UPN

PSNk Esparzari buruz egindako adierazpenak: UPNrekin paktu berria mahai gainean?

  • Jose Javier Esparza UPNko presidentetzarako hautagai izendatu ostean PSNk egindako adierazpenek bi alderdien arteko akordio berri baten susmoa piztu dute.


2014ko abenduaren 2an - 09:03
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Jose Javier Esparza izango da UPNko presidentetzarako hautagaia. (Argazkia: www.noticiasdenavarra.com/Jesus Diges)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Juan Jose Lizarbe PSNko bozeramailearen hitzak jaso ditu Diario de Noticiasek. Bere esanetan bi dira Nafarroaren etorkizunerako gakoak: “Elkarrizketarako eta akordioetarako prest egotea eta autokritika”.

Yolanda Barcina Nafarroako egungo presidentearekin baino hizketarako aukera gehiago ikusten ditu Lizarbek hautagai berriarekin. Hara ere, Lizarbek uste du UPNk autokritika egin behar duela: “Gauzak gaizki egitearen erantzukizuna gobernuan egon den alderdiarena da, kasu honetan UPNrena”.

"Aurpegi aldaketa"

EH Bilduk eta Aralarrek uste dute "aurpegi aldaketa" besterik ez dela eta denak berdin jarraituko duela. I-E eta Geroa Bai ere bat datoz horrekin, haien iritziz orain arteko balioekin jarraituko dute.

PPk berriz uste du, UPNrentzat onena zen hautagaia aukeratu dutela, nahiz eta, autokritika falta sumatu duen: "Gauza asko daude UPNk gaizki egin dituenak".

Ana Beltran popularren bozeramailearen hitzetan, Esparzak argi utzi behar du Nafarroakoez gain "Espainiako ereserkia eta bandera ere beraienak direla".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: UPN
Eguneraketa berriak daude