Poliziak AEBetan tirokatu duen gazte afroamerikarrak gerritik beherako paralisia dauka

  • Jacob Blake 29 urteko gazte afroamerikarrak zortzi bala-zulo ditu gorputzean eta gerritik beherako paralisia daukala jakinarazi du haren aitak.


2020ko abuztuaren 26an - 12:21
Jacob Blakeren bi irudi: ezkerrean tirokatua izan baino segundo batzuk lehenago; eskuinean, lehen planoan.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Joan den igandean Kenoshan (AEB) poliziak tirokatutako Jakob Blake gazte afroamerikarrak ezin du gorputza mugitu gerritik behera. Tiroketaren biktimaren aitak kontatu dio Chicago Sun Times egunkariari. 29 urteko afroamerikarrak zortzi bala-zulo ditu gorputzean, gehienak bizkarrean, eta medikuek ez dakite gerritik beherako paralisia betirako izango den ala ez.

Asteburutik hona sare sozialetan asko zabaldu da Blakek jasandako erasoaren bideoa. Irudi horiek erakusten dutenez, Blake bere autora igotzen saiatzen ari zen poliziak kamisetatik tira egiten dionean. Ondoren tiroak entzuten dira.

Laquisha Bookerrek, Blakeren bikotekideak, azaldu du beraien hiru haurrek den-dena ikusi zutela, autoaren atzeko eserlekuetan zeudelako. Armaturik ez dagoen norbaiti poliziak zergatik egiten dion tiro ere galdetu du.

Ildo bereran hitz egin du Blakeren aitak ere: “Zerk justifikatzen ditu tiro horiek? Zerk justifikatzen du hori nire biloben aurrean egitea? Zer ari gara egiten?”.

Eraso berri honen harira, AEBetan poliziaren arrazakeria eta indarkeria salatzen duten protestak piztu dira, George Floyden hilketa oraindik gogoan dute askok Amerikako Estatu Batuetan eta tiroketa honek maiatzetik itzali ez den haserrea areagotu du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arrazakeria
2025eko irailaren 29
Bilboko Solokoetxeko heriotzari Vocento taldeak emandako trataera
'El Correo', beldurra, arrazakeria eta polizia filtrazio bidezko informazio faltsua

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!