Alde Zahar Ekimena plataformak auzo batzarrera deitu du, Espainiako Polizia Nazionalak inauterietan izandako esku-hartzea aztertzeko.
“[Semeak] Komisaldegira joan beharko du inauterietan moxaurrez jantzita ibiltzeagatik Iruñeko karriketan”. Hala azaldu du gazteotako baten aitak, Gaizka Arangurenek, Twitterren. Espainiako Polizia Nazionala haien etxera joan zen atzo, zitazioa ematera. Arangurenek berak zabalduriko informazioaren arabera, guztira zazpi dira deklaratzera deitu dituzten gazteak, gehienak adingabeak.
Gogoratzekoa da hain zuzen ere Alde Zaharreko inauterietan kalejira egiten ari zirela, hainbat gazte moxaurrez mozorroturik zihoazela, Espainiako Polizia Nazionaleko furgoi batek abiada bizian egin zuela festan ari zirenen aurka, eta 14 urteko neska bat harrapatu zuela. Anbulantzia deitu ordez, Poliziak adingabea atxiloturik eraman zuen furgoian. Gero ospitaleratu behar izan zuten, pelbisean fisura zuela eta. Arangurenen irudikoz, “zazpi gazte komisaldegira deituz estali nahi dute dena”. Arangurenek elkartasun mezu ugari jaso du Twitterren.
Bestalde, Alde Zahar Ekimenak auzo batzarra antolatu du, inauterietan Espainiako Poliziak egindakoa aztertzeko. Martxoaren 6an izanen da, 19:30ean, Plazara! aretoan. Batzarrera deitzeko deia zitazioon berri izan aurretik zabaldu zuten, "Polizia inauterietan: zer gertatu da? Zer eginen dugu?" leloarekin.
Gaur, espainiar polizia gure etxera etorri da. Semea dute orain jomugan. Mende bete. Lau belaunaldi jarraian. Aitatxi, aita, anaia, semea eta bostok. #Kolonizazioa
— Gaizka Aranguren Urrotz (@gaizkaranguren) March 2, 2020
1993ko abuztuaren 20an Juan Calvo bilbotarra hil zen Arkautiko Ertzaintzaren komisarian, atxilo zegoela. 2023ko uztailean ARGIAk heriotzaren inguruko informazio eta datu berriak argitaratu zituen, agerian uzten zituztenak Calvok jasotako tratu txarrak zein Poliziaren gezurrak... [+]
Udaleko Segurtasun Sailak adierazi duenez, Arrontegiko zubiaren azpian izan da tiroketa, udaltzainak zulo bat estaltzera joan direnean.
Gasteizko Martxoaren 3ko manifestazioaren aurka oldartzean Ertzaintzak gomazko pilotak erabili zituela salatu zuten zenbait eragilek eta pertsonek sare sozialetan, argazkiz lagunduta. Salaketak ez zuen oihartzun handirik izan, baina egia balitz gertaera esanguratsu baten aurrean... [+]
Hogei urte bete dira ETA ez zion kartel bat jarri nahi ez zuelako Angel Berrueta hil zutenetik Espainiako polizia batek eta bere semeak. Iruñeko Donibane auzoan Berrueta omendu dute, eta justizia eta erreparazioa eskatu dituzte.
PSGren aurkako partidaren aurretik izandako karga polizialean zauritu zuten pilotakada batez emakumea.