6x04: Batzokiak eta emozioak


2025eko urriaren 24a

Gaur ere jostari gatoz, eta asmatu nor den nor: gutako batek ligatu egin du, beste bat haurdun geratzen saiatzen dabil, hirugarrena Oñatiko batzokiko talo zalea da, eta Hedoi Etxarterekin laurok liatuko ginatekeen arren, batek gogo berezia du. Entzun eta jakingo dituzue erantzun zuzenak. 

Saio amaieran jarri dugun kanta: Monsieur Lecrêpe x YPSEN - 'Handsome Izzy'

E! Gogoratu. Telegram kanala ere badugu.

Egin zure ekarpena

Proposamenen bat, kritikaren bat edo irainen bat baduzu guretzat idatzi edo kontaiguzu: 669 36 29 82 zenbakia Telegram edo WhatsApp bidez edo beranduegi@argia.eus.


ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.