Potentzien presiopean, diplomaziaren emaitzen zain

  • Hitzak besterik ez dira, baina hagitz ongi erranak dira entzun nahi dituenarentzat, kantak esango lukeenez. Krimeako parlamentuak independentzia aldarrikatu eta Errusiarekin batzeko bidea hartu duenetik, arrakala zabaltzen ari da AEBen eta Ekialdeko potentziaren artean.


2014ko martxoaren 13an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
David Cameron, Barack Obama, Angela Merkel eta Durao Barroso 2012ko argazki batean (irudia: Getty).
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Munduko herrialde industrializatu nagusiak batzen dituen G7 elkarteak zortzigarren kidea, Errusia, alboan utzita argazki bateratua eskaini du auziaz. Baita ohar argi samarra eman ere Vladimir Putini: Krimea anexionatuz gero, neurriak hartuko dituzte.

Kanada, Frantzia, Alemania, Italia, Japonia, Erresuma Batua eta AEB ados daude puntu horretan. “Errusiari eskatzen diogu alde batera utz ditzala Krimearen estatusa aldatzeko ahalegin guztiak, Ukrainako legearen kontrakoak direlako eta nazioarteko legedia bortxatzen dute”.

Azkeneko puntu hori da Krimeako parlamentuak onartutako independentzia erresoluzioak auzitan jartzen duena, Kosovoko kasua eta NBEk eman zion zilegitasuna beren beregi aipatzen baititu.

Presio-eltze baten antza hartzen ari da Krimea, militar errusiarren azken asteetako mugimenduei AEBek eta NATOk gerra hegazkin gehiago bidaliko dituztela dioten albisteak gehituz gero.

Kerry-Lavrov bilera ostiralean

Hitz gehiago, baina pribatuagoak. G7aren abisuarekin batera, mugimendu diplomatikoak martxan daude: John Kerry AEBetako Estatu idazkaria Sergei Lavrov Errusiako atzerri ministroarekin harremanetan dagoela zabaldu zuten berri agentziek asteazkenean. Ostiralean Londresen bilera egingo dute, Krimeako krisiari irtenbide diplomatikoa eman ahal izateko.

Barack Obama AEBetako presidenteak bilera horretaz zera adierazi du: “Ez dakigu oraindik gure ahalegin diplomatikoek zer lortuko duten, baina presionatzen jarraituko dugu”.

Bilera horrek tentsioa baretu ala gatazka hauspotuko duen jakin gabe, Ukrainan egindako politikak bere herrikideen artean irudia indartzeko balio izan diote Putini, Errusiako Iritzi Publikoaren Ikerketa Zentroak eskainitako datuei kasu eginez gero: herritarren %71k babesten du presidentea, ostegunean publiko egindako inkesta baten arabera.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Krimeako krisia
Krimeako tatarerazko telebista lizentziarik gabe utzi du Errusiak

Krimeako tatareraz lan egiten duen munduko telebista kate bakarra, ATR, lizentziarik gabe utzi du Errusiak. Erabakia teknikoa izan dela adierazi diete Nationalian irakur daitekeenez, legedia betetzeko eskabideak ez dituela garaiz bete argudiatuz. Internet bidez emititzen... [+]


2015-03-26 | Ibai Trebiño
Sebastopol “hiri heroikoa”

2014ko otsailaren 28an; Sebastopolen milaka pertsonek Nakhimov almirantearen plaza hartu eta hiriaren defentsa antolatzen hasi ziren. Egun batzuk lehenago, Kieveko Maidan plazako ekintzaile europarzaleek eraikin publikoa okupatu eta botere aldaketa bortizki gauzatu zuten.


Eskoziaren independentzia onartzeko prest da Espainia, Salmondek dioenez

Alex Salmond Eskoziako ministro nagusiak jada adostu du Espainiako Gobernuarekin Eskoziak independentzia lortzen badu, onartu egingo duela.


Krimeako altxorrak Ukraina eta Errusiaren arteko gatazkan

Krimea: Itsaso Beltzeko urrea eta sekretuak erakusketa ekainaren lehena bitartean egon zen ikusgai  Amsterdameko Unibertsitateko Allard Pierson Arkeologia Museoan (argazkian, K.a. 4. mendeko urrezko kaskoa).


2014-05-26 | Iera Aranburu
Enpresari milioidun bat izango da Ukrainako presidente berria

Ukrainak badu presidente berria. Petro Poroxenko enpresari milioidunak bildu ditu bozen %57. Bigarren bozkatuena Julia Timoxenko lehen ministro ohia izan da, %12,39arekin. Poroxenkok guztira bozen %50 baino gehiago bildu dituenez, ez da beharrezkoa izango bigarren itzulia... [+]


2014-05-07 | ARGIA
Inperioen gerra Ukrainan hasten da

Rafael Poch kazetariarekin elkarrizketa izan dute Rebelion.org webgunean, Ukrainako egoera ardatz hartuta. La Vanguardia egunkariko nazioarteko adituak egoera ulertzeko hainbat gako eman ditu.


2014-04-04 | Ane Lusarreta
Ukrainar nazionalitatea mantendu ahalko dute krimearrek

Krimear penintsula errusiar federazioan integratzean errusiar nazionalitatea eskuratu zuten pertsonek, ukrainar herritartasuna mantendu ahal izango dute, hala nahi izanez gero.


2014-03-31 | Ibai Trebiño
Krimea eta Kosovo

2014 urte historikoa izango dugu Europan. Bai Katalunia zein Eskozia abiapuntuan daude: erreferendum bitartez, bai batak zein besteak, geroz eta oldarkorrago eta antidemokratikoago den Europar Batasunaren baitan beren etorkizuna erabakiko dute. Gaur egun dugun zalantzari... [+]


NATO gehiago Ekialdean eta Obama EBri belarritik tiraka

Barack Obama AEBetako presidenteak iragarri du NATOk indar handiagoa izango duela Europa ekialdeko estatuetan, Krimeako krisiaren eraginez Mendebaldeak Errusiarekin dituen harremanak gaiztotu ostean.


Gerra Hotza Krimean: gasa, urrea, monetak eta diplomazia

2014ko martxoan berriro Gerra Hotzean aurkitu da Europa. Kapitalismoak menderaturik Sobiet Batasunaren inguruan artikulatutako bloke alternatiboa, deitu sozialismo erreala edo estatu kapitalismoa, Historia ez dela amaitu. XXI. hastean inperio kapitalistek talka egin dute... [+]


Hilketak, bilerak, presioak eta amore emateak: lau gertakari Ukrainako sokatiran

Alde batetik tenkatu eta besterik lasaitu, hala dabil Ukrainako soka azken asteetan, giroa baretuko dutela diruditen bileren eta egoera tentsionatzen duten gertakarien artean.


Eguneraketa berriak daude