniako aire eremuari “inoiz egindako erasorik handiena” dela dio armadak.


26 herrialde prest dira Ukrainan esku hartzeko, baina Putinek erantzun die helburutzat joko dituela

Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak adierazi du 26 herrialde prest direla gerra amaitu ondoren Ukrainan indar militarra zabaltzeko, “lurrez, airez edo itsasoz” parte hartuz. Vladimir Putin buruzagi errusiarrak erantzun die ez duela horrelakorik onartuko, ez... [+]


Gutxienez 23 hildako izan dira Errusiak Kieven egin duen aire erasoan

600 misil eta dronetik gora bota ditu Errusiak Ukrainako hiriburuaren aurka. Gerra hasi zenetik egindako aire eraso handienetakoa da. Zelenskik nazioarteari eskatu dio erantzun dezala, Putin Trumpekin bildu eta bi aste eskasera.


2025-08-29 | Joan Mari Beloki
Trump bake bila?

Abuztuaren 15ean Vladimir Putin eta Donald Trump Alaskan bildu ziren. Ofizialki, Ukrainako gerrari amaiera emateko bidean beste urratsen bat emateko. Baina Gazan milaka pertsona hiltzeko gupidarik ez duen politikariak serio esan al dezake penagarria eta tristea dela Ukrainan... [+]


Ukrainako Independentzia Egunean, Kievek eta Moskuk 146na preso trukatu dituzte

Arabiar Emirerri Batuen bitartekaritzarekin lortu dute preso trukea gauzatzea. Zelenskik adierazi du Ukrainak "askatasunaren alde" borrokatzen jarraituko duela, herrialdeak independentzia aldarrikatu zuenetik 34 urte bete direnean: "Bakea behar dugu, eta gure... [+]


Ostiraleko bileran Putinek su-etena onartu ezean, Trumpek dio "ondorio larriak" izango direla Errusiarentzat

Ostiralean Alaskan izango duten bileraren bezperan heldu da mehatxua. Friedrich Merz Alemaniako kantzillerrak deituta, gailur birtual bat egin dute asteazkenean Zelenskik, Trumpek eta Europako hainbat agintarik. Ukrainako presidenteak adierazi du Trumpen eta Putinen arteko... [+]


Putin eta Trump ostiralean bilduko dira, baina Zelenskik argi utzi du Ukrainak ez duela "lurralderik oparituko"

AEBetako presidenteak Ukrainarekin su-eten akordio batera iristeko ezarritako epea amaituta, Alaskan bilduko dira Trump eta Putin ostiralean. Bloomberg hedabidearen arabera, Errusia eta AEBak gerra "izozteko" plan bat prestatzen ari dira, Moskuk orain arte Ukrainan... [+]


Errusiak baieztatu du Putin eta Trump datozen egunetan bilduko direla

Joan den astean Trumpek ohartarazi zion Putini hamar eguneko epean Ukrainarekin su-eten akordio bat sinatu ezean, zigor ekonomikoak ezarriko dizkiola. Zelenskik sare sozialetan adierazi du ezinbestekoa dela Errusiako presidentearekin bildu aurretik lehenbizi su-etena... [+]


Poloniak berriz ireki du Pablo Gonzalezen kontrako prozesu judiziala

Pablo Gonzalez Polonian atxilotu zuten 2022an espioitza leporatuta. 2024ko abuztuan aske utzi zuten baina ez zuten bere prozesua itxi. Orain, prozesua berriz ireki eta epaileek 2025eko udazkenean epaitu nahi dute Gonzalez.  


Trumpek ezarritako %30eko muga zergekin, kolokan dago EBn eta AEBen arteko merkataritza

Etxe Zuriko maizterrak larunbatean iragarri zuen EB Europako Batasunaren esportazioei %30eko muga zergak ezarriko dizkiela abuztuaren 1etik aurrera, biak merkataritza akordio batera ez iritsiz gero. Horren aurrean, AEBei muga zergak igotzeko prest dagoela adierazi du EBk... [+]


Ukraina eta Errusia berriz bildu dira Istanbulen, Kievek Moskuren gerra hegazkinei drone bidez eraso egin berritan

Duela bi aste bezala, mila preso inguru trukatzea adostu dute Ukrainak eta Errusiak, eta batak besteari 6.000 soldaduren gorpuak ere itzuliko dizkio. Trukea egiteko, Moskuk hiru eguneko su-etena eskatu du fronteko hainbat eremutan, eta Kievek Putin eta Zelenski aurrez aurre... [+]


2025-05-28 | Joan Mari Beloki
Istanbul II

Europako lau presidente gudazaleek (Emmanuel Macron, Keir Starmer, Friedrich Merz eta Donald Tusk), maiatzaren 10ean 30 egunetako su-etena exijitu zioten Vladimir Putini. Errusiako presidentearen erantzuna: “Maiatzaren 15ean has gaitezen bakea negoziatzen... [+]


Putinekin bi orduko telefono dei bat izan ondoren, Trumpek dio Errusia eta Ukraina "berehala" hasiko direla su-etena negoziatzen

Sare sozialetan zabaldutako mezu batean, AEBetako presidenteak adierazi du Errusiako bere homologoarekin izandako elkarrizketa "oso ongi" joan dela. Putinek esan du Ukrainako gerra amaitzeko ahaleginak "bide onetik" doazela, eta Mosku Kievekin bake akordio bat... [+]


Eguneraketa berriak daude