Poliziak gazte bat hil du Nantesen, eta hirian istiluak izan dira gau guztian

  • Frantziako Poliziak 22 urteko Bubakar gaztea hil ostean izan diren protesten eraginez, Nantes (Bretainia) hiriko Breil, Malakoff eta Dervallières auzoek suak hartuta igaro dute gaua.


2018ko uztailaren 04an - 11:56

Poliziaren kontrol batean gelditu zuten Bubakar asteartean, Breil auzoan, trafikoarekin lotutako arau-hauste batengatik. Jean-Christophe Bertrand Nanteseko poliziaren departamentuko zuzendariaren adierazpenen arabera, Bubakarrek “autotik irten nahi zuela zirudien, eta polizia agente bat kolpatu zuen”.

Bertrandek esandakoaren arabera, kolpe horren ondorioz polizia agentea arinki zauritu zuen belaunetan eta “honen lankideetako batek tiro egin eta gaztea balaz jo zuen, eta zoritxarrez hil egin da”.

Bubakar karotidan jo zuen balak, zauri hilgarria eraginez.

Ouest France egunkariaren arabera, hildako gaztearen auzotarrek poliziarena ez den bertsioak entzun nahi dituzte. Bubakarren bizikideetako batek egunkariari adierazitakoaren arabera, “kontrolak hainbat minutu iraun zuen” eta Bubakarrek “momentu batez autoarekin atzerantz egin zuen, baina polizia agenterik ez zuen ukitu”.

Auzokideak adierazpenak aprobetxatu ditu Bubakar arriskutsua ez zela esateko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Frantziako polizia
Aske utzi dituzte Lapurdin atxilotutako sei gazteak

Frantziako Poliziak sei gazte atxilotu zituen asteazken goizean, Urruñan, Hendaian eta Baionan. Uztailaren 14an erretreten erreformaren aurkako istiluen parte hartu eta "istiluak" eragitea eragotzi diete.


ARRAZAKERIA FRANTZIAKO POLIZIAN
Izaera sistemikoa aitortu ezinean

Aurten berrogei urte Frantziako banlieue edo auzo popularretakoek “Berdintasunaren Aldeko eta Arrazakeriaren Aurkako Martxa” burutu zutela Marseillatik Parisera arte. Aldarrikapenen artean zuten polizien gehiegikerien bukaera. Orduz geroztik testigantzak, ikerketak,... [+]


ARRAZAKERIA FRANTZIAKO POLIZIAN
Michel Kokoreff: "Polizia-sindikatuekilako kogestio batean dabil botere politikoa"

Historia errepikatu zaigu 2023ko [Frantziako auzo popularretako] matxinadekin. 2005ean bezala, Poliziarekin izandako topaketa hilgarri bat izan dute txinparta. Bi haserre erakustaldi horien arteko antzekotasunak begi-bistakoak izan arren, osagai berriak ere agertu dira. COVID-19... [+]


16 urteko gazte bat hil da Paris inguruko Elancourt hirian, Poliziaren auto batek uzkailirik

Bertsio ofizialaren arabera, motocross batean zebilen eta Polizia ikustearekin "ihes egin" du gazteak, eta paretik zetorren beste polizia auto baten aurka hartu du kolpea. Bi inkesta abiatu ditu  Frantziako Poliziaren Ikuskaritza Nagusiak: bata, gazteari... [+]


Eguneraketa berriak daude