Arimen egunera hurbildu ahala akordatzen gara bizirik jarraitu nahi arren hildako jendeez; gutxiago, hiltzeko desiratzen egonda bizirautera kondenatuez. Legeek eutanasia legeztatu eta bizi ezin denari suizidioan laguntzea despenalizatu arte itxaron? Eta bestela, nork bere biziaren amaiera bere esku nola hartu? Galdera horiek ekarri dizkigu Pello Zubiriak aste honetako podcastera; eta gaiaren gordintasunaz jakitun, musikaz goxatzen ahalegindu gara.
Entzun saioa osorik:
Osasun etxeko telefono deiaren itxaronaldian, supermerkatuko korridoreetan, kiroldegiko aldageletan... Isilune izan daitezkeen uneak soinuz betetzen ditugu. Zergatik, zertarako? Isiltasunak urduritzen gaitu? Sor diezazkiguken barne gogoetengatik?
Zortzigarren saioa, eta... [+]
Irene Lafuente lagun hartuta, heldu izatearen inguruan gogoetatu dute Iñigo Martinezek eta biek Galdera Basatiak podcastaren zazpigarren atalean. Pista bat: "Helduok badugu barnean Peter Pan-en sindromea; nahi dugu dena, nahi bezala, nahi dugunean". Hain helduak al... [+]