Frantziako istiluen biharamuna: epaiketak, zigorrak eta mendeku gosea

  • Epaiketa eta zigor bidez eskarmentatu nahi ditu Frantziako Gobernuak istiluetan atxilotutako pertsonak, 3.600 inguru. Prozesu judiziala azkartu eta “defentsarako eskubide eza” salatu dute abokatuek. Jada, 380 pertsona baino gehiagok jaso dute sententzia.


2023ko uztailaren 13an - 07:50
Azken eguneraketa: 11:29
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Prozesu judiziala azkartzeko ahalegina egin du Frantziako Gobernuak, eta istiluetan atxilotutako pertsonak epai eta zigor bidez eskarmentatzen saiatzen ari da. Jacobin hedabideak argitaratu du, Éric Dupond-Morettik, Justizia ministroak, istiluei erantzun “azkar, irmo eta sistematikoa” emateko eskatu diela magistratuei.

Uztailaren 3an Radio Francen egindako elkarrizketa batean azaldu zuen gurasoen arreta ere lortu nahi zuela: “Batetik, haien seme-alabengan arreta gehiago jar dezaten; bestetik, haien seme-alabek egindakoak ondorio lazgarriak izan ditzakeela gogorarazteko”.

Adierazpen horiek eta hainbat epailek erakutsitako jarrerek Frantziako Gobernuaren mendeku gosea begi bistan utzi dute. Esaterako, Éric Mathaisek, Bobigny auzoko (Parisko) fiskal nagusiak, epaiak igo ditu Linkedin plataformara, garaikur gisara.

Dagoeneko 380 pertsona baina gehiago epaitu dituzte, asteartean bertan hemeretzi lagun Bobigny auzoan. Horietatik hiru absolbitu eta beste hamabostak zigortu egin dituzte: zerbitzu komunitario, besoko elektroniko, isun eta espetxe zigorrekin. “Defentsa prestatzeko ezintasuna” salatu dute hainbat abokatuk, izan ere, sarri haien bezeroaren espedientea epaiketa hasi baino ordu batzuk lehenago jaso dute

Manifestarien izaera

Justizia Ministerioaren datuek diote atxilotutako pertsonak guztira 3.600 inguru izan direla. Horietatik %60k ez du aurrekari penalik. 1.100 adingabeak dira eta hamazazpi urte da bataz besteko adina, Gérald Darmanin barne ministroaren esanetan.


Giza eskubideak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...