PPk ustelkeriari etekina atera ziola berretsi du Gorenak Gürtel auzian

  • Espainiako PP alderdiak Gürtel sarearen ustelkeriari etekina atera ziola dio auzitegiak. Espainiako Auzitegi Nazionalaren epaiari jarritako helegitea zati batean onartu du, baina aldaketak “garrantzirik gabekoak” lirateke. Besteak beste, baina “B” kaxaren inguruko erreferentzia bertan behera utzi du.


2020ko urriaren 14an - 15:52
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

PP ustelkeriagatik zigortutako alderdia da eta hala berretsi du Espainiako Auzitegi Gorenak. Alderdi horrek helegitea jarri zion Gürtel sarearen ustelkeriari Espainiako Auztegi Nazionalak 2018an emandako epaiari. Bertan Francisco Correa eta beste 29 laguni urte askotarako kartzela zigorrak ezarri zizkieten, tartean Luis Barcena PPren diruzain ohiari. Epai hark eragin zuen Mariano Rajoy Espainiako Gobernutik kanporatzea Espainiako Kongresuan Pedro Sánchezen alde onartutako zentsura mozio baten bidez.

Auzitegi Gorenak ia osorik berretsi du aurreko epai hori eta aldaketa batzuk egin badizkio ere, “garrantzirik gabekoak” dira epaiaren funtsa desitxuratzeko. Besteak beste, kartzela zigorretan doikuntza arin batzuk egin ditu eta “B kaxa”-ren inguruko erreferentzia kendu, “gehiegizkoa” iruditu zaiolako.

Gorenaren arabera, Correa eta bere taldeak ustelkeria sare oso bat sortu zuTen kontratazio publikoen bidez eta PPko kide esanguratsuekin harremanetan. Sententziak gogorarazten du lapurtutako diru guztia itzuli behar duela PPk, irabazi asmoa izateagatik zigortu baitzuen Auzitegi Nazionalak.

Espainiako Konstituzio Auzitegira jo dezakete orain kondenatuek, baina epaia finkoa da eta berehala ezarri beharrekoa.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ustelkeria
2025eko uztailaren 2
Meloi saltzailea
Senar puteroak

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!