Pujol familiaren etxebizitzak eta enpresak arakatzen ari da Espainiako Polizia, gehiengo independentista duen Kataluniako Parlamentua eratu eta biharamunean. Operazioari goizeko 8:00etan ekin diote, eta momentuz Jordi Pujol Generalitateko presidente ohiaren etxean, haren seme-alabetako hiruren etxebizitzetan eta sendiarekin lotura duten enpresatan sartu dira.
Auzitegi Nazionaleko Jose De la Mata epailea izan da miaketa agindu duena, ikerketa iturrien arabera, Jordi Pujolen zazpi seme-alabek jatorri ilegaleko dirua mugitu izana erakusten duten frogak eskuratu ondotik. Froga hauek Andorrako autoritateek bidalitakoak dira, eta aipaturiko iturrien arabera, agerian uzten dute familiak Andorran zituen banku kontuetan mugimendu arraroak izan zirela, eta horietan protagonista batik bat Jordi Pujol Jr. izan zela. Horrela, El Pais kazetaren esanetan, Pujoldarren seme zaharrena da gaur goizeko polizia operazioaren jopuntu nagusia.
Guztira 14 dira momentuz egiten ari diren miaketak, 12 Bartzelonan eta 2 Madrilen. Operazioak ez dio soilik Pujol familiari eragin; polizia, besteren artean, Carles Vilarrubi Bartzelona futbol taldeko presidenteordearen eta Carles Sumarroca enpresaburuaren etxebizitzetan ere izan da.
Ikerketa iturrien arabera gaur ez da atxiloketarik izango, baina Pujoldarrak ustelkeriarekin loturiko delituengatik inputatzea aurreikusten da. Delitu horien artean egongo lirateke delitu fiskala, dirua zuritzea, iruzurra eta Estatuaren ondarearen aurkako delitua.
Ustelkeriak lehenago ere zipriztindutakoa da Pujol familia
Gaurko miaketek 2012an Jordi Pujol Jr.-en aurka hasitako operazioarekin zerikusia dute, aipaturiko iturriek adierazi dutenez. Auzitegi Nazionala Pujol bere bikotekide ohi Victoria Alvarezek jarritako salaketaren ostean hasi zen ikertzen. Honek salaketan zehaztu zuenez, Pujol sendiko seme zaharrena diruz beteriko poltsekin joaten zen Andorrara, eta horren atzean iruzur fiskala eta diru zuritzea egon zitekeen.
Egoera horretan, 2014an Generalitateko presidente ohiak atzerrian erregularizatu gabeko kontuak zituela aitortu zuen, kontu horiek familiako herentzia bati zegozkiola azaltzearekin batera. Horren ondorioz Jordi Pujol, haren emazte Marta Ferrusola eta Pedro, Mireia eta Oleguer seme-alabak auziperatu zituzten, kontu horietan zuten dirua modu ilegalean lortua zelako ustean.
Nafarroako Gobernuak azken urteotako esleipen publikoen gaineko txostenak eskatu dizkio ustelkeriaren kontrako bulegoari Nafarroako Parlamentuko ikerketa batzordeak aginduta. Belateko txostenean, esleipena erabakitzerako orduan arau haustea ikusi du bulegoak.
Argentinako hainbat hedabidek Desgaitasun Agentzia Nazionalaren buru den Diego Spagnuoloren audioak zabaldu dituzte. Argentinako Gobernuan eroskeria dagoela aitortu eta azaldu du horietan Spagnuolok, eta ustelkeria kasu horren buruetako bat Argentinako presidente Javier Mileiren... [+]
Egun EH Bilduren esku dagoen udalak ia milioi bat euro itzuli beharko lioke foru erakundeari, duela hamairu urte, EAJ agintean zenean, diru-laguntza bat ez zelako behar bezala erabili, baizik eta iruzurra egiteko, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi duenez. Eskaerak erabat... [+]
Cerdán auziari loturiko Servinabar sozietatearekin eta Antxon Alonsoren beste hemeretzi enpresarekin kontratu publikorik izan ote den jakiteko aztertu ditu EAEko gobernuak azken hamar urteetako esleipenak. Antxon Alonsok Espainiako Senatuko talde politikoen galderak... [+]
2011n PSNren zerrendetan agertu aurretik, ustelkeria kasu batengatik auzipetutako Koldo García barakaldarrak eduki zuen ibilbidea argitara atera du Directa hedabideak: besteak beste, zabortegi bateko segurtasun zaindaria zela pertsona bati emandako jipoia edota... [+]
Espainiako presidente Pedro Sánchezek Madrilgo kongresuan aurkeztu du ustelkeriaren kontra bere plana, Santos Cerdán auziaren ondorioz oposizioak estu hartu ondoren. Bost atal nagusitan banatu du eta ELGA erakundeak gainbegiratuko luke kanpotik, betetzen ote den... [+]
Epailearen aurrean deklaratu du astelehen goizean Alonso enpresari gipuzkoarrak, Servinabar enpresaren jabeak, eta adierazi du Guardia Zibilak haren etxean aurkitutako agiriak ez duela balio, notarioarenera eraman ez zuelako. Accionako kontseilari Fernando Merinok ere deklaratu... [+]
Zezenketaren kontrakoa naiz, baina debekua heltzen den bitartean, jarraituko dut zezen-plazetan gozatzen”. Lagun baten iruzkin zinikoa gogorarazi dit Jose Luis Ábalos PSOEko ministro ohiaren azken polemikak.
Izan ere, Koldo ustelkeria kasuaren testuinguruan... [+]
Fiskaltzak Santos Cerdán PSOEko antolakuntza idazkari ohi nafarrari fidantzarik gabeko behin-behineko espetxeratzea eskatu dio astelehen goizean, eta ordu batzuetara, epaileak Cerdán espetxeratzea erabaki du. Cerdánek epailearen aurrean esan du legez kanpoko ezer... [+]
María Chivite Nafarroako Presidentearen "konfiantza galdu" duela eta, Ramón Alzórrizek PSNko idazkariorde nagusi eta Nafarroako Parlamentuko bozeramaile izateari utziko dio. Bere bikotekidea Servinabar enpresan lanean aritu zela publiko egin ostean eman du... [+]
José Luis Abalos PSOEko ministro ohia eta Koldo García haren aholkulariaren ustezko ustelkeria kasuarekin lotu dute Santos Cerdán, PSOEeko diputatu eta antolaketa idazkaria. Guardia Zibilak Cerdánek Garcíarekin balizko ordainketez hitz egiten duten bost... [+]
Gasteizko Alde Zaharreko Pintore kalean, atari bateko lau etxebizitzen jabe da Luxury Rental Apartments enpresa. Horietako bi etxebizitza turistiko gisa alokatzeko Jaurlaritzaren beharrezko baimena eskuratu du enpresak, eskuratu aurretik ere alokatu baditu ere, baina Turismo... [+]
Hirigintza Sailak Luxury Rental Apartments SL enpresa zigortu du 2025eko urtarrilean, Pintore kaleko etxebizitza batean obra “klandestinoak” egitea egotzita. Enpresako partaidetzen %50 Gustavo Antépararena da, eta administratzailea bere bikotekidea... [+]
ARGIAk hamaika aldiz eskatu dio Gasteizko Hirigintza Saileko Eraikuntza Zerbitzuari, urte batez, bi espedienteren inguruko informazioa. Hainbat aldiz ziurtatu zaio hedabide honi informazioa igorriko zitzaiola. Inoiz ez dute egin, eta hainbat hitzordu eta eskaera ofizial utzi... [+]