Herritar zaurgarrienentzako laguntza berezia Portugalen: 44 produkturi BEZa kendu eta hilero 30 euro

  • Hilean 30 euro emango dizkie Portugalgo Gobernuak baliabide gutxi duten milioi bat familia baino gehiagori. Horrez gain, 44 produkturi BEZ zerga kendu die. Osasun ministroak jakinarazi du akordioa erdietsi dutela elikagaien banaketa zein ekoizpen sektoreko enpresekin.


2023ko martxoaren 30ean - 08:20
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Fernando Medina Osasun ministroak produktuei aplikatuko zaien neurriaz hitz egin du ostiralean, El Diariok informatu duenez. Hala, gobernua akordio batera iritsi da elikagaien banaketa eta ekoizpen sektoreko enpresekin: gobernuak premiazko produktuen fiskalitatea murrizteko konpromisoa hartu du, eta, trukean, enpresek kontsumitzaileari murrizketa ezarri beharko diote.

Osasun Ministerioak egin du zerrenda eta Portugalgo supermerkatuetan gehien saltzen diren produktuetan oinarritu da. BEZik gabeko produktuen zerrendan honako hauek daude: ogia, patatak, pasta, arroza, tipula, tomatea, azalorea, letxuga, brokolia, azenarioa, kalabazina, porrua, kalabaza, espinakak, arbia, frutak, babarrunak, garbantzuak, ilarrak, behi esnea, jogurta, gazta, oilaskoa, oliba olioa, arrautzak, eta gurina, besteak beste.

30 euro hilero

Hileko 30 euro emango dizkiete prestazio sozialak kobratu eta baliabide gutxi dituzten milioi bat familia baino gehiagori. Gobernuak uste du diru laguntza horrek ekonomikoki ahulak diren hiru milioi laguni lagun diezaiokeela. Laguntza horri 15 euro gehituko zaizkio familiako seme-alaba bakoitzeko.


Irakurri gehiago: Portugal Nazioartea Europa
Portugal kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.