Polizia antiterroristak herritar bat atxilotu du Baionan

  • SDAT polizia judizialak goizaldean burutu du atxiloketa, eta Tolosara (Okzitania) eraman dute atxilotua. Poliziak hamabost pertsona atxilotu ditu Frantziako hamar tokitan operazio berean, baina ez du azaldu zer leporatzen dieten atxilotuei. Polizia operazioa salatzeko elkarretaratzea eginen dute arratsaldean 18:30ean Baionako herriko etxearen aitzinean.

SDAT poliziaren operazio bat, Baionako atxiloketarekin loturarik gabea.

2023ko ekainaren 5ean - 10:32
Azken eguneraketa: 14:15
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Euskalirratiak-ek eman du berria. Hedabideak argitaratu duenez, goizeko 6:00etan atxilotu du gaztea Poliziak. Gurasoen etxean atxilotu dute herritarra eta zuzenean eraman dute Tolosara, galdekatzeko. Atxiloketa salatzeko elkarretaratzea eginen dute arratsaldean, 18:30ean Baionako herriko etxearen aitzinean.

Frantzia mailako operazioa

Baionako atxiloketa Frantzia mailako operazio zabalago baten parte da, Euskalirratiak argitaratu duenez. Estatuaren hamar toki ezberdinetan hamabost herritar atxilotu ditu Poliziak, baina ez du zergatien edo balizko frogen inguruko argibiderik eman.


Frantziako polizia kanalean gehiago
2023ko irailaren 26
ARRAZAKERIA FRANTZIAKO POLIZIAN
Izaera sistemikoa aitortu ezinean

2023ko uztailaren 11
Gerra

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...