Sare Herritarrak adierazi duenez, orain arte presoek egindako gradu-aldaketa eskaeretatik soilik hiru onartu dituzte, eta atzera bota dituzte beste 69, gehienei, 43ri ez diete erantzuna eman oraindik.
Pedro Sanchezek Espainiako Gobernuan egin dituen zortzi hilabeteotan ez da urratsik egin euskal presoen egoeran. Hala salatu du Sarek.
Presoen %84 espetxealdi hasieratik lehen graduan daude. Beste preso batzuen egoerarekin alderatuta, ez du zerikusirik, izan ere, Espainiako presoen %2 baino ez dago lehen graduan.
Elkarteak adierazi duenez, orain arte presoek egindako gradu-aldaketa eskaeretatik soilik hiru onartu dituzte, eta atzera bota dituzte beste 69, gehienei, 43ri ez diete erantzuna eman oraindik.
Datuek adierazten dute egoera
- 211 preso daude Espainiako Espetxean.
- 2019an 14 preso ziren 2. graduan, azken egunetan 20 gehiago dira.
- 19 dira gaixorik dauden presoak, horietatik 12 daude 1. graduan. Gehienak 600 kilometro baino gehiagora urrunduta
- Zigorraren 3/4ak beteak dituzte 84 presok, horietatik, 52 daude lehen graduan.
- 2 urte baino gutxiago geratzen zaie espetxean 22 presori, horietatik 16 lehen graduan daude.
- 5 urte baino gutxiago falta zaie zigorra betetzeko 75 presori, horietatik 51 daude lehen graduan.
Xabi Sagardoi presoaren kasua jarri du adibide Jaione Karrera bere abokatuak.
2013an atxilotu zuten hura, Segiko kide izatea egotzita. Sorian dago preso. Ez diote inoiz zigorrik jarri, 17 meritu ohar egin dizkiote eta espetxean lanean ari da garbiketetan laguntzen.
Duela gutxi espetxeko zuzendaritzak hirugarren gradua ezartzeko eskatu zuen. Baina ez dute erantzunik jaso. Sagardoi apirilaren 6an geratuko da libre zigorra beteta. "Trikimailuak erabiltzen ari dira dagokiona ez emateko", salatu du.
Hauteskundeei begira jarrita, alderdiei eskatu diete espetxe politika krudel honen amaierarako proposamenak jaso ditzatela.
Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.
Jesus Maria Gomez Ezkerro 'Txutxo', 2001eko urtarrilean atxilotu zuten, 2021ean hirugarren gradua ezarri zioten, eta 2023ko otsailean baldintzapeko askatasuna eman zioten. 24 urte geroago aske geratu da.
26 urtez euskal preso eta iheslariak etxeratzeko aldarria oholtza gainera eraman ondoren, Hatortxu Rock jaialdiak bere azken edizioa egingo du ostegunetik igandera bitartean, Lakuntzan (Nafarroa). Jaialdian bildutako dirua preso sein senideentzat dispertsioak zekarren zama... [+]
"Euskal Herriaren jazarpena elikatzen du Euskal Herriaren bakearen bidean egindako akordiotzat saldu duten honek", adierazi dute larunbatean Arrasaten eginiko prentsa agerraldian.
Kartzelan 27 urte egon eta gero askatasunean geratu dela iragarri du Etxerat elkarteak.
Eusko Jaurlaritzak 2022an eskuratu zuen Zaballako (Araba), Basauriko (Bizkaia) eta Martuteneko (Gipuzkoa) kartzelen gaineko eskumena, eta ordutik uhalen edo eskuburdinen bidez loturik izan dituzten pertsonen inguruko datu batzuk eman ditu Maria Jesus San Jose (PSE-EE) sailburuak... [+]
Nafarroako espetxean dauden pertsonen bizi baldintzak aztertu ditu elkarteak. Ondorioztatu du Nafarroako Gobernua kartzelaren kudeaketaz arduratu beharko litzatekeela.
Espainiako Auzitegi Goreneko Fiskaltzak, Iratxe Sorzabal atxiloturik egon zenean "tratu gizagabeak" eman zizkiotela aitortzen duen epaia baliogabetzea eskatu du, eta berriz epaitu dezatela nahi du, 1995ean Irunen jarritako lehergailu baten harira.
PPk Senatuan proposatu du, gainera, euskal preso politikoek damua erakutsi behar izateko xantaia areagotzea.
Historikoa izan da, Monarkia Espainiarreko epaitegi batek honako ebazpen hau onartu du: "Iratxe Sorzabal zaintzeaz arduratzen ziren funtzionarioek elektrodoak aplikatu zizkioten deklaratzera behartzeko, eta horrek zera dakar, haren oinarrizko giza eskubideak nabarmen... [+]
Antolakunde "antierrepresiboak" ekainaren 7an Amnistia Eguna antolatu du Senperen. Eguna aldarriz josteko, egun osoko egitaraua antolatu dute. Nazioarteko beste erakunde batzuekin eta Aroztegiko Komitearekin mahai inguruak antolatu dituzte.
Ekimena larunbatean abiatuko da, Lesakatik, eta igandean amaituko da, Iruñean. Behin betiko konponbidea eskatzeko eta oraindik etxerako bidea egiteko duten presoen eskubideak aldarrikatzeko, orotara 544 kilometro egingo dituzte. Ekimena aurkezteko agerraldia... [+]
UPNk jarritako salaketa bati erantzunez hartu du erabakia auzitegiak. Apirilaren 17an gazte topagunearen baitan Berriozarren antolatutako "Kurdistan eta Euskal Herriko preso politikoen" aldeko ekitaldia da UPNk bertan behera utzi nahi izan duena "terrorismoaren... [+]
ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT-LKN, CNT, HIRU, EHNE eta ETXALDE sindikatuak, Sarek abiatutako Gotzon SOS kanpainara batu dira. 2019an antzeman zioten gaixotasun genetiko sendaezina 68 urteko preso politiko bilbotarrari. Sindikatuek gaixotasun larriak dituzten presoak kartzelatik... [+]
“Saihestu egingo dira giza eskubideen, ordenamendu juridikoaren eta espetxeetako tratamendu psikosozialaren aurkako balioak eta jarrerak babestea, justifikatzea eta goratzea ekar dezaketen adierazpenak”, dio, besteak beste, agiriak. Azaroan Eusko Jaurlaritzako... [+]