Poliziaren fakzio biolento batek hamabost pertsona hil ditu Haitin egindako tiroketetan

  • Fantom 509 taldeari egotzi dizkio asteazkenean Puerto Príncipe hiriburuan egindako tiroketak. Hildako hamabost zibilen artean kazetari bat eta oposizioko aktibista bat daude. 

Gobernuaren aurkako protesta bat Haitin, 2019

2021eko uztailaren 01an - 10:44
Azken eguneraketa: 12:46

Hamabost pertsona hil dituzte asteazkenean Haitiko Puerto Príncipe hiriburuan egindako tiroketetan. Joseph Jouthe Lehen ministroaren arabera, tiroketak ordu batzuk lehenago hil duten polizia sindikalista baten heriotzaren mendeku gisa antolatu ditu Fantom 509 fakzio polizialak. Gazette Haiti hedabideak jakinarazi du hildakoen artean daudela Diego Charles kazetaria eta Antoinette Duclair aktibista. 

Puerto Príncipeko Delmas auzoan jazo dira tiroketak. Gutxienez beste hamahiru zibilekin batera, Diego Charles Radio Vision 2000 hedabideko kazetaria eta Antoinette Duclair Matrice Libération oposizioko alderdiko militante feminista hil dituzte. Duclairek autoan zeraman Charles bere bizilekura, eta haren etxe parean zeudela, motozikleta batetik tiro egin diete oraindik identifikatu gabe dauden pertsonek. Hilketaren bideoa sare sozialetan zabaldu da.

Tiroketen ondoren, Joseph Jouthe Haitiko Lehen ministroak prentsaurreko bat eskaini du gertatutakoaren inguruko datuak emateko. Ahaldunak Poliziaren fakzio errebeldea den Fantom 509 taldeari egotzi dizkio krimenak. Haitiko Polizia Nazionaleko zuzendari den Léon Charlesek zehaztu duen bezala, tiroketak mendekua izan dira: ordu batzuk lehenago, Guerby Geffrard agentea, SPNH-17 polizia sindikatuko kidea hil zuten, eta haren aliatuek tiroketak prestatu zituzten erantzun gisa. Jazotakoa argitzeko ikerketa zabaldu Polizia Nazionalak.

Indarkeria egoera Haitin

2018an Polizia Nazionaletik banandu zen Fantom 509 fakzio biolentoak segurtasun krisi larria eragin du Haitin. Talde kriminalen arteko gerren ondorioz, ekaina hasieratik hona, 13.600 pertsona inguruk egin behar izan dute ihes Puerto Príncipetik, Berria hedabideak emandako datuen arabera.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Haiti
Toussaint Louverture Haitiren askatzailea hil zela 220 urte igarota, bere borrokak bizirik dirau Bordelen

Pasa den ostiralean bete ziren 220 urte Toussaint Louverture hil zela, Haitiko 1791ko esklaboen iraultzaren buruzagia. Askorentzat, garai hartako politikari garrantzitsuena izan zen Louverture, ez bakarrik Napoleon Bonaparteren gudarostea garaitu eta Amerikako lehen herrialde... [+]


Amerikako herrialderik pobreenean haurren erdiak larrialdiko laguntza behar du

Haitiko egoera 2010etik okerrena da, 2,6 milioi haurrek laguntza behar baitute: 4,7 milioi biztanle daude gosez. Ezegonkortasun politikoak eta koleraren hedapenak eragin dute herrialdearen muturreko egoera.


Solitude ez dago bakarrik

Guadalupe (Karibe itsasoa), 1772 inguruan. Solitude izeneko esklabo mulatoa jaio zen Capesterre-Belle-Eau herrian. 1794an, Haitiko iraultza betean eta Antilletako egoera pil-pilean zela, Solitudek errebelde talde batekin egin zuen bat, Desfoneaux general frantziarraren erasoari... [+]


Eguneraketa berriak daude