Euskal mugimendu agroekologikoaren elkarte/eragileok berria ez zaigun baina azken garaiotan eskualde desberdinetan krisi energetikoaren ondorioz sortzen ari diren zentral eolikoen proiektuen inguruan gure iritzia eman nahi dugu.
Krisi ekologikoa zuzen-zuzenean dago lotua eraiki dugun eredu sozioekonomikoarekin eta egunerokoan baztertuak baina bizitzeko ezinbestekoak ditugun oinarrizko beharrekin: elikadura, energia, ura, osasuna, etxebizitza, kultura… besteak beste. Ingurumena eta, oro har, bizitzak kapitalaren mesedetan ipini dira. Orain, krisi ekologikoaren inpaktuak ezkuta ezinak badira ere, kapitalak bere helburuak erreproduzitzen jarraitzeko baldintza berriak sortu nahi ditu, trantsizio (ustezko) berde eta digitalaren izenean.
Aitzitik, azken urteetan Euskal Herrian zehar hainbat proiektu abiatu dira alternatiba izateko bokazioarekin, agroekologiatik, zaintza komunitariotik, kulturgintzatik,… eta baita ere energiatik azken aldian; nahiz eta horiek ez dieten aurrean dugun arazoari irtenbide osoa ematen eta energiaren kontsumoaren murrizketa nahitaezkoa dugun.
Zentzu horretan, zehazki ondorengoa adierazi nahi dugu:
• Norabide bat zehazteko eta erabakiak hartzeko, Euskal Herriko eredu energetikoaren diagnostiko propio batetik abiatzea beharrezkoa ikusten dugu. Lehendabizi gure eskari energetikoa nondik hornitzen den, zertan gastatzen dugun eta ze inpaktu dituen gardentasunez jakitea, bereziki krisi energetiko eta ekologikoaren arazoaren dimentsioaz jabetzeko. Eta menpekotasun energetikoaren abiapuntu horretatik, kontsumoa nondik murriztuko dugun zehaztu beharko dugu; kontuan hartuta mundua mugatua dela, eta sistema hau mantentzeko baliabideak agortzear egoteaz gain, planetak dituen mugetatik oso gaindi bizi garela. Horrekin definitu ahalko dugulako energia sorkuntzarako azpiegituren eredua eta dimentsioa.
• Gainera, ez dugu uste arazoa denik Araba, Nafarroa zein Gipuzkoako eta beste hainbat lurralde eremuetan dauden eta kokatu nahi diren proiektu eolikoen alde edo kontra egotea, ulertzen dugulako haize errota horiek ez diotelako inondik ere egun dugun arazo eta eskari energetikoari erantzunik emango; krisi eta behar energetikoek gure bizimoduari eta ekoizpen eta kontsumo ereduari interpelatzen dietelako. Horregatik, beharrezkoa da energia fosilen ordezkatze logika batetik harago joatea, eta eskari energetikoaren azterketa sakon horrekin argitzea gardenki zertarako eta norentzako diren energia eta etekinak sustatzen dituzten proiektuak. Izan ere, energia ez da, elikadura bezalaxe, merkantzia soil bat, bizitza duinak bizitzeko aurrebaldintza bat baizik. Kontuan izan behar da 2022ko lehen erdian, argiaren prezioa 2021ekoa baino %265 handiagoa izan zela, eta 2020koa baino %637 handiagoa; bitartean, 2022. urtean erraldoi elektrikoek 8.504 milioi euroko irabazi garbiak lortu zituzten, aurreko urtean baino %28 gehiago, eta azken ekitaldietako daturik handiena.
• Halaber, iraganean izandako irakaspenak kontuan izatea zentzuzkoa deritzogu, ez baita lehen aldia gure burua eta gure gorputzak makroproiektuen aurrean kokatzen ditugula. Horretarako, proiektu eolikoen ondorio eta inpaktu guztiak mahai gaineratu behar dira: lur mugimenduak, pisten eraikitzea, hegazti eta faunaren hilkortasuna eta galera, habitaten galera, kutsadura mota desberdinak (paisajistikoa, kulturala, akustikoa), errotetako hegalak eraikitzeko materialek jatorrian sortutako kalteak eta euren bizitza zikloaren amaierako hondakinen kudeaketa, eta gutxik aipatzen dutena: azpiegitura horiek bertan bizi diren pertsonengan sortzen dituzten kalteak, prozesuaren hasieratik bukaera arte. Gehienetan, landa-eremuko biztanleak eta haiekin batera bizi diren abereak –elikadura sortzen dutenak– .
Horrek eskatzen du baita ere epe motzetik hasi eta epe luzera bideak zehaztea, jendartearen beharren (elikadura, energia, ura…) eta gure egitura produktiboei begirada integrala jarriz, eta nolako Euskal Herrian bizi nahi dugun erabaki eta materializatzeko. Aurrera egiteko modu burugabe eta beldurgarri hau gelditzeko unea da. 80.000 hektarea nekazaritza lur baino gehiago galdu ditugu 1990. urtea geroztik Euskal Herrian, espekulazio eta artifizializazio erabakien eskutik. Gainera, energia kontsumo-intentsiboan oinarritutako elikagaien ekoizpen eta kontsumo agroindustrialaren eredua ere agortua dago. Izan ere, energiaz gain, elikadura menpekotasuna muturrekoa dugu, elikadura burujabetzatik urrun.
