Preso gaixoen askatasuna eskatzeko Bizkaiko Aldundiaren ibilgailuak erre izana hartu dute beren gain

  • Hainbat ezezagunek Bizkaiko Foru Aldundiaren ibilgailu batzuk erre zituzten abenduaren 4an. Berria-ri jakinarazi diotenez, preso gaixoen askatasuna eskatzeko eta zentsura gainditzeko egin zuten erasoa.


2016ko abenduaren 13an - 15:51

Berria-k jaso duenez, ekintzaren egileek Frantziako eta Espainiako gobernuen jokabidea kritikatu dute, “egoera okerrenean dauden presoak errukirik gabe” tratatzeagatik. Presoak damutzea beste estrategiarik ez izatea leporatu diete Madril eta Parisi.

Halaber, euskal gizartearen epelkeriaren aurka azaldu dira. “Euskal Herriak ez du presiorako gaitasun nahikorik erakusten. Konfrontazio estrategiarik gabe bidegabekeria hauei ateak zabalik uzten dizkiegu”, adierazi dute.

Gaiaren inguruko zentsura salatu dute azkenik. Izan ere, “kritika zorrotza” egin diete presoen askatasunaren alde egonda haien borrokaldiei muzin egiten dieten guztiei. “Batzuentzat 100 egun baino gehiagoko borrokak ez du aipamenik merezi, eta ahal den guztietan ezkutatu egin dute preso gaixoen askatasuna eskatzeko zenbait kartzelatan txandaka egiten ari diren gose greba”.      


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
26 urteko espetxealdia atzean utzita aske da Iñaki Garces otxandiarra

Astelehenean jakinarazi du albistea Etxerat elkarteak. Otxandioko preso politikoa baldintzapeko askatasunean zegoen 2023ko martxoaz geroztik.


Euskal preso eta iheslari politikoen aldeko jaialdia egingo dute Ezpeletan larunbatean

Kontzertuen bidez euskal preso eta iheslariak laguntzea da xedea. Aurten, Rakatapunk, Xutik eta Esne Beltza dira egitarauan.


2024-01-15 | ARGIA
Espetxe politikan salbuespeneko arauak desagertzeko exijitu dute 68.000 lagunek Bilbon

Hamarnaka mila lagunek Bilboko kaleak bete dituzte larunbatean, euskal preso politikoen eskubideak betearazteko eskatzeko manifestazioan. Sarek gogorarazi du ez direla pribilegioak eskatzen ari eta azpimarratu du “euskal gizarte pluralaren ahalegina” ezinbestekoa... [+]


Eguneraketa berriak daude