Puigdemontek PDeCATekin apurtu du ofizialki

  • Alderdia utzi du Kataluniako Generalitateko presidente ohiak. Junts Per Catalunyako goi kargu gehiagok ere erabaki berdina hartu dute. JxCat eta PdeCAT alderdien arteko harremana “adeitsua” izan dadin lan egingo duela adierazi du Puigdemontek.


2020ko abuztuaren 31n - 15:34
Azken eguneraketa: 2025-09-18 12:17
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Astelehenean jakinarazi du Carles Puigdemontek Alderdi Demokrata Europar Katalaneko (PDeCAT) kide izateari utzi diola, Twitter bidez: “David Bonvehi PDeCATeko presidenteari jakinarazi berri diot zuzentzen duen alderdia uzteko erabakia hartu dudala. Lan egiten jarraituko dut, Junts per Catalunyako presidente gisa, bi alderdien arteko harreman adeitsua mantentzeko”. Urrats horrekin Convergencia i Unio (CiU) zenaren espazio politikoan agerikoa zen hausturak forma ofiziala hartu du.

 

 

Pugidemontek berria iragarri eta ondorengo orduetan JxCat eta PDeCATeko goi kargu gehiagok erabaki berdina hartu dutela jakinarazi dute. Besteak beste, Meritxell Budó Gobernuko presidente eta bozeramaileak, Damià Calvet presidente kontseilariak, Miquel Buch Barne kontseilariak, Jordi Puigneró Politika Digitalen kontseilariak, edo Míriam Nogueras Espainiako Kongresuko diputatuak utzi dute PDeCAT, JxCaten lan egingo dutela azalduz.

Barne tentsioak eta posizio politiko aldenduak aspaldikoak dira CiUren espazio ohian, baina azken hilabeteotan gora egin dute. Uztailean ordura arte hautagaitza zen JxCat alderdi politiko bihurtu zuten, Puigdemont hautatuz presidente posturako. PDeCAT auzitara jo du JxCaten aurka markaren erabilera legez kanpokoa egin dutela iritzita.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Herrialde katalanak
Eguneraketa berriak daude