Ezinbestekoa zaigu, mugimendu agroekologikoko eragile gisa, bizi dugun egoera eta aurkezten ari diren azken energia proiektuen aurrean eztabaidarako gure prestutasuna azaltzea, premiazkoa delako irizpide ekologiko eta sozial minimoak ezartzea. Aldi berean, argi adierazi nahi dugu gure posizioa: gure mendiak aske nahi ditugu eta horien defentsa autodefentsa agroekologiko gisa ulertzen dugu. Horregatik animatu nahi ditugu herritarrak egun dauden taldeetan inplikatzera eta antolatzen dituzten ekintzetan parte hartzera.
Epe motz, ertain eta luzeko ekintzak eta estrategiak behar ditugulakoan gaude; eta baita ere etorkizun desiragarriak eraikitzeko estrategia horiek guztientzako justuak, askatzaileak eta bizitzen aldekoak izatea.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Oraingoan ere barrenak mugituta natorkizue, beldurretik eta izutik, uzkurtuta eta larrituta. Ze herri geratzen ari zaigun, zer datorkigun epe motzean, zer utziko diegun gure ondorengoei. Saiatzen naiz pentsatzen posible dela datorrenari aurre egiteko egiturak sortzea,... [+]
Antropologo eta ingeniaria den Yayo Herrerok dioen bezala, datu bat da. Horren jatorria ulertzeko erraza den baieztapen xume batean laburbil daiteke: Lurra agortzen ari da.
Gaia konplexua da. Ikuspegi asko daude, interesak gurutzatzen dira, informazioa desinformazioarekin... [+]
Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]
Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]
Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]
Goizaldeko lehenengo eguzki-izpiekin batera zabaldu ditu ateak Kirikiño Ikastolak. Zapatua da, auzolan eguna. Parte-hartze batzordeko arduradunak irrintzia egin eta lanera bideratu ditu bertaratu diren ehundik gora partaide: “Hemen erronkak denonak dira! Aurrera,... [+]
Amasa-Villabonako EH Bilduk argitaratutako idatziaren harira, hainbat adierazpen egin nahiko genituzke. Lehenik eta behin, argi utzi nahi dugu larrialdi klimatikoari aurre egitearen urgentzia ukaezina dela, eta horregatik, krisi honekiko dugun kezkagatik beragatik jartzen dugula... [+]
Milaka pertsonak modu aktiboan parte hartu dute, eta hala jarraitzen dute, XXI. mendeko holokausto telebisatu handienaren aurka protestatzeko, eta pertsona horiei errespetu eta miresmen handiena zor diet. Baina, gizateriaren zoritxarrerako, askoz gehiago dira, egoerarekin... [+]
Gizakia kosmosa da. Kosmosa, mundua ez da gizakiarena, askotan hala dela ematen badu ere.
Udako solstizioan, egunez eguzkiak itsutu egiten gaitu duen argiaren indarrarekin, baina gauak ederrak dira, zeruan izar dirdiratsuak kabitu ezinka ikusten ditugunean. San Juan suaren... [+]
"Saharar erradikalizatuek Estatu Islamikoaren burutza hartu dute Sahel-en". Izenburu asaldagarria, berriki argitaratua, baina hasierako asalduratik harago, testuaren irakurketa eta analisi sakonago bat eginda, honako ondorio hauek atera daitezke.
Kezka, ezinegona eta... [+]
Aurrean duzunak min ematen badizu, ez begiratu aurrera. Muturren aurrean duguna saihesteko logikoa dirudi, ezta? Zer ikusiko ote du gutako bakoitzak albo aldera so egiten duenean? Beharbada, miope batek betaurreko bila ikusten duen antzeko zerbait.
Miope bezain itsu,... [+]
Gu gara euskara. Euskara gure baitan bizi da. Guk biziarazten dugu. Euskara bizi dugu eta euskarak bizi gaitu. Guk elikatzen dugu eta gu elikatzen gaitu. Euskara gara. Euskara egiten dugunean euskarak egiten gaitu. Guk dugu, euskarak gaitu.
Euskararik gabe ez gara, eta hori... [+]
Madalenetan murgilduta gaudela irakurriko duzue askok artikulu hau, bestela ere pentsatu gure etorkizuneko egunerokoan, jai giro herrikoiak aurrez irudikatzen duen herria baita urte osorako desio dugun herri eredua, deskantsu pixka bat gehiagorekin, noski. Badira urte batzuk... [+]
Behin batean, esku bakoitzean sei hatz zituen ume bat ikusi zuen Kelly doktoreak. Gurasoek ebakuntza egiteko erabaki irmoa hartua zuten, baina umeak ez zuen nahi. Mutikoak sei edo zazpi urte izango zituen, eta ederra zen.
– Ez! Nahi ditut denak. Nireak dira eta nahi... [+]