Hobari fiskalak gazteei: ‘On falling' filmaren eragina?

  • Gazteei PFEZa murriztea edota zenbait kasutan deuseztatzea proposatu du Portugalgo Gobernuak, baina momentuz hizpidea baino ez du ipini, ez baitago argi aurrekontuak onartu ahalko dituen, gobernua osatzen duten alderdiek ez baitute-eta gehiengo parlamentariorik. Espainiako Gobernuak ere egin du beste iragarpen bat, "emantzipazioa bizkortzeko", baina era berean alokairuak igotzea eragin dezakeena.


2024ko urriaren 15ean - 10:15
Manifestazio ugari egin dituzte gazteek Portugalen, etxebizitza eskubidearen alde. RTVE

Aurora delako 30 bat urteko emakume portugaldarra da On falling filmeko protagonista. Eskozian bizi da eta Amazonen estiloko almazen izugarri handi batean egiten du lan, bakarturik, teknologiak ezartzen duen erlojuaren aurka lanean, enpresarentzat langile bat gehiago izanda, soldata eskas, lan-baldintza kaskar eta bizimodu arras prekarioan. Laura Carreira zinegile portugaldarraren opera prima da eta hein batean Aurorarengan gorpuztu ditu bere bizipenak, atzerrian lanean egondakoa baita.

Munduko biztanle ugariren isla izan daiteke Aurora: lan bila emigratu eta estantzia lanera kondenatu. Langile klasearen erretratu garaikidea da pelikula, errealitatearen ispilu garden, Portugalgo eguneroko ogi, beste lekuetara estrapolatu daitekeena lasai asko. Argigarriak dira datuak: 15 eta 39 urteko gazte portugaldarren laurdena atzerrian bizi da, gehien-gehiena Europa erdigunean eta iparraldean. Hori dio Lisboako Unibertsitateko Ikerketa Institutuaren azken txosten batek, eta horixe darabil hango gobernuak bere diskurtsoan, gazteen emantzipazio ezinaz-eta mintza denean.

Portugalen, 35 urtez azpikoen 10etik 7k, hilean 950 euroko soldata garbia du

Horrez gain, ikerketa horren arabera, gaur egun Portugalen bizi diren 15 eta 30 urte arteko gazteei galdetuta, herenak uste du lehenago edo geroago egokituko zaiola emigratzea. Lan-eskaintzak urriak direla diote, lan-baldintzak kaskarrak eta etxebizitzaren prezioa garestia, eskuraezina gehienentzat. Hain zuzen, Francisco Manuel dos Santos fundazioak egindako inkestaren arabera, 2020. urtean, 35 urtez azpikoen %72k hilean 950 euro garbi baino gutxiago irabazten zituen. 

Portugalek ez dio buelta eman 2008ko krisi ekonomikoari. Hainbat daturen arabera, 2008tik 2015era bitartean, milioi bat pertsonak utzi zuten herrialdea –gehienak, jakina, gazteak–, eta horietako asko ez dira itzuli.

Zahartzen ari da biztanleria: 65 urtetik gorako herritarrak, 14 urtetik azpikoak baino bi aldiz gehiago dira. Eta, mundu mailako biztanleria-adinaren indizean, zaharrenen artean, hirugarren postuan dago Portugal, Japoniaren eta Italiaren atzetik. Konparaziorako, Hego Euskal Herrian, 16 urtez azpiko 100 gazteko 170 pertsona daude 65 urte baino gehiago dituztenak.

Urteak daramatzate Portugalen etxebizitzarako sarbide unibertsalaren aldeko borrokan, eta bereziki turismora bideratutako etxebizitzen aurka. RTVE

Portugal: hobari fiskalak gazteei?

Drama” bat dela dio Portugalgo Gobernuak, eta datorren urteko aurrekontu-proposamena aurkeztu duen egunean iragarri du “egoera iraultzeko” asmoa. Hain zuzen, hainbat neurri fiskal ipini nahiko lituzke zentroeskuineko gobernuak eta babes eske jo du sozialistengana, parlamentuaren onespena jasotzeko. Marcelo Rebelo de Sousa presidenteak argi esan dio gobernuari: "Edo aurrekontuak onartu edo hauteskundeetara goaz".

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga gazteengana moldatzea da proposamen nagusia, betiere, baldintza gisa, hiru puntu hauek hartuta: 35 urte baino gutxiago edukitzea; urtean 28.000 baino gutxiago irabaztea; eta gehienez hamar urtez jaso ahalko da hobaria.

Soldatapeko lanean eginiko lehen urtean, urtean 28.000 euro baino gutxiago kobratzen duten gazte guztiak salbuetsita leudeke PFEZa ordaintzeaz. Gero bai, sartuko lirateke errenta aitorpena egiteko nahitaezkotasun horretan –betiere 28.000 euro baino gutxiago irabazita–: baldintza horiek betetzen dituzten bigarrenetik laugarrenerako urtean, %75eko dedukzioa edukiko lukete; bosgarrenetik zazpigarrenera %50ekoa; eta zortzigarrenetik hamargarrenera, %25ekoa.

Enpresek ere izango lituzkete hobari fiskalak: Sozietateen gaineko Zerga egungo %21etik %20ra jaitsiko lukete.

Hego Euskal Herria: emantzipatzeko laguntza gehiago, zertarako?

"Alokairuaren bonua" aurkeztu du Espainiako Gobernuko presidente Pedro Sánchezek astelehenean: 200 milioi euroko programa, "etxebizitzaren arazoa arintzeko". Bezperan, Madrilgo kaleak hartu zituzten milaka eta milaka pertsonak etxebizitza eskuratzea gero eta konplikatuagoa dagoela manifestatzeko.

Espainiako Gobernuak "alokairuaren bonu berria" iragarri du

Zehazteko falta da zein adin mugatik beherako espainiarrentzat izango den bonu hori, eta ikusteko dago ere ea 200 euro, 250 ala zenbatekoa izango den. Espainiako prentsan bi zifra horien dantza ageri da. Horrez gain, argitzeko dago ea bateragarriak izango ote diren Espainiako Gobernuaren laguntzak Eusko Jaurlaritzako eta Nafarroako Gobernuko alokairu eta emantzipazio laguntzekin.

Dena dela, ez dirudi bide horretatik konponbidea etorriko denik ez Espainiako Estatuan eta ez Hego Euskal Herrian, argi ikusi baita etxejabeek zer egin duten erkidegoek gisa horretako laguntzak abian ipini dituztenean: alokairua garestitu. Alokairuen prezioari mugari ipini ezean, maizterrek hor izango dute aukera berriz ere.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Portugal
Eskuinak irabazi ditu Portugalgo hauteskundeak, eta eskuin muturrak emaitzak laukoiztu ditu

Eskuin muturrak elkarrekin gobernatzeko gonbita luzatu dio eskuinari. Luis Montenegro irabazleak adierazi du hauteskundetan egindako promesari eutsiko diola, eta bakarrik gobernatuko duela. Alderdi Sozialistak gainbehera handia izan du.


Tasa gehigarria ordaindu beharko dute etxebizitza turistikoek Portugalen

Mas Vivienda programaren parte dira neurriak, “etxebizitzarako sarbidea errazteko” asmoz hartuak. Besteak beste, %15eko tasa gehigarria ordaindu beharko dute etxebizitza turistikoek eta etxeen erosleentzat bidaiatzeko urrezko bisa murriztuko du.


Suteek 43 hildako eragin dituzte Mediterraneo inguruko herrialdetan

Tenperatura altuek eta lur eremu lehorrek eragin dituzte suteak asteartean. Ondorengo herrialdeak izan dira kaltetuenak: Kroazia, Aljeria, Tunisia, Siria, Italia, Grezia eta Frantzia. Azken orduetan, Portugalen eta Kanariar Uhartean ere zabaldu dira suteak.


Herritar zaurgarrienentzako laguntza berezia Portugalen: 44 produkturi BEZa kendu eta hilero 30 euro

Hilean 30 euro emango dizkie Portugalgo Gobernuak baliabide gutxi duten milioi bat familia baino gehiagori. Horrez gain, 44 produkturi BEZ zerga kendu die. Osasun ministroak jakinarazi du akordioa erdietsi dutela elikagaien banaketa zein ekoizpen sektoreko enpresekin.


Portugalgo Gobernuak ere mugak jarri dizkie pisu turistikoei

Portugalek jasaten duen etxebizitza-krisiari aurre egiteko, inbertsioen truke bizileku-baimena ematen duen "Golden Visa" erregimena bertan behera utzi du gobernuak, eta indarrean daudenei aldizkako ebaluazioak egingo dizkie. Hala, turismoak etxebizitzen arloan eragiten... [+]


Gutxienez 4.815 haurrek jasan dituzte sexu abusuak Portugalgo Eliza Katolikoan

Adierazi dute "ezinezkoa" dela biktima guztiak zenbatzea. Erasoa jasan duten gehienek 10 eta 14 urte artean zituzten, eta erasotzaile ia guztiak gizonezkoak ziren; horien %70, apaizak.


Portugal dut amets

Ukrainaren inbasioa dela eta ez dela, azkenaldian asko ari da agertzen notizietan Roman Abramovitx oligarka portugaldarra. Bai, ondo irakurri duzue: portugaldarra. Idatzi behar duzuna aurreikusten duen teklatuak ere “errusiarra” jartzen du “oligarka”... [+]


2022-01-31 | Leire Artola Arin
Alderdi Sozialistak gehiengo osoa lortu du Portugalgo hauteskundeetan

Antonio Costa lehen ministroaren PS alderdiak parlamentuko 117 eserleku eskuratu ditu –botoen %41,7– , eta, inkestek berdinketa aurrikusten zuten arren, urrun geratu da PSD Alderdi Sozialdemokrata kontserbadorea, 71 eserlekurekin –%27,8–. Nabarmen egin du... [+]


2021-10-15 | Leire Artola Arin
Portugalen debekatuta izango dute zezenketetara joatea 16 urtetik beherakoek

Ostegunean onartu du Ministroen Kontseiluak lege-dekretua. Hori zen PAN alderdi animalistak jarritako baldintza aurrekontuak onartzeko.


2021-09-27
Europar Batasunak ebatzi du “meategi berde”-en loraldia

Maiatzaren 5ean Lisboak aterpetu zuen “meatzaritza berdea”-ri buruzko biltzarra, zeinetan elkartu baitziren Europar Batasuneko herrialdeetako agintariak, nazioarteko erakundeetakoak, enpresa, unibertsitate eta industria elkarteetako buruzagiak, denak ere Europan... [+]


Irlandako urrearen gatazka: hemen dira meategi berriak Europako lurrak harrotzen

Munduko Bankuak kalkulatua du lurrari 3.000 milioi tona mineral atera beharko zaizkiola klima aldaketari aurre egiteko beharrezko diren energia eta teknologia ‘berdeak’ nagusitzeko trantsizioan. Mineral meta horren bilaketak Mendebalde aberatseko herritarroi ere... [+]


Eguneraketa berriak daude