Joan den larunbatean, abuztuaren 28an, Altsasun egin zen manifestazioan mila lagunetik gora bildu ziren 10. Ospa Egunean, Guaixek bere webgunean adierazitakoaren arabera. Euskal Herrian diren “indar errepresiboek” bertatik alde egin dezatela aldarrikatu zuten.
Errepresioaren aurkako borrokak darrai izan da aurtengorako aukeratutako leloa. Ohikoan ekitaldi ugari antolatzen dira Ospa Egunari begira, baina aurten aurreko Ospa Egunak oroitzeko erakusketa egin da hiru egunez eta, ekitaldi nagusi gisa, larunbateko manifestazioa. Aurtengo mezu nagusia herritarrek polizia indarren aldetik jasaten duten “kontrol itogarrian” jarri dute, horretarako George Orwellen 1984 liburu ezaguna gogora ekarriz.
Manifestazioaren amaieran antolatzaileek adierazi zutenez, “azken urte eta erdian kontrol soziala eleberri historikoaren mailara” iritsi da, eta kontrol sozial hori “sistema kapitalistaren kapital akumulatze dinamikaren” praktika gisa ikusten dute. Hainbat alderdik eta masa komunikabidek kontrol sozialari ematen dioten sostengua giltzarri dela adierazi zuten.
Salatu zuten, halaber, azken urte eta erdian egindako mobilizazioengatik 25.000 euroko isunak ordaindu behar izan dituztela. Euskal Herriko beste hainbat lekutan ere gertatzen ari dela polizia indarren errepresioa eta berau “desjabetuen aurkako errepresioaren” testuinguruan kokatu dute. Errepresio hori “sistema kapitalista modu integral batean gainditzean bakarrik amaituko dela” azpimarratu dute, horretarako herritarrak antolatzera deituz.
Oihartzun mediatiko handia
Azken urteetan bezala, oihartzun mediatiko handia eskaini zaio bereziki Espainiako hedabide eskuindarren aldetik, Ospa Eguna kriminalizatuz eta Espainiako segurtasun indarrei sostengua adieraziz, bereziki Guardia Zibilari. Eskuin muturreko hainbat politikari ere aritu dira Altsasun oihartzun bila.
Ekitaldia debekatzeko eskatuz, oro har, Espainiako zein Nafarroako eskuinak gogor jo du Espainiako Gobernuaren aurka, EH Bildu zuzeneko erantzule eginez, eta Geroa Bai eta PSN konplizetzat joz. Sare sozialetan hainbat herritarrek gogorarazi dute, PPko Mariano Rajoyren edo UPNko Yolanda Barcinaren garaietan egin izan direla Ospa Egunak inongo debekurik gabe.
Altsasuko alkate Javier Olloren (Geroa Bai) esanetan, herritarrek oro har ez dute bat egin ekimenarekin, eta mobilizazioa demokraziak ahalbidetzen duen “adierazpen askatasun eta bilkura eskubidearen testuinguruan” ulertu behar da.
Astelehenean jakinaraziko dituzte ordutegiak, eta hilaren 14an, igandean, jarriko dituzte salgai lehen egunetako sarrerak. 254 film egongo dira ikusgai, 56 herrialdetakoak.
Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak adierazi du 26 herrialde prest direla gerra amaitu ondoren Ukrainan indar militarra zabaltzeko, “lurrez, airez edo itsasoz” parte hartuz. Vladimir Putin buruzagi errusiarrak erantzun die ez duela horrelakorik onartuko, ez... [+]
Caddo hizkuntza gorde eta biziberritzeko ahaleginean ari den ekintzailea da Alaina Tahlate. AEBetako jatorrizko caddo herriko hizkuntza hori jario oneko hiztun bakarrarekin gelditua zen: Edmond Johnson, 95 urteko hiztunarekin. Tahlate gazteak aitortu zion estutasunez bizi zuela... [+]
Izpegiko besten hirugarren edizioa ospatuko dute, Basaizea Baigorriko kultur elkarteak, Baztango Gazte Asanbladak eta Baigorriko zein Erratzuko gazteek elkarlanean prestaturik. Hitzaldiak, bazkaria, ibilaldia, kontzertuak... izanen dute zeregina.
Osasuna futbol taldeak bat egin du Nafarroako Abiadura Handiaren aldeko plataformarekin, azken honek ostegun honetan jakinarazi duenez. UGT sindikatuak eta Eraikuntzaren Industrializatzearen Aldeko Nafarroako Klusterrak ere bai.
Palestinarekin Elkartasunak manifestazio nazionala antolatu du urriaren 4rako. Ostiral honetan Euskal Herriko 130 udaletxeren aurrean protestatzera deitu du Gernika-Palestina ekimenak.
Osakidetzak Itzulbide aurkeztu berri du. Itzultzaile neuronal bat da EAEko osasuneko profesionalentzat, euskaraz egiten diren kontsulta medikoetako informazioa gaztelaniara itzultzen duena. Euskara lan-hizkuntza eraginkorra izateko baliabide gehiago eskainiko dizkie... [+]
Hiru urte bete dituzten 1.404 ikasle berri matrikulatu dituzte D edo B ereduetan, Nafarroan. Adin guztiak kontuan hartuz, 27.334 ikaslek ikasiko dute euskaraz. Matrikulen 67,8% ikastetxe publikoen sarean izan da.
Ikasleek pantailekin duten harremana aztertu eta "Heziketa digitala LH eta DBH" izeneko txostenean jaso dituzte ondorioak Macsonrisas-eko kideek.
Asteleheneko bileran helarazi zioten asmo hori enpresa batzordeari, eta irailaren 9rako deitu dute hurrengo bilera. Fabrikak 151 behargin ditu gaur egun, baina ez dute zehaztu zenbat kaleratuko lituzketen.
Emakumeak dantzara atera eta gizonezko dantzariek oztopatu egin dituzte, bultza egin diete eta haien dantza eragozten saiatu dira. Beste batzuetan musikariak geldiarazi dituzte eta ikusleetako batzuk bizkarra eman diete emakume dantzariei. Ez da Baztan, ez Hondarribia edo Irun;... [+]
"Bailara eraldatzeko ezinbesteko tresnatzat" hartzen dute Gaztetxea, eta elkartasuna adierazi diete "borrokan dauden beste Gaztetxe guztiei".
Hondarribiko udal gobernuaren “ausardia faltaz”, kontsentsua bilatzearen tranpaz eta “gatazkaren espiritua berpiztu” nahi duen alarde tradizionalaren aldeko elkarteaz mintzatu zaigu Uxoa Anduaga, Jaizkibel konpainia berdinzaleko kidea. “Ez dira... [+]