PODCAST #35 | Gisèle Halimiren bizitzari begirada azkar bat

  • Duela mende erdi, 1970eko abenduan, Burgosko Auziak sekulako indarra eman zion Euskal Herriaren alde eta Francoren diktaduraren kontra ETAk piztutako borrokari. Europako agenda politikoan sartu zuen euskal auzia, tartean uztailaren 28an 93 urterekin hil den Gisèle Halimi abokatuaren lanari esker. Aitzindaria izan da defenditzen Magrebeko askapen gerran eroritakoak, kolonialistek torturatuak, abortua egindako emakume kriminalizatuak… Eta Pello Zubiriak bere bizitzaren zenbait zertzelada eman dizkigu artikulu honetan.

Eguneraketa berriak daude