Preso gaixoak aska ditzatela eskatuko dute larunbatean Ondarroan eta Baionan

  • Etxerat elkarteak elkarretaratzeak deitu ditu larunbatean Baionan eta Ondarroan, Ibon Fernandez Iradi, Iosu Uribetxeberria eta larri gaixorik dauden gainontzeko presoak aska ditzatela eskatzeko.


2014ko maiatzaren 28an - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Esklerosi anizkoitzarekin preso dagoen Ibon Fernandez Iradiren kasuari arreta berezia eskainiko zaio larunbatean.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Bake prozesuak aurrera egiteko baldintzetako bat preso dauden gaixo larriak askatzea dela adierazi du Etxeratek.

Horrez gain, Patrick Dallennes Baionako suprefetari preso gaixoen egoeraz hitz egiteko zita eskatu dio elkarteak, bereziki Fernandez Iradiren kasuan esku har dezan, Frantziako Estatuaren erantzukizuna “lehen mailakoa” dela iritzita.

Larunbateko elkarretaratzeak ez dira euskal presoen aldeko ekimen bakarrak izango. Hileko azken ostiralero egin ohi den modura hainbat herritan elkarretaratzeak deitu dituzte eta larunbatean Hendaiako Ondarraitz zelaian preso eta iheslarien aldeko futbol 7 txapelketaren hamaikagarren edizioa jokatuko da.


Gaixo larriak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.