Ekonomia > Industria > Petronor

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia
Petronor kanaleko multimediak

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Petronor
Sakonean
2016-08-01 | ARGIA
Protesta egin dute Muskizen, Petronorrek eragindako ke beltzagatik

Muskiz eta ingurutako herritarrek manifestazioa egin dute larunbatean Petronorren instalazioen aurrean, ostiralean izandako ke beltzagatik kezka erakusteko.


2016-07-29 | ARGIA
Ke beltz hodeia eragin du hainbat orduz Petronorrek Muskizen

Ostiral goizean 7:55etan hasita hainbat orduz, Muskizko Petronorren plantako hiru tximiniatatik ke beltza atera da. Enpresak dio akats elektriko bat izan dela eta ez dela kaltegarria bizilagunen osasunerako.


Hauts partikulak zabaldu dira Muskizen, Petronorren izandako istripuagatik

“14-15 orduro petrolio hondakinak berotzen dituzte ikatz bihurtzeko. Ikatz hori oso tenperatura altuan puskatzen dute, eta koke hauts bihurtzen dute”. Horrela azaldu du Sara Ibañez Meatzaldea Bizirik talde ekologistako kideak Petronorreko koke plantan egiten den prozesua. Hauts horren partikulak airera zabaldu dira ihesaldi baten ondorioz, eta haizeak eramanda, Muskizko (Bizkaia) San Julian auzora iritsi dira.


2015-11-05 | Unai Brea
Jaurlaritzak Petronorri ipinitako isuna, “positiboa baina ez nahikoa”

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak Petronorri isuna ipini izana albiste ontzat jo dute hainbat taldek, baina oro har Muskizko findegiarekiko epelkeriaz jokatzea leporatu diote Ana Oregik zuzendutako sailari. Enpresaren eta Jaurlaritzaren arteko “ohaidetza” harreman estuegia salatu dute.


2015-10-01 | Unai Brea
Petronorren udako isuriak arrisku gabekotzat jo ditu Ana Oregi sailburuak

Ana Oregi Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburuak agerraldia egin du Eusko Legebiltzarreko Ingurumen Batzordean, EH Bilduk eskatuta. Dani Maeztu legebiltzarkidearen galderei erantzunez, Oregik esan du joan den udan Petronorren izandako hauts isuriak ez zirela arriskutsuak izan inguruko herrietako biztanleentzat. Sailburuaren berbetan, Ingurumen eta Osasun sailek elkarlanean egiten dute Petronorren kontrola ezin hobea da.


2015-07-01 | Unai Brea
Petronor kontrolatzeko mahaia bultzatzea eskatu diete Eusko Legebiltzarreko talde politikoei

Meatzaldea Bizirik talde ekologista eta Muskizko Turruntero auzokide elkartea Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten talde politikoekin bildu dira, orain dela urte bi bertako Ingurumen Batzordean egindako eskaera berresteko: Petronor findegiaren jarduera kontrolatuko duen mahai bat eratzea.


2015-06-25 | Unai Brea
Petronorren isuriengatik protestatzeko manifestazioa egingo dute larunbatean

Meatzaldea Bizirik taldeak “aire garbia arnasteko eskubidea” defendatuko du larunbatean Abanton (Bizkaia) egingo den manifestazioan. Las Carreras auzoko Haritzalde plazatik abiatuko dira eguerdiko 12etan, eta Petronorreko ateraino iritsiko dira.


2015-01-28 | Unai Brea
Petronorren geldialdiari egotzi dizkiote kiratsa eta kutsatzaile batzuen balore altuak

Egunotan Muskizen “kirats jasanezina” jasaten ari dira herritarrak. Turruntero elkarteko Amelia Garciak esan digunez, egunik txarrena urtarrilaren 14a izan zen: “Usaina ez ezik, begietan azkura, eztarriko narritadura eta arnasa hartzeko zailtasuna igartzen zen”. Sintoma horiek amoniako emisioren batek eragin ote zituen susmoa du Garciak –“airearen kalitatea neurtzeko kabinek ez dute amoniakoa atzematen”–, baina susmoarekin konformatu behar; izan... [+]


2014-11-23 | Iñaki Barcena
Petro… nor?

Josu Jon Imazek honela dio: “Petronor petrolioaren sektorearen industria abangoardian dago eta bere ingurunearen tradizio zein hurbiltasunaren espiritua adierazten du. Hari zor dio ekoizteko duen indarra. Horregatik, bere helburua nazioarteko merkatuan lehiatzeko hobetzea da eta bere emaitzak ingurunera igortzea”. Bera da enpresako presidentea. Nire aburuz bada garaia berba horiek aldatu edota egokitzeko.   

Abangoardia? 1968an jaiotako enpresa, Kantauri itsasoaren... [+]


2014-07-29 | Judith Perez
Petronorren ekaineko isuria: toxikoa ez, baina osasunarentzat kaltegarria

Ekainaren 21ean Petronor findegiak isuritako hauts beltz batez estalita esnatu zen Muskiz. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak landutako txostenaren arabera, isuria ez zen toxikoa izan, baina mota horretako gertakariek bizilagunentzat beste ondorio batzuk izan ditzaketela aipatzen du, antsietatea, adibidez.