Protestak izan dira Muskizen Espainiako Erregeak Petronorren egin duen bisitarekin bat

  • Petronorrek 50 urte bete dituela eta Espainiako Erregea gonbidatu zuen enpresak asteazkenean, findegiaren instalazio berrien lehen harria jartzeko. Bisita baliatuz, herritarrek eta langileek protestak egin zituzten.


2018ko urriaren 04an - 16:51

Cokeren aurkako plataformak antolatuta hainbat herritar bildu zen Muskizko udal euskaltegiaren aurrean, herri erdian 50 urtez findegiak eragindako ondorioak salatzeko. Bizkaiko industriarik handienak ingurumenari eta herritarren osasunari eragin ahal dizkien kalteez kezkatuta, aspaldikoak dira enpresaren aurkako protestak. Azken urteotan horren erakusgarri izan da Coke plantaren aurkako taldeak egin duen lana.

Argazkia: ELA

Petronorreko Enpresa Batzordeak ere elkarretaratzea egin du txandakako langileen 12 eta 16 orduko lanaldiak gero eta ohikoagoak direla salatzeko. ELA sindikatuak jaso duenez,"Lan Ikuskaritzaren utzikeriagatik txandakako langileek nahitaez egin behar izan dituzten aparteko ordu kopurua 12.500ekoa izan da zortzi hilabetetan".

Findegiaren Kontrol Areto berriaren lehen harria jarri zuen Espainiako Erregeak –sinbolikoki, harria Petronorreko langile batzuek sartu baitzuten–, hainbat politikari eta enpresa-gizonez lagunduta. Tartean, Repsoleko kontseilari ordezkari eta EAJko presidente ohi Josu Jon Imaz, Arantxa Tapia sailburua, Petronorreko presidente Emiliano López, Espainiako Gobernuaren ordezkari José Luis Loza eta Bizkaiko Ahaldun Nagusi Unai Rementeria. Petronorren jabetza Repsolena da nagusiki (%85,98) eta akzioen gainerako %14,02 Kutxabankenak dira.

 

Argazkia: Petronor

Petronorrek azken urteotan ingurumenean eragin dituen kalte eta herritarren kexa eta protesten inguruko informazio gehiago kanal honetan: www.argia.eus/petronor


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Petronor
Lemoako Bistibieta zabortegian egon liteke 'Prestige' hondamendian euskal kostaldean bildutako galipotaren %37

Elkarrekin-Podemos taldeak informazioa eskatu du Eusko Legebiltzarrean, Lemoako Bistibietako zabortegian egon daitekeen hondakinen inguruan. Ekologistek sarritan salatu dute bertan gorde zituztela 2002an hondoratutako Prestige petroliontziak askatu eta euskal arrantzaleek itsaso... [+]


Petronorrek erraustegietako hondakinak jaso eta eraldatzeko proiektua aurkeztu du

Zierbenako portuan planta bat eraiki nahi du enpresak. Arriskutsutzat jotzen diren hondakinak eraldatu eta hormigoi eta baldosen bidez, besteak beste, eraikinetan eta obra publikoetan sartu nahi ditu.


Petronorren obra batzuk geldiarazi ditu Muskizeko Udalak

Lizentzia-eskaeran “hainbat artxibo osatu gabe zeudelako” obrak geldiarazteko dekretua sinatu du Muskizko alkate Edu Brionesek.


2023-07-10 | Jon Torner Zabala
"Petronorrek kirola zikintzen du" mezua zabaldu du Greenpeacek Zierbenako estropadan

"Petronor eta Repsol dira Euskadin eta Espainiako Estatuan hurrenez-hurren CO2 gehien isurtzen duten konpainiak", salatu du Greenpeacek. "Gisa honetako ekitaldiak baliatzen dituzte haien irudia garbitzeko".

 


Eguneraketa berriak daude