Istiluak gertatu dira G7a bildua dagoen Elmaueko gazteluaren inguruan, Alemanian. Igandean hasi eta astelehenean amaituko den gailurra “zaintzera”, hasieran 20.000 polizia aurreikusten baziren ere, 24.000 agente destinatu dituzte.
Igandean poliziak zortzi lagun atxilotu zituen. Hainbat zauritu daude eta horietako bi gutxienez konorterik gabe gelditu ziren poliziaren kolpeen ondorioz.
Nahiz eta prensa askatasuna G7aren printzipio nagusietako bat den, gailurraren berri ematen ari diren 3.700 kazetariek hamarnaka kilometrotara dagoen toki batetik eman behar dute bileraren berri. Haien aurkako erasoak ere izan dira:
Poliziak zazpi kilometroko zabalera eta hiru metroko luzera duen hesia eraiki du.
Ostegunean Munichen G7aren aurkako ekintzaileek gailur alternatibo bat egin zuten. Honez gain 40.000 lagun bildu ziren gailurraren aurka antolatu zuten manifestazioan. Pasaden astean protestak iragarriak zituzten G7aren aurkako ekintzaileek